Flipped classroom STEAM arloetan (004)

2023/09/15 - 2023/09/29
2024/01/08 - 2024/02/19
30
Elebiduna
-
Fasea Ordu Modalitatea Hastapen Final Ordutegia Asteko egunak
1 25 H - On Line 2024/01/08 2024/02/19
2 5 G - Txostena eta/edo memoria egitea
ARANZADI ZIENTZIA ELKARTEA
Jorge Perez Calvo
Tramitatzen
20
On-line

Ikastaro honen helburua Flipped Classroom (alderantzizko klasea) eredua ezagutzea da, haren balizko aplikagarritasuna, garapenaren abantailak eta hura praktikan jartzean aurki ditzakegun arazoak edo eragozpenak aztertuz, batez ere STEM arloetan.

Ikasgelan eguneroko jardunean metodologia aktiboak aplikatzeko gogoa duten irakasle guztiei zuzenduta dago ikastaroa. Ikastaroa nagusiki praktikoa izango da eta ikasgelan aplikatzeko modukoa.

Flipped Learning eredu pedagogikoa da, eta ikasgelatik kanpo (banakako unea) irakatsi eta ikasteko prozesuaren alderdi batzuk transferitzen ditu, ikasgelako denbora edo taldeko unea hobeto aprobetxatzeko. Irakasleek eredu hori garatu ahal izateko tresna digitalak ezagutuko dituzte eta beren gaitasun digitala garatuko dute.

Gaitasunak
Ikasleen gaitasunak
  • Gaitasun matematikoa
Irakaslearen gaitasunak
  • Aditua IKTak erabiltzeko eta curriculumean integratzeko
  • Aditua gelan ikasteko prozesuak ikertzeko, berritzeko, garatzeko eta ebaluatzeko, praktikari buruzko hausnarketatik
  • Aditua ikasleak ikasteko prozesuan motibatzeko eta bizitzako proiektua eraikitzeko orientatzeko
  • Aditua proposamen didaktikoak ikasleen premia eta aniztasunera doitzeko eta egokitzeko, ikuspegi inklusibotik
Baldintzak
Baldintzak
  • Irakasleak orokorrean
Lehentasunezko taldea
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (1. eta 2.) Matematika irakasleak
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (1. eta 2.) Natura Zientziak irakasleak
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (1. eta 2.) Teknologia irakasleak
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (3. eta 4.) eta Batxilergoa Biologia eta Geologia irakasleak
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (3. eta 4.) eta Batxilergoa Fisika eta Kimika irakasleak
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (3. eta 4.) eta Batxilergoa Informatika irakasleak
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (3. eta 4.) eta Batxilergoa Marrasketa irakasleak
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (3. eta 4.) eta Batxilergoa Matematika irakasleak
  • H.H. Lehen Hezkuntza Matematika
  • H.H.Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza Zientifiko-Teknologiko irakasleak
Titulazio baldintzak: Ez dago baldintzarik
Titulazio baztertzailearen baldintzak Ez dago baldintzarik
Ikastaroaren egitaraua
Helburuak
Flipped classroom dinamikaren funtsa, oinarriak eta baliabideak ezagutzea; Zenbait adibide ikusi eta egokitu gure ikasleen beharretara; Zenbait bideo grabatu gure ikasleen beharretara egokitutakoak eta zientzia gainontzeko esparruekin kateatzea; Matematikaren irakaskuntzan ezagutza eta baliabide gehiago izatea; Ikastaroan sustatutako ezagutza eta baliabideak gelatan erabiltzeko praktika berritzaileak zabaltzea eta ikasleen aukerak areagotzea; Partaideen arteko lankidetza sustatzea, esperientziak partekatuz, sortutako baliabideekin eta bizi izandako egoerekin sinergiak bilatu; Ikasitakoa zabaltzeko grina sustatzea, elkar aberasterako izango delakoan, eta helburu horrekin komunikazio abilezia, teknika eta tresnak garatzea eta erabiltzea; Egindako lanak (aurkezpenak, bideoak...) talde barruan zabaldu foroetan eta orokorrean, irakas-komunitate zabalean, ikastaroaren #hastag edo #etiketa bat erabiliz
Ikastaroaren edukia
  • Ezagutu gaiarekin lotutako kontzeptuak eta prozedurak.
  • Ikasitakoa egokitu eta gurea egin, gure testuingurunera egokituz.
  • Ikastaroak sustatzen dituen edukiak eta prozedurak erabili gelan berrikuntza sortuz eta ikasleak motibatuz.
  • Ikastaroaren gai egokitu eta partekatu talde barruan eta gainontzeko kideekin.
  • Sare sozialetan zabaldu ikasle guztiek egindako tareak ikastaroaren #hastag edota #etiketa erabiliz.
  • Flipped classroom dinamika, baliabideak, adibideak ikusi, egokitu eta sortu. Bideoak sortzeko tresnak ikasi (screen-o-matic, loom, screencastify…); bideoak aberasteko tresnak ikasi (Edpuzzle, Playposit); bideoak lantzeko eta ikasleen emaitzak ezagutzeko beste baliabide batzuk ikasi: Googleko inprimakiak eta Edpuzzle. Zer egin daitekeen norbanako eta taldeko momentuetan ezagutu: gelako dinamika iraultzeko beste baliabide batzuk ezagutzea (jeopardy, kahoot, quizizz, blooket…). Sortutako bideoak non igo ahal diren ezagutu (Youtube, Google Drive).
Metodologia
  • Ikastaroa gai desberdinetan antolatuko da eta horietako bakoitza sarrera teoriko bat izango du eta garapena praktikoa, bideotutorialek lagunduta.
  • Moodle plataforma erabiliko da ikastaroaren garapena on-line egiteko. Fase honetan, modulu ezberdinetan, ikastaroan ikasten diren baliabideak aztertuko dira, bideotutorialak lagunduta, pausoz pauso erreminta bakoitzaren funtzionamendua azaltzeko.
  • Sortutako baliabideak gelan probatuko dira eta taldean partekatu onurak eta gabeziak plazaratuz. Konklusioak taldean partekatu eta borobilduko dira eta arloko irakasle kideekin partekatuko dira.
  • Lanak (aurkezpenak, bideoak...) talde barruan eta kanpoan zabalduko dira ikastaroaren #hastag edota #etiketa erabiliz.
  • Lanak sare sozialetan zabalduko dira ikastaroaren #hastag edota #etiketa erabiliz.
  • Ikasleek bai lehenengo saioan bai bukaerakoan parte hartu beharko dute, presentziala edo online, ikastaroaren egitasmoa, moodlearen erabilera, ebaluaketa, zalantzak,.. argitzeko.
  • Ikastaroa garatzen den heinean sortutako zalantzak foroetan argituko dira.
Ebaluazioa eta eragina
  • Ikastaroan gai lortzeko, proposatzen diren jarduerak entregatu behar dira.
  • Irakaslearen hausnarketa, praktiken berplanteaketa eta berriztapen ahalegintzea.
  • Ikasitakoaren erabilera ikasleekin gauzatzea eta finkatzea (ikastaro praktiko honetan, aurkeztuko zaizkien baliabideen erabilera beraien ikasleekin beraien gelara eta ikasleen beharretara egokituta).
Baliabideak

 Moodle plataforma erabiliko da.

Erlazionatutako prestakuntza ekintzak
Inskripzioa: 2023/09/15 - 2023/09/29
Inpartizioa: 2024/03/01 - 2024/04/18
Inskripzioa: 2023/09/28 - 2023/09/29
Inpartizioa: Zehaztu gabe
Inskripzioa: 2023/09/15 - 2023/09/29
Inpartizioa: 2024/01/23 - 2024/02/27
Inskripzioa: 2023/09/27 - 2023/09/30
Inpartizioa: Zehaztu gabe