Irakurketa lantzeko estrategiak eta baliabideak Bigarren Hezkuntzan (040)

2023/09/15 - 2023/09/29
2024/03/05 - 2024/04/26
30
Euskara
-
Fasea Ordu Modalitatea Hastapen Final Ordutegia Asteko egunak
1 25 H - On Line 2024/03/05 2024/04/26
2 5 G - Txostena eta/edo memoria egitea 2024/04/19 2024/04/26 00:00-24:00 Al-As-Az-Og-Or
UDAKO EUSKAL UNIBERTSITATEA (UEU)
Tramitatzen
30
On-line

Ikastaro honen bidez irakasleek literaturaren balio pragmatikoa barneratzea lortu nahi da: besteren artean, izaten ikasteko konpetentzia lantzeko literatura egokitzat jotzen da hemen, testu literarioak berezkoa duen berezko mundu baten eraikuntzak ikaslearena berarena identifikatzen laguntzeko. Testu literarioko mundua identifikatzeko estrategia garatzean, subjektuaren deseraikitze prozesu baten bidez norberaren mundua auto-erregulatzeko (Colomer, 2009) gaitasuna garatzea posible delako tesia aintzat hartzen baita. Aldi berean, literatura ikaslearen barne-prozesu huts gisa hartu beharrean, ikasgelara eramatea eta ikaslearengandik kanporanzko prozesu bat bultzatzea: literatura norberaren kabutatik elkarreraginerako piezatzat bultzatuz. Profil profesionalari ekarriko diona: hizkuntza irakaskuntzarako baliabide gisa onartzea; hizkuntza ikaslearen beharretara eta testuinguruaren eskakizunetara egokitzeko gaitasuna garatzea; literatura mundua ulertzeko tresnatzat hartzea.

Ikastaroan, ikasgelan irakurketa lantzeko hainbat metodologia eskainiko dira. Horiek hainbat arrazoi desberdinengatik (kognizio arazoak, interes falta, ohitura falta...) irakurketara hurbiltzea kostatzen zaien ikasleentzat bideratuak izango dira eta eredu nagusi batzuk baliatuz, hainbat eskola-egoeratara egokitzeko esku-hartzeak diseinatuko dira, ikasleen arazo horiek saihesteko eta konpontzeko asmoz.

Gaitasunak
Ikasleen gaitasunak
  • Hitzezko eta hitzik gabeko komunikazioa eta komunikazio digitala
  • Hizkuntza eta literatur komunikazioa
  • Ikasten eta pentsatzeko ikastea
Irakaslearen gaitasunak
  • Aditua gelan ikasteko egoerak proposatzeko, aplikatzeko eta ebaluatzeko
  • Aditua proposamen didaktikoak ikasleen premia eta aniztasunera doitzeko eta egokitzeko, ikuspegi inklusibotik
  • Aditua zeharkako eta diziplina gaitasunekin loturiko prozedurak eta jarrerak erakusteko
Baldintzak
Baldintzak
  • Bigarren Hezkuntzako irakasleak
Lehentasunezko taldea
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (1. eta 2.) Inglesa irakasleak
Titulazio baldintzak: Ez dago baldintzarik
Titulazio baztertzailearen baldintzak Ez dago baldintzarik
Ikastaroaren egitaraua
Helburuak
Ikasleak testu literariora hurbiltzeko metodologia eta teoriak ezagutzea; Testuen ulermena hobetzeko ariketak diseinatzen trebatzea; Irakurketa izaten ikasteko konpetentzia garatzeko tresna gisa; IKTak irakaskuntzan baliatzeko gaitasuna garatzea; Ikasle bakoitzak, bere irakasgaiko testu literarioak balioan jartzea.
Ikastaroaren edukia
  • Idazketa eta irakurketa.

  • Haur eta Gazte Literatura (HGL).

  • Kanon literarioak.

  • Irakurketa bultzatzeko metodologiak: ibilbide-literarioak.

  • Irakurketa plana garatzeko ekimenak eta jarduerak.

  • Irakurketa-konpetentziaren ebaluazioa.

  • Literaturaren instrumentalizazio aukerak:

    • IKTen erabilera gelan: literatura Interneteko mikro-testu gisa.

    • Irakurketa balioetan hezteko tresna gisa. Eskola liburutegiaren erabilera esanguratsua.

Metodologia

Ikastaroa parte-hartzailea eta praktika didaktikoetan oinarritutakoa izango da, hots, ikastaroaren metodologia aktiboa, berritzailea, IKTez hornitua eta konpetentzietan oinarritutakoa izango da (Heziberri 2020rekin bat eginik). Izan ere, eguneroko lanean aurki ditzaketen arazoak edo erronkak planteatuko zaizkie, jarduera ezberdinen bitartez bidera ditzaten.

Hasieran irakurketa hurbiltzeko joera eta ikuspegi eguneratuak ikusiko dira, eta haien egokitasunaren arrazoiak deskribatuko dira. Bigarren gaian, eskoletan lantzeko testuen egokitasuna eztabaidatuko da. Eta hirugarren gaian, bost metodologiaren bitartez, testu horiek eta haien inguruan ikasleek izan ditzaketen arazoak lantzen ikasiko dute. Azken gaian, ikasleak, irakasleak diseinatutako esku-hartzearen bidez, gela-egoera arazotsu bat landu beharko du, hautatzen duen metodologiarekin. Hau da, 3. gaian ikusitako metodologietako batean oinarritutako esku-hartzea diseinatuko du. Horretarako, kasu-azterketa ezberdinak eskainiko dira oinarri gisa. 4-5 orrialdeko txostena osatuko dute horretarako sortu den txantiloian baliatuz.

Ebaluazioa eta eragina

Ikasleen ebaluazioa jarraia izango da, ikasle bakoitzaren benetako garapena baloratu ahal izateko.

Ikastaroa gainditu ahal izateko, bi baldintza bete beharko dira:

1) Nota orokorraren %60a lortu beharko du ikasleak.

2) Proiektua entregatu eta gainditu beharko du

Baliabideak

- Moodle plataforma erabililko da

Erlazionatutako prestakuntza ekintzak
Inskripzioa: 2023/09/15 - 2023/09/29
Inpartizioa: 2023/11/06 - 2023/12/22
Inskripzioa: 2023/09/15 - 2023/09/29
Inpartizioa: 2023/11/06 - 2024/06/04
Inskripzioa: 2023/09/15 - 2023/09/29
Inpartizioa: 2023/11/14 - 2024/06/13
Inskripzioa: 2023/09/15 - 2023/09/29
Inpartizioa: 2024/01/15 - 2024/02/29