IKT-en erabilpena Heziketa Fisikoan (086)
Fasea | Ordu | Modalitatea | Hastapen | Final | Ordutegia | Asteko egunak |
---|---|---|---|---|---|---|
1 | 25 | H - On Line | 2023/09/04 | 2023/09/29 | 00:00-24:00 | Al-As-Az-Og-Or |
2 | 5 | G - Txostena eta/edo memoria egitea | 2023/09/25 | 2023/09/29 | 00:00-24:00 | Al-As-Az-Og-Or |

IKT Gorputz Hezkuntzan? Dudarik gabe bai. Irakasgaia praktikoa izan harren IKT-ko baliabide eta plataformak oso lagungarriak izan ahal dira geure irakasgaian. Alde batetik plataformak dauzkagu, non geure lanak ala ikasleen lanak partekatuko dugu: idatzizko lanak, bideoak, argazkiak… eta beste aldetik hainbat erraminta dauzkagu geure lanari kalitatea emateko: imovie (dantzen bideoak editatzeko), Edmodo (autoebaluazioa lantzeko), ipad-a (Acrossport-aren figurak egiteko), sare sozialak Bitakora koaderno bezala erabiltzeko edota Classcraft/Clasdojo gure arloa Gamifikatzeko. Diseinuan genero ikuspegia kontuan izango da eta baita ikasleen konpetentziak garatzeko aukera ere
- Ekimen eta izpiritu ekintzailea
- Hitzezko eta hitzik gabeko komunikazioa eta komunikazio digitala
- Mugimenduaren gaitasuna
- Aditua IKTak erabiltzeko eta curriculumean integratzeko
- Aditua gelan ikasteko prozesuak ikertzeko, berritzeko, garatzeko eta ebaluatzeko, praktikari buruzko hausnarketatik
- Aditua ikasleak ikasteko prozesuan motibatzeko eta bizitzako proiektua eraikitzeko orientatzeko
- Aditua zeharkako eta diziplina gaitasunekin loturiko prozedurak eta jarrerak erakusteko
- Irakasleak orokorrean
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (1. eta 2.) Gorputz Hezkuntza irakasleak
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (3. eta 4.) eta Batxilergoa Gorputz Hezkuntza irakasleak
- Lehen Hezkuntza Gorputz Hezkuntza irakasleak
━ Interneteko sare sozialak.
━ Aukerak eta arriskuak.
━ Sare sozialen bitartez landu daitezkeen baloreak: berdintasuna, bizikidetza, lankidetza...;
━ Arriskuak ekiditzeko jarrerak, neurriak eta baliabideak ezagutzea
━ Gorputz Hezkuntzan IKT-ak zertarako erabili?
━ IKT-ak Gorputz Hezkuntzan egin dezaketen aportazioa hezkuntza inklusiboari eta aniztasunaren trataeri buruz eztabaidatu.
━ Edmodo eta Clasroom ezagutu, konparatu, erabili eta aukeratu.
━ Lagungarriak eta erraz erabilgarriak diren aplikazioak Gorputz Hezkuntzan: Dantzan!, Jauzi, Edpuzzle, Munzee, Genially eta Google drive.
━ Ipad-aren erabilera Gorputz Hezkuntza baliogarria da?
━ Ipad-ean/mugikorraren erabiltzeko aplikazioak: Imovie, touchcast, stopmotion,…
━ Orientazioa: Google maps, mapsmee, openorienteering, Iorienteering…
━ Twitter edo Instagram Bitakoras koaderno bezala.
━ Classcraft/Classdojo: Gamifikazioa gure eskolan.
━ Jarduera Fisikoak IKT-ko baliabideen bitartez.
━ Irakasle bakoitzak IKT-ak erabiliz curriculuma aberasten duen proposamen didaktiko bat sortzea sortu.
━ Metodologiak IKT-ko erramintekin: Ikasketa kooperatiboa, Heziketa emozionala eta Gamifikazioa.
━ Ebaluazio hezigarrirako aplikazioak: Additio, Idoceo, Google Classroom…
Planteamendu metodologiko berriztatzaileak eta praktikan oinarriturikoak erabiliko dira.
1. astea: Lehenengo gaia landuko da. Guztira, 7,5 ordu.
2. astea: Bigarren gaia landuko da. Guztira, 7,5 ordu.
3. astea: Hirugarren gaia landuko da. Guztira,7,5 ordu.
4. astea: Laugarren gaia landuko da. Guztira, 7,5 ordu.
Ikasleen ebaluazioa jarraia izango da, ikasle bakoitzaren benetako garapena baloratu ahal izateko.
Ikastaroa gainditu ahal izateko, bi baldintza bete beharko dira:
1) Nota orokorraren %60a lortu beharko du ikasleak.
2) Proiektua entregatu eta gainditu beharko du
- Moodle plataforma erabiliko da.