Zuzendaritza proiektua egiten laguntzeko ikastaroa (Zuzendaritza-eginkizuna betetzen hasteko prestakuntza-programa espezifikoa -ZEB_HPPE) (12)
Fasea | Ordu | Modalitatea | Hastapen | Final | Ordutegia | Asteko egunak |
---|---|---|---|---|---|---|
1 | 20 | P - Presentziala eskola-ordutegi barruan |

Ikastaroa, funtsean, espezialisten ekarpenetatik abiatuta egingo da, eta Zuzendaritza Proiektuarekin eta horren jarraipen eta eguneratzearekin zerikusia duten edukiak landuko dira. Aldi berean, zuzendaritza taldeei esleitutako eginkizunen garapena, plangintza estrategikoa, eskola antolaketa, lidergo pedagogikoa, gizarte trebetasunak eta autoerregulazioa landuko dira.
- Izaten ikastea
- Aditua etengabeko prestakuntza propioa planifikatzeko eta burutzeko, praktikari buruzko analisian eta hausnarketan oinarrituta
- Aditua hezkuntza-agenteekin eta sareekin elkarlana egiteko eta parte hartzeko, hezkuntza-ekintzaren eta zentroaren kudeaketan eta etengabeko hobekuntzan
- Irakaskuntza-lanbidearen eta konpromiso sozialaren ikuspegi etikoa partekatzen du agente berritzaile gisa
- Irakasleak orokorrean
7. Modulua.- Zuzendaritza-proiektua eta beraren jarraipen eta eguneraketa.
- Proiektuaren justifikazioa.
- Zentroaren diagnosi-azterketa. Indarguneak eta hobetzeko arloak hautematea.
- Proiektuaren helburuak eta zuzendaritza-taldeen eskumen-esparruarekiko harremana.
- Jarduketa-planak eta horien denboralizazioa.
- Zuzendaritza-proiektuaren komunikazio-plana.
- Zuzendaritza-proiektuaren jarraipena, ebaluazioa eta doikuntza: lorpen-adierazleak.
Ikastaroak bi saio presentzial izango ditu:
- : 2022ko abenduaren 12an, astelehena
- : 2022ko abenduaren 19an, astelehena
Bi egun horietan hurrengo ordutegia egongo da:
09:00-14:00 (lehenengo atala)
14:00-15:00 (bazkarirako tartea)
15:00-16:00 (bigarren atala)
Ikastaroa, funtsean, espezialisten ekarpenetatik abiatuta egingo da, eta Zuzendaritza Proiektuarekin eta horren jarraipen eta eguneratzearekin zerikusia duten edukiak landuko dira. Aldi berean, zuzendaritza taldeei esleitutako eginkizunen garapena, plangintza estrategikoa, eskola antolaketa, lidergo pedagogikoa, gizarte trebetasunak eta autoerregulazioa landuko dira.
Ikastaroaren diseinua Berritzegune Nagusiko Lidergo Pedagogikoa eta Hezkuntza Eraldaketaren Arloak egin du, Hezkuntzako Ikuskaritzarekin batera, 2022ko urriaren 28ko EBAZPENA, Ikaskuntza eta Hezkuntza Berrikuntzaren zuzendariarena, zuzendaritza-eginkizuna betetzeko beharrezkoa den hasierako eta etengabeko prestakuntzaren esparrua ezartzen duena eta zuzendaritza-eginkizuna betetzen hasteko prestakuntza-programa espezifikoa eta zuzendaritza-eginkizuna betetzeko konpetentziak eguneratzeko prestakuntza-programa espezifikoa arautzen dituena 2022-2023 eta 2023-2024 ikasturteetarako, jasotako marko konpetentziala kontuan hartuta.
Ikastaroan azalpen uneak, talde lana eta aplikazio praktikoak tartekatuko dira. Zuzendaritza proiektua egiteko diseinatutako gidaren laguntzaz modelajea egingo da.
Ikastaroaren ondoren, hautagai bakoitzak bere zuzendaritza proiektua egingo du. Prozesu horretan Berritzeguneetako aholkularien laguntza izango du.
Ikastarora joatea nahitaezkoa da. Ziurtagiria lortzeko, hutsegiteak, arrazoia edozein dela ere, ezin izango dira ikastaroaren iraupen osoaren %20 baino gehiago izan. Bertaratze hori bilkuretako akten bidez justifikatuko da, dagozkien sinadura-orriak barne.
Zuzendaritza-eginkizuna betetzen hasteko prestakuntza-programa espezifikoaren (: ZEB_HPPE) prestakuntza-ekintza preskriptiboa.