GeoGebra, matematikaren ikas-irakaskuntzarako baliabide nagusira gerturatzen (025)

2023/09/15 - 2023/09/29
2024/01/08 - 2024/02/12
30
Elebiduna
-
Fasea Ordu Modalitatea Hastapen Final Ordutegia Asteko egunak
1 25 H - On Line 2024/01/08 2024/02/12
2 5 G - Txostena eta/edo memoria egitea
ARANZADI ZIENTZIA ELKARTEA
Ibon Barrio Ugidos
Izena emateko epean
20
On-line

GeoGebra matematikaren irakaskuntzan aspaldian baliatzen dugun tresna ezaguna da. Ikastaro honetan programa matematikaren curriculumeko hainbat arlo lantzeko erabiltzen ikasiko dugu: aljebra, geometria, kalkulua, probabilitatea, etab. Horrez gain, software hau unitate didaktiko desberdinekin nola uztartu argituko dugu.

Gaitasunak
Ikasleen gaitasunak
  • Ekimen eta izpiritu ekintzailea
  • Elkarrekin bizitzen ikastea
  • Gaitasun matematikoa
  • Gaitasun teknologikoa
  • Gaitasun zientifikoa
  • Hitzezko eta hitzik gabeko komunikazioa eta komunikazio digitala
  • Ikasten eta pentsatzeko ikastea
  • Izaten ikastea
Irakaslearen gaitasunak
  • Aditua gelan ikasteko egoerak proposatzeko, aplikatzeko eta ebaluatzeko
  • Aditua gelan ikasteko prozesuak ikertzeko, berritzeko, garatzeko eta ebaluatzeko, praktikari buruzko hausnarketatik
  • Aditua proposamen didaktikoak ikasleen premia eta aniztasunera doitzeko eta egokitzeko, ikuspegi inklusibotik
Baldintzak
Baldintzak
  • Irakasleak orokorrean
Lehentasunezko taldea
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (1. eta 2.) Matematika irakasleak
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (1. eta 2.) Natura Zientziak irakasleak
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (1. eta 2.) Teknologia irakasleak
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (3. eta 4.) eta Batxilergoa Biologia eta Geologia irakasleak
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (3. eta 4.) eta Batxilergoa Fisika eta Kimika irakasleak
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (3. eta 4.) eta Batxilergoa Informatika irakasleak
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (3. eta 4.) eta Batxilergoa Marrasketa irakasleak
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (3. eta 4.) eta Batxilergoa Matematika irakasleak
  • E.P.A. Lehen Hezkuntza
  • H.H.Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza Zientifiko-Teknologiko irakasleak
Titulazio baldintzak: Ez dago baldintzarik
Titulazio baztertzailearen baldintzak Ez dago baldintzarik
Ikastaroaren egitaraua
Helburuak
Matematika lantzeko software interaktibo erabilgarri, erraz eta intuitibo bat aurkeztea eta, batez ere, azken bertsioetan izan diren aldaketen berri ematea; GeoGebrak dituen aukera didaktikoak ezagutaraztea, eta irakasleok ikasgelan nola erabil dezakegun hausnartzea, gaur egungo ikasleen testuingurura hurbiltzeko; GeoGebraren bidez jarduera berriztatzaileak egitea eta horiek gelara eramatea Matematikarako konpetentzia indartuz; GeoGebrak dituen baliabide zehatzen erabilgarritasunari erreparatzea; Partaideen arteko lankidetza sustatzea, esperientziak partekatuz zein sortutako baliabide eta lanak zabalduz; Irakasleak gaitasun digitalaren garrantziaz ohartaraztea eta teknologia berrien erabilera suspertzea.
Ikastaroaren edukia

1. Geometria:
• Oinarrizko elementuak (puntua, zuzena, zirkunferentzia, zirkulua, poligonoak, …).
• Neurketak: angeluak, luzerak, azalerak.
• Oinarrizko eraikuntzak:
o Perpendikularra, erdibitzailea, erdikaria, ukitzailea.
o Triangeluaren puntu nabarmenak (barizentroa, zirkunzentroa, ortozentroa, inzentroa, Eulerren zuzena).
o Pitagorasen teorema, ??-ren definizioa, etab.
• Mugimenduak eta transformazioak planoan. Mosaikoak.
• Geometria analitikoa: bektorea, zuzenak, konikak.
• 3D Grafikoak.
2. Aljebra:
• Faktorizazioa, sinplifikazioa.
• Polinomioak.
• MKT eta ZKH.
• Ekuazioak ebazten.
3. Kalkulua:
• Funtzioen definizioa eta azterketa
• Deribatua eta integrala
4. Probabilitatea eta estatistika:
• Kalkulu-orria.
• Probabilitate-banaketak.
5. Animazioak, programazioa eta simulazioak.
6. GeoGebra komunitatea eta aplikazioak:
• Ikasgelako baliabideak aztertzen, erabiltzen eta editatzen.
• GeoGebra Classroom.
• GeoGebra, matematikatik haratago: fisika, artea, kimika,...

Metodologia

Ikastaroko metodologia aktiboa, partehartzailea eta elkarlanekoa izango da.
Moodle plataforma erabiliko da ikastaroaren garapena on-line egiteko. Behar izatekotan, ikastaroan zehar Hangout edo meeten bidez online saioak egingo dira.
Ikastaroa gai desberdinetan antolatuko da, hezkuntza curriculuma kontuan hartuta.
Gehienbat, ariketa gidatuen bidez ikasiko da programaren erabilera. Ikaskuntza prozesua errazteko asmoz, bideotutorialak erabiliko dira, pausoz pauso erremintaren funtzionamendua eta jarduerak nola egiten diren azaltzeko.
Atazak eta trebakuntza-jarduerak izango dira. Horrez gainera, ikastaroko parte-hartzaileek jarduera didaktikoak prestatuko dituzte beti ere bere ikasle, gai eta ikastetxeen beharretara egokituta.
Sortutako edo bilatutako baliabideak taldean partekatuko dira, onurak eta gabeziak plazaratuz.
Foroetan tutorearen zein gainerako parte-hartzaileen laguntza jasoko da eta ezagutza elkarrekin eraikiko da, partekatze-giro batean.
 

Ebaluazioa eta eragina

Matematika lantzeko modu berriztatzaile, erakargarri eta praktikoa aurkeztuko zaie ikastaroko parte hartzaileei, irakaskuntza-ikaskuntza prozesua hobetuko duena.
Matematika irakasgaiko esparru desberdinetako materialak landuko dira, zuzenean hezkuntza curriculumarekin lotura dutenak. Software berri honen bitartez, maila eta egoera guztietara egokitu daitezkeen jarduerak sortu ahalko dira, ikasleriaren berariazko beharren arabera.
Parte hartzaileek euren ariketa propioak sortu eta garatu ahal izango dituzte. Bestalde, GeoGebra komunitateak sortutako baliabideak ezagutzeko eta gelara eramateko aukera izango dute, bai zuzenean dauden bezala erabiliz, bai beraien egoeretara egokituz.
Matematikako proposamen didaktikoez gain, diziplinarteko jarduerak sustatuko dira, GeoGebra erremintaren aberastasuna agerian ipiniz.
Ebaluazioa moodle plataforman egingo da proposamen didaktikoetan oinarritutako atazen bitartez. Jarduera horien guztien onurak, arazoak, eraginak, … foroen bitartez zabalduko eta hausnartuko dira denon artean.

Baliabideak

Moodle plataforma erabiliko da

Erlazionatutako prestakuntza ekintzak
Inskripzioa: 2023/09/15 - 2023/09/29
Inpartizioa: 2024/01/23 - 2024/02/27
Inskripzioa: 2023/09/15 - 2023/09/29
Inpartizioa: 2024/05/06 - 2024/06/10
Inskripzioa: 2023/09/15 - 2023/09/29
Inpartizioa: 2024/03/01 - 2024/04/18