Gauzen Interneta: IoT (157)
Fasea | Ordu | Modalitatea | Hastapen | Final | Ordutegia | Asteko egunak |
---|---|---|---|---|---|---|
1 | 24 | H - On Line | 2023/11/06 | 2023/12/01 | ||
2 | 5 | G - Txostena eta/edo memoria egitea | 2023/11/06 | 2023/12/01 | ||
3 | 1 | H - On Line | 2023/11/06 | 2023/11/06 | 18:00-19:00 |

Ikastaro honen helburua da Gauzen Internet (IoT, ingelesez) eta hura ikasgelan nola ustiatu ezagutaraztea. Gauzen Internet kontzeptu zabala da, hala hardwarea nola softwarea barne hartzen dituena eta gure jendartean eragin handia izaten ari dena. Nola funtzionatzen duen jakiteak zuzenean eragiten du ikasleen etorkizuneko enplegagarritasunean, teknologiak gure eguneroko bizimoduan nola eragiten duen ulertzen baitute. Ikastaro honetan, IoT zer den ikasi eta haren aplikagarritasunaren inguruko ikaskuntza-esperientzia bat diseinatuko dugu.
- Ekimen eta izpiritu ekintzailea
- Gaitasun matematikoa
- Gaitasun teknologikoa
- Gaitasun zientifikoa
- Hitzezko eta hitzik gabeko komunikazioa eta komunikazio digitala
- Ikasten eta pentsatzeko ikastea
- Aditua IKTak erabiltzeko eta curriculumean integratzeko
- Irakasleak orokorrean
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (1. eta 2.) Teknologia irakasleak
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (3. eta 4.) eta Batxilergoa Informatika irakasleak
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (3. eta 4.) eta Batxilergoa Teknologia Orokorra irakasleak
1. modulua. Gauzen Interneti (IoT) buruzko azalpena.
2. modulua. Geure IoT proiektua.
3. modulua. IoT ikasgelan.
Parte hartzen duzun prestakuntza plataforma birtualean burutzen da eta, bertan, prestakuntzaren ikaskuntza-eduki guztiak izango dituzu eskuragarri.
Ikastaroa online izango da, blended learning formatuarekin, eta gutxi gorabehera 8 asteko iraupena izango du, astean 4 ordu inguru eskainita.
Prestakuntza-jarduera amaitu ondoren ere, irakasleak plataforman sartu ahal izango dira, hilabetez, materialaren zati bat errepasatzeko eta deskargatzeko.
Modulu bakoitzean, ikusten ari zaren ekintza edo egoera zehatzei buruzko galderak aurkituko dituzu; galdera horiei esker, ikusi ahalko duzu edukiren bat birpasatu behar ote duzun aurrera egiten jarraitu aurretik. Eduki-blokeetan dauden galderak ez dira kontuan hartuko azken kalifikaziorako.
Halaber, prestakuntzan, bideokonferentzia bidezko zenbait saio boluntario egingo dira, zeinetan prestakuntzaren alderdi praktikoak landuko diren. Horrez gain, saioak grabatuko dira eta, gerora, plataforman eskegiko dira.
Prestakuntzan zehar, modulu bakoitza amaitutakoan, zenbait jarduera praktiko aurkituko dituzu. Jarduera horiek baliagarriak izango zaizkizu zure ikaskuntza finkatzeko; hala ere, gogorarazi nahi dizugu boluntarioak direla eta ez direla entregatu behar. Gainera, ez dira ebaluatuko. Lehenengo eta bigarren moduluak amaitutakoan, derrigorrezko galdetegi bat egin beharko duzu, landutako edukiarekin lotutako galderekin.
Ikastaroa bistaratutakoan, unitate didaktiko bat entregatu beharko duzu “entrega-postontzi” baten bidez, hori ebaluatzeko. Jarduera boluntarioak egin badituzu, hori garatzeko gidatuko zitzaizun.
Itxiera-bideokonferentzien saiorako, 5 minutu izango dituzu zure proiektua azaltzeko.
- Eduki-moduluak errefortzu-galdetegiekin.
- Praktika-proposamenak.
- Aprobetxamendu pedagogikorako proposamenak.
- Foroen bidezko ikaskuntza-erkidegoa.
- Autoebaluaziorako galdetegia.