LOMLOEa eta Matematikarako ikas egoerak DBHn (031)
Fasea | Ordu | Modalitatea | Hastapen | Final | Ordutegia | Asteko egunak |
---|---|---|---|---|---|---|
1 | 25 | H - On Line | 2024/03/04 | 2024/04/19 | ||
2 | 5 | G - Txostena eta/edo memoria egitea |
Ikastaro honetan, curriculumaren egitura berria eta LOMLOEk dakartzan aldaketa nagusiak (konpetentzia espezifikoak, ebaluazio-irizpideak, oinarrizko jakintzak, zentzu matematikoak, problemen ebazpena, ikas-egoerak,…) aurkeztuko zaizkie parte-hartzaileei. Arreta berezia jarriko da konpetentzia espezifikoak zehazteko erabili diren konpetentzia-bloketan: problemen ebazpena, arrazoiketa eta proba, konexioak, adierazpena eta komunikazioa eta bloke sozioafektiboa. Irakaskuntza-lana bideratzea, programazio didaktikoen diseinua erraztea eta matematikoki aberatsak diren jarduerak eta ikuspegi konpetentziala duten ikas-egoerak sortzen laguntzea izango dugu helburu.
- Ekimen eta izpiritu ekintzailea
- Elkarrekin bizitzen ikastea
- Gaitasun matematikoa
- Gaitasun teknologikoa
- Gaitasun zientifikoa
- Hitzezko eta hitzik gabeko komunikazioa eta komunikazio digitala
- Ikasten eta pentsatzeko ikastea
- Izaten ikastea
- Aditua gelan ikasteko egoerak proposatzeko, aplikatzeko eta ebaluatzeko
- Aditua gelan ikasteko prozesuak ikertzeko, berritzeko, garatzeko eta ebaluatzeko, praktikari buruzko hausnarketatik
- Aditua proposamen didaktikoak ikasleen premia eta aniztasunera doitzeko eta egokitzeko, ikuspegi inklusibotik
- Irakasleak orokorrean
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (1. eta 2.) Matematika irakasleak
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (1. eta 2.) Natura Zientziak irakasleak
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (1. eta 2.) Teknologia irakasleak
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (3. eta 4.) eta Batxilergoa Biologia eta Geologia irakasleak
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (3. eta 4.) eta Batxilergoa Fisika eta Kimika irakasleak
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (3. eta 4.) eta Batxilergoa Informatika irakasleak
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (3. eta 4.) eta Batxilergoa Marrasketa irakasleak
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (3. eta 4.) eta Batxilergoa Matematika irakasleak
- H.H. Lehen Hezkuntza Matematika
- H.H.Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza Zientifiko-Teknologiko irakasleak
- Ikastaroaren motibazioa: Hezkuntza esaldietan (Willy Servais, Han Freudenthal, Paulo Freire, Jhon A. Paulos…).
- 2030 Agenda: Garapen Iraunkorrerako Helburuak (GIH).
- GIHren 4. Heburua: Kalitate oneko hezkuntza (*).
- LOMLOE lege berriaren aspektu nagusiak:
- Printzipioak
- Funtsezko konpetentziak
- Irteera profila.
- Curriculum berriaren aldaketa nagusiak matematikaren ikuspuntutik:
- Konpetentzia espezifikoak
- Ebaluazio irizpideak
- Oinarrizko jakintzak eta ezinbestekoak.
- Konpetentzia espezifikoak biltzen dituzten konpetentzia-blokeak:
- Problemen ebazpena
- Arrazoiketa eta proba
- Konexioak
- Adierazpena eta komunikazioa
- Bloke sozio-emozionala
- Matematikako curriculumak dakarren berrikuntzarik nabarmenetako bat jakintzen definizioan: “zentzu matematikoak”, eduki matematikoak modu funtzionalean erabiltzeko.
- Matematika-zentzuen definizioa matematikaren arlo desberdinekin duten loturaren arabera: sozio-emozional, estokastiko, algebra, espazio, neurri eta zenbaki-zentzua. Hainbat adibide esanahia finkatzeko, hauek funtsezkoak baitira matematika modu esanguratsu eta funtzionalean ikasteko.
- Matematikaren irakaskuntza. Printzipio eta orientabide metodologikoak. CEMat-en dokumentua aztergai.
- Mentalitate matematikoaren hazkundea etengabeko hobekuntzarako:
- Problemen ebazpena: ikasteko helburu gisa eta matematika modu funtzional eta esanguratsuan ikasteko metodorik eraginkorrenetako bat bezala.
- Konpetentzietan oinarritutako curriculuma kontuan izanik, hezkuntza sistemak ebaluatzeko dauden hainbat frogen item liberatuen azterketa eta moldaketa bertan proposatzen diren jarduerak eta problemak gure ikasgeletan erabiltzeko:
- Diagnostiko frogak (item liberatuak)
- PISA frogak (item liberatuak)
- TIMSS frogak (item liberatuak)
- Instituto Nacional Evaluación Educativa INEE (Baliabideak)
- Matematika jarduera aberatsak, esanguratsuak eta inklusiboak (“low threshold high ceiling” jarduerak *).
- Ikas-egoeren definizioa eta egitura: ikaskuntzarako diseinu unibertsala aplikatuz.
- Ikas-egoeren azterketa: matematikaren aplikazioa testuinguruan.
- Ikas–egoerak sortzeko prozedurak eta adibideak. Ikas-egoera bat aztertu, hobetu, moldatu edota berri bat sortu.
Oinarri metodologikoak
Metodologiaren oinarriak eta ardatzak: Egiten Ikastea, Elkarrekin Egiten Ikastea eta Lankidetzan Sortzea.
Tutorearen eta partehartzaile guztien inplikazio aktiboa eskatzen da ikastaroa eraginkorra eta guztiontzat aberasgarria izan dadin; beraz, elkarlana, lanak partekatzea eta konpromisoa izango dira ikastaroaren gidariak.
Lan dinamika eta antolakuntza
- Ikastaroa bloke desberdinetan antolatuko da eta horietako bakoitzak sarrera teorikoa eta garapen praktikoa izango du.
- Sortutako edota proposatutako baliabideak gelan praktikan jartzea bultzatuko da. Honela, onurak eta hobetzekoak taldean partekatu ahal izango dira, hausnarketa bultzatuz.
- Kideen arteko interakzioa bilatuko da ikasitakoari buruzko ondorioak ezarri ahal izateko.
- Moodle plataformako foroetan hausnartzeko hainbat gai proposatuko dira.
- Ekoiztutako baliabideak talde barruan eta kanpoan zabaltzea proposatuko da, Internetek ematen dituen baliabideak erabiliz.
Aipatutako oinarri metodologikoak kontuan izanik, ebaluazioan kontuan hartuko diren adierazle nagusiak:
- Proposatutako tareak egitea.
- Partaidetza aktiboa.
- Foroetan hausnarketak partekatzea.
- Ikas-egoera bat moldatzen edo berria sortzen ahalegintzea.
- Jarduera aberatsak eta esanguratsuak proposatzea.
- Ikastaroan egindako lanak partekatzea.
- Ikastaro amaierako lanaren prestakuntzan parte hartzea.
- Ikasitakoaren erabilera ikasleekin gauzatzea eta finkatzea ere baloratuko da.
Moodle plataforma erabiliko da.

