LOMLOEa eta Matematikarako ikas egoerak LHn (030)
Fasea | Ordu | Modalitatea | Hastapen | Final | Ordutegia | Asteko egunak |
---|---|---|---|---|---|---|
1 | 25 | H - On Line | 2024/03/01 | 2024/04/18 | ||
2 | 5 | G - Txostena eta/edo memoria egitea |
Ikastaro honetan, curriculumaren egitura berria eta LOMLOEk dakartzan aldaketa nagusiak (konpetentzia espezifikoak, ebaluazio-irizpideak, oinarrizko jakintzak, zentzu matematikoak, problemen ebazpena, ikas-egoerak,…) aurkeztuko zaizkie parte-hartzaileei. Arreta berezia jarriko da konpetentzia espezifikoak zehazteko erabili diren konpetentzia-bloketan: problemen ebazpena, arrazoiketa eta proba, konexioak, adierazpena eta komunikazioa eta bloke sozioafektiboa. Irakaskuntza-lana bideratzea, programazio didaktikoen diseinua erraztea eta matematikoki aberatsak diren jarduerak eta ikuspegi konpetentziala duten ikas-egoerak sortzen laguntzea izango dugu helburu.
- Ekimen eta izpiritu ekintzailea
- Elkarrekin bizitzen ikastea
- Gaitasun matematikoa
- Gaitasun teknologikoa
- Gaitasun zientifikoa
- Hitzezko eta hitzik gabeko komunikazioa eta komunikazio digitala
- Ikasten eta pentsatzeko ikastea
- Izaten ikastea
- Aditua gelan ikasteko egoerak proposatzeko, aplikatzeko eta ebaluatzeko
- Aditua gelan ikasteko prozesuak ikertzeko, berritzeko, garatzeko eta ebaluatzeko, praktikari buruzko hausnarketatik
- Aditua proposamen didaktikoak ikasleen premia eta aniztasunera doitzeko eta egokitzeko, ikuspegi inklusibotik
- Irakasleak orokorrean
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (1. eta 2.) Matematika irakasleak
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (1. eta 2.) Natura Zientziak irakasleak
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (1. eta 2.) Teknologia irakasleak
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (3. eta 4.) eta Batxilergoa Biologia eta Geologia irakasleak
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (3. eta 4.) eta Batxilergoa Fisika eta Kimika irakasleak
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (3. eta 4.) eta Batxilergoa Informatika irakasleak
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (3. eta 4.) eta Batxilergoa Marrasketa irakasleak
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (3. eta 4.) eta Batxilergoa Matematika irakasleak
- H.H. Lehen Hezkuntza Matematika
- H.H.Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza Zientifiko-Teknologiko irakasleak
- Lege berriren azterketa eta aspektu berri nagusiak: printzipioak, funtsezko konpetentziak eta irteera profila.
- Curriculumaren aldaketak, matematikaren ikuspuntutik: konpetentzia espezifikoak, zentzu matematikoa oinarrizko ezagutzak.
- Ikas-egoeren definizioa eta egitura: ikaskuntzarako diseinu unibertsala aplikatuz.
- Ikas-egoeren azterketa: matematikaren aplikazioa testuinguruan eta matematika jarduera aberatsak eta inklusiboei hurbilketa (“low threshold high ceiling” jarduerak)
- Ikas-egoera berriak sortzeko prozedura.
Ikastaroa bloke desberdinetan antolatuko da eta horietako bakoitzak sarrera teorikoa eta garapen praktikoa izango du. Sortutako edota proposatutako baliabideak gelan praktikan jartzea bultzatuko da. Honela, onurak eta hobetzekoak taldean partekatu ahal izango dira, hausnarketa bultzatuz. Kideen arteko interakzioa bilatuko da ikasitakoari buruzko ondorioak ezarri ahal izateko.
Ekoiztutako baliabideak talde barruan eta kanpoan zabaltzea proposatuko da, sare sozialak erabiliz.
Kideen partaidetza aktiboa baloratuko da, hala nola, proposatutako jardueretan egindako hausnarketak eta produkzio lanetan ahalegintzea.
Ikasitakoaren erabilera ikasleekin gauzatzea eta finkatzea baloratuko da.
Moodle plataforma erabiliko da.
