Ikastetxeko espazioen erabileraren eta antolamenduaren azterketa genero ikuspegitik etapa guztietan (084)
Fasea | Ordu | Modalitatea | Hastapen | Final | Ordutegia | Asteko egunak |
---|---|---|---|---|---|---|
1 | 25 | H - On Line | 2023/10/02 | 2023/10/31 | 18:00-20:30 | Al-Az |
2 | 5 | G - Txostena eta/edo memoria egitea |

Egia esan, gure metodoa nahiko arrakastatsua izan zen, ezberdintasun inportante bat sumatuz. Hots, gure online klaseak presentzialak direla, orduan, zuzenekoak. Noiz kurtso askotan, zuek irakasleek edukiak jasotzen dituzte grabatutako bideo batzuk eta bibliografiaren bitartez, gure ereduan, guztia zuzenean jasotzen da formatzailetik, hor bertan zuekgalderak egiteko parada izanik eta, gure partetik, jarraipen hobea eginik, adibidez, dinamikak egiten eta zuei galdetzen ea ondo ulertu duzuen ala ez.
Laburbilduz, presentzialtasun hau ziurtatzea guretzat oso inportantea da, zuek irakasleek gehiago ikasi eta esperientzia aberasgarriagoak sentituz. Lanen aldetik, bakarrik kurtso amaierako memoria bat eskatuko da, ariketa erraz batzuen bitartez, guk zuek emandako edukia aplikatzen dakizuela ikusteko. Memoria horri iruzkin pertsonalizatuak izango dituzue gure partetik, zuen lanaren inguruan proposamenak jasoz.
Ohar hau aipatu ostean, edukiekin sartzen gara.
- Izaten ikastea
- Irakaskuntza-lanbidearen eta konpromiso sozialaren ikuspegi etikoa partekatzen du agente berritzaile gisa
- Irakasleak orokorrean
- 1.-Genero ikuspegiaren oinarrizko kontzeptuak.
-
- 1.1.-Patriarkatuaren eraikuntza sexu-genero sistematik.
- 1.2.-Kaltea sexuan (jazarpena, sexismoa, prostituzioa, gorputz presioa, alokatzeko sabelak, lesbianen ezabapena…)
- 1.3.-Kaltea generoan (mikromatxismoak, desberdintasuna, lorpen ikusezintasuna, lidergo androzentrikoa…).
- 1.4.-Feminismoa eta lana (etxeko lana eta kanpokoa, zaintzak, lanaren sexu-banaketak, kristalezko sabaia, soldata arraila, pigmalion sindromea, intrusoarena…).
- 2.-Teoria feministak eta espazioen erabilera.
-
- 2.1.-Leku mistoen apustua: Camile Paglia eta eredu maskulinoa.
- 2.2.-Leku ez mistoen apustua: Rita Mae Brown eta babes guneak.
- 2.3.-Abaintailak eta desabantailak: Marilyn Fryeren ekarpenak.
- 3.-EAEko marko juridikoa eta errekurtsoak.
-
- 3.1.-Mailetako Curriculumak.
- 3.2.-Emakume eta Gizonen berdintasunerako IV. Plana.
- 3.3.-Hezkidetza II. Plana.
- 3.4.-Emakunde.
- 3.5.-EHko Mugimendu Feminista.
- 3.6.-Beldur Barik.
- 4.-Ikastetxeko espazioen kudeaketa maila guztietan.
-
- 4.1.-Klasea: sexuak nahastu, mahaiak elkartu ala ez, nor eduki aurrean eta nor atzean…
- 4.2.-Jolastokia: futbola debekatu, egun tematikoak egin (baloi gabeko eguna), zelaiak ezabatu, parke integratzaileak eratu...
- 4.3.-Komunak: mistoak egin, mota zehatzeko komunak kendu, kisketak mantendu ala ez, pertsona transexualen kasua...
- 4.4.-Aldagelak: irakasleak sartu daitezken ala ez, barnean gerta daitezken erasoak, gorputzarekiko autoestimua, pertsona transexualen kasua…
- 4.5.-Kasu praktiko errealak: neskak erasotuta komunetan, pertsonak beste sexuko espazioan egotea nahian, transexualak, patio berritzaileak dituzten ikastetxeen adibideak...
- 5.-Talde feministak ikastetxeetan katalizatzaile.
-
- 5.1.-Taldeak sortzeko motibazioa ikaslerian, nola sustatu.
- 5.2.-Taldeen eginkizunak zeintzuk izango diren finkatzen lagundu.
- 5.3.-Ikasleriarekin komunikazio zuzena izateko aukera taldearen bitartez.
- 5.4.-Talde feministak espazioen kudeaketan protagonistak izatea.
- 5.5.-Taldeetatik ikasleriaren beharrak katalizatzea espazioen alderdian.
Metodologia egokia aplikatzeko formakuntza emateko orduan, ur-jauziko prozesuan sartuko gara, formatzaile-ikasleak formatu klasiko jerarkikotik ihes egiten:
- Lehenengo, pedagogia bat, Malcolm Knowleseko sortutako mota aplikatuko dugu: antropogogia.
Zer esanahi du honek?
Helduen esperientzia kontuan hartzen duela formakuntzan. Hau da, formatzaileok ez gara helduko haiei ezagutzak ematera haien iritziak eta esperientziak aintzat hartu gabe. Guztiz kontrakoa, animatuko ditugu haiek hitz egiten horretaz, hortik datu oso interesanteak ateratzen ditugulako, haien beharrak errazago ikusten. Horrela formakuntza bideratu dezakegu hori guztia konpontzeko. Haiek guk baino gehiago hitz egiten badute seinale ona da.
- Bigarrengo, didactika bat, Ruth Benedicteko sinergikoa.
Zer esanahi du honek?
Esan dugun bezala, asmoa da formakuntzan partaideak elkar zentzu onean kutsatzea. Hots, besteen esperientzietaz ikasi norbanako kasuan galdera gehiago sortzen dituztela. Gainera, seguru formatzaileok asko ikasiko dugula haiengandik bide horretan. Gu erraztaile batzuk gara haiek pentsatzera animatzen.
- Hirugarrengo, ikaskuntza mota bat, Spencer Kaganeko kooperatiboa.
Zer esanahi du honek?
Ez garela bakarrik sinergia horretan geratuko, baizik eta animatuko ditugula irakasleak elkarri laguntzen. Horrela, gauak ondo joanez gero, taldea terapia talde batean bihurtuko litzateke, hor dituzten zailtasunak plazaratzen eta guztion artean, formatzailea barne, konponbideak aurkitzen. Hori guztiak asko erraztuko du irakaslegoak kurtso honetan eskarmentu esanguratsua edukitzen.
Alde batetik, eragina neurtzeko, ur-jauzi metodologia aplikatuko dugu.
- Lehenengo eta behin, kurtsoa hastean parte hartzaileek autoebaluaketa bat beteko dute euren abiapuntua ondo jakiteko jorratuko dugun gaian. Horretarako, guk emango dizkiegu ebaluaketa orri batzuk gida bat bezala erabiltzeko, hor jorratuko ditugun edukiak agertuko dira eta haiek ebaluatu beharko dute zelan ikusten duten euren burua arlo bakoitzeko.
- Bigarrengo, kurtsoa amaitzean, hasierako autoebaluaketa hori berreskuratuko dugu, euren aurrerapenak ikusteko.
- Hirugarrengo, duela gutxi azaldu ditugun tresnak eta, What’s appeko zerbitzuak, bai taldeko bai norbanakoak, aukera emango digu hilabete batzuk pasata galdetzeko zelan doazen. Hots, galdetuko diegu ea kapazak izan diren ikasitakoa aplikatzen, ze neurrian (proiektu berria edota tailer batzuk sortuz adibidez).
Bestetik, emaitzen erreportea egiteko, klase bakoitzeko, formatzaileak apuntatuko du asistentzia online zein den eta hori aktiboa den (norbaitek jar dezake ordenagailu pizturik baina klasea ez jarraitu). Gainera, erabiliko ditugun dinamikak direla eta, beti parte hartzaile bakoitza interpelatuko dugu gu gai izaten nabaritzen haiek klasean dauden ala ez.
Beste aldetik, kurtsoa amaitzean, berekiko izan duten asetzea jakiteko, gu eta kurtsoa ebaluatzeko inkestak beteko dituzte Hori arlo guztien gainean: edukiak, e-learning plataforma, formatzailea, dinamikak, puntu positiboak, puntu negatiboak eta abar.
Bi datu sorta hauekin eta haiek egindako emaitzen azkenengo balorazioarekin batera, erreportea egingo dio Eusko Jaurlaritzari parte hartzaile bakoitzeko kurtsoaren oihartzuna, probetxua eta iritzia islatuz. Horretan, kurtsoaren helburu nagusiak bete diren, tekniko kontuak ondo funtzionatu diren eta gerorako erronkak aipatuko dira, besteak beste.
IKASTETXEKO ESPAZIOEN ERABILERAREN ETA ANTOLAMENDUAREN AZTERKETA GENERO IKUSPEGITIK ETA GUZTIETAN. (PRESTGARA)
PROIEKTUAREN MEMORIA
Zertan datza?
Aztertutako espazioen gaineko hausnarketa egin, zure zentroan aplikatuz. Hau da, gaur egun lan egiten duzuen ikastetxeko edo lan egin zenuten azken zentroko komunak, patioak, klaseak eta aldagelak nolakoak diren aztertzea. Lan hau eskatzen dizuegu geroan aplikatzeko asmoz, nahiz eta gaur egun zuek zuzendari batzordekoak ez izan, animatzen zaituztegu gurekin egindako lana aurkeztera.
Espazio bakoitza aztertuz gero, zelan erabiltzen diren gaur egun eta zelan erabili daitekeen geroan genero ikuspegia aplikatuz hausnartu beharko duzu. Hain zuzen ere, hori guztia feminismoaren ekarpenekin batera joan beharko da.
Proiektuak gidoi hau aurkeztu behar du:
- Sarrera: ikastetxearen ekintza orokorrak eta haien egunerokotasuna aipatu (genero ikuspegia presente dago?).
- Garapena: proposatutako lau gune bakoitza aztertzea (klaseak, patioak, komunak eta aldagelak). Zure ikastetxean beste espazio aipagarriren bat dagoela uste baduzu, hori aipatzea baloratuko da (adibidez, gimnasioa, jantokia, antzerkia, etab.).
Bestalde, generoaren ikuspegitik esku hartzeko proposamena jasotzen duen atal bat sartu beharko da (nola egiten dugu espazio horiek barneratzaileak izateko?).
- Ondorioa: proiektua amaitzeko, gaiari buruzko azken hausnarketa orokor bat gehitu beharko da.
Berdintasun-espazioak benetan beharrezkoak al dira? Bide onetik goaz? Zenbat denboraz lortuko ditugu gizonak eta emakumeak errespetatzen dituzten espazioak izatea? Legeak berdintasunezkoak dira? Betetzen al da legeetan jartzen duena? Zer ekarpen egin dezaket nik nire zentroko espazioak barneratzaileagoak izan daitezen?
Horiek dira atal honetan erantzun ditzakezuen galderetako batzuk. Hala ere, bakoitzak bere hausnarketa egin dezake horiei erantzun beharrik gabe, betiere lantzen den gaiarekin koherentea bada.
Garrantzizko beste informazioa:
- Azterketa on bat egin ahal izateko, komenigarria da urriaren saioetara joatea, bertan espazioei buruzko informazioa garatuko baita. Hala ere, ikuspegi feministatik egindako hausnarketak asko baloratuko dira, beste saioetatik sortutakoak.
- Ez dago gutxieneko eta gehieneko hedadurarik. Hau da, ez da kontuan izango zenbat orrialde idazten duzun, baizik eta nola dauden idatzita eta ze informazioa daukaten. Hortaz, memorian online saioetan ikusitako kontzeptuak aplikatzeko gaitasuna baloratuko da.
- Entrega data: zehazteke.
- Nora bidali: info@xelebreak.com -era bidaliko dira. Hortik, lanak aztertu ondoren, zuzenketak eskatu daitezke, hutsuneak ikusiz gero. Kasu guztietan, iruzkinak jasoko dira lanetan, zuen geroko lanari begira proposamenak eskainiz.

