Matematikaren irakaskuntza eta bertsolaritza bidelagunak (029)
Fasea | Ordu | Modalitatea | Hastapen | Final | Ordutegia | Asteko egunak |
---|---|---|---|---|---|---|
1 | 25 | H - On Line | 2024/03/18 | 2024/04/16 | ||
2 | 5 | G - Txostena eta/edo memoria egitea |

Bertsoa komunikatzeko baliabide bat da, bestelako edozein arte-adierazpide bezala. Hortaz, zergatik ez erabili irakasteko tresna bezala ere? Ikastaro honetan bertso bat zer den, nola osatzen den eta kontuan hartu beharreko aspektuak zein diren azalduko da lehendabizi. Ondoren, unitate didaktiko batean eta irakaskuntzaren egunerokoan nola txerta dezakegun aztertuko dugu.
Helburua da ikastaroaren amaieran bakoitzak bere ikasgelara eramateko lan bat sortzea. Zergatik ez dugu, ba, hain gurea den komunikazio bide hau lantresna gisa ere erabiliko?
- Ekimen eta izpiritu ekintzailea
- Elkarrekin bizitzen ikastea
- Gaitasun matematikoa
- Gaitasun teknologikoa
- Gaitasun zientifikoa
- Hitzezko eta hitzik gabeko komunikazioa eta komunikazio digitala
- Ikasten eta pentsatzeko ikastea
- Izaten ikastea
- Aditua gelan ikasteko egoerak proposatzeko, aplikatzeko eta ebaluatzeko
- Aditua gelan ikasteko prozesuak ikertzeko, berritzeko, garatzeko eta ebaluatzeko, praktikari buruzko hausnarketatik
- Aditua proposamen didaktikoak ikasleen premia eta aniztasunera doitzeko eta egokitzeko, ikuspegi inklusibotik
- Irakasleak orokorrean
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (1. eta 2.) Matematika irakasleak
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (1. eta 2.) Natura Zientziak irakasleak
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (1. eta 2.) Teknologia irakasleak
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (3. eta 4.) eta Batxilergoa Biologia eta Geologia irakasleak
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (3. eta 4.) eta Batxilergoa Fisika eta Kimika irakasleak
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (3. eta 4.) eta Batxilergoa Informatika irakasleak
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (3. eta 4.) eta Batxilergoa Marrasketa irakasleak
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (3. eta 4.) eta Batxilergoa Matematika irakasleak
- H.H. Lehen Hezkuntza Matematika
- H.H.Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza Zientifiko-Teknologiko irakasleak
Bertsoa. Zer da bertsoa?
Bertsoa komunikatzeko baliabide bat da, bestelako edozein arte-adierazpide bezala. Baina nola osatzen da bertso bat? Bertso bat sortzerakoan dauden oinarrizko arauak zein diren landuko da:
- Errimak: noiz errimatu behar da, zein dira errimarik egokienak?
- Metrika: metrika ezberdineko bertsoak daude, zein dira ezberdintasunak? Zein dira metrika bakoitzak dakartzan zailtasun/erraztasunak?
- Doinuak: zein doinu aukeratuko dut?
Bertsoak sortzen. Nola sortzen da bertso bat?
Jarduera didaktiko eta dinamiko ezberdinen bidez bertsoaren oinarriak zein diren ezagututa, ikasleek beraien lehen bertsoak sortuko dituzte elkarlanean eta era kooperatiboan, proposatutako ariketa ezberdinen laguntzaz.
- Eskemak edo buru-mapak
- Egitura: nola egituratzen da bertso bat?
Bertsoa tresna didaktiko gisa
Ikasgelan bertsoak tresna didaktiko gisa eduki dezakeen ahalmena azpimarratuko da, noiz, nola eta zertarako erabil daitekeen proposatuz. Ahoz ematen ditugun azalpenak zergatik ez egin erakargarriago? Zergatik ez kantatuz azaldu?
- Bertsoak eta matematika bidelagun
- Adibideak
- Bertsoak norbere programazioan txertatzea
- Ikasitakoa barneratu norbere ikasle eta ingurunera egokituz.
- Ikastaroko metodologia aktiboa, parte-hartzailea eta elkarlanekoa izango da.
- Moodle plataforma erabiliko da ikastaroaren garapena online egiteko.
- Ikastaroa gai desberdinetan antolatuko da eta horietako bakoitzak sarrera teorikoa eta garapena praktikoa izango ditu.
- Hasieran ikastaroaren dinamika eta antolamendua zein den azalduko zaie ikasleei, eta hortik aurrera, ikasle bakoitzak Moodle plataformaren bidez proposatutako zereginak egin beharko ditu.
- Ikastaroak aurrera egin ahala, ikasleek matematikako klaseetan txertatzeko bertsoak idatzi/landuko dituzte irakaslearen laguntzarekin. Jarduera didaktiko horiek beti ere ikasleen beharretara egokituak izango dira eta elkarlanean burutuko dira.
- Sortutako emaitzak elkarbanatu egingo dira ikastaro amaieran, ikasgelan praktikara eraman ahal izateko.
- Beharrezkoa izatekotan, ikastaroan zehar Hangout edo Meeten bidez online saioak egingo dira.
- Irakaslearen hausnarketa, praktiken birplanteaketa eta berriztapen ahalegintzea.
- Ikasitakoaren erabilera ikasleekin gauzatzea eta finkatzea.
- Ikastaroan zehar ikasitakoaren bidez, ikasleek beste tresna-didaktiko bat gehiago ezagutuko dute, beraien egunerokoan material didaktiko bihurtu eta erabili ahalko dutena.
- Ikastaroak alderdi teorikoak azaldu ondoren partaideen praktika sustatuko du.
- Ikastaroa sekula bertsorik sortu ez duten irakasleengana egongo da bideratuta, hau da, oinarrizkoenetik hasiko da.
- Ikastaroan landutakoa praktikara eramatea edo ez borondatezkoa izango da, baina eramaten den kasuetan feedback-a jaso eta emateko bideak sortuko dira.
Moodle plataforma erabiliko da