Hizkuntzak lantzeko metodologia aktiboak BHn: erronkak sortzen eta garatzen (015)
Fasea | Ordu | Modalitatea | Hastapen | Final | Ordutegia | Asteko egunak |
---|---|---|---|---|---|---|
1 | 25 | H - On Line | 2024/01/09 | 2024/02/16 | ||
2 | 5 | G - Txostena eta/edo memoria egitea | 2024/02/07 | 2024/02/13 | 00:00-24:00 | Al-As-Az-Og-Or |

Eskolan ikasleek esparru eta egoera formaletarako urratsa ematen dute. Horrek pentsarazi digu, sarritan, idatzizkoan zentratu beharra zegoela. Gainera, tradizio didaktikoek ere horretara eraman gaituzte. Baina egun badakigu ahozkoan zentratzeak onura ugari dakartzala, baita idatzizkorako ere. Zentzu horretan, ahozkoaren garrantzia eta ezaugarriak aztertuko ditugu. Adin horretan, arlo akademikoan zein bizitzaren bestelako arloetan, gaitasun komunikatiboa garatzea funtsezkoa dute. Horretarako, hizkuntzaren lanketa ikuspegi komunikatibo batetik egiteak, ikasleari lagundu egingo dio hizkuntzaz modu esanguratsuan jabetzen. Zentzu horretan, atazetan oinarritutako ika-prozesuetan unitate didaktiko testuinguratuak antolatzen dira, prozesu hezitzailea osatuz. Ikasleak bereganatu beharko dituen eduki linguistiko eta komunikatiboak zeintzuk diren antzeman ostean, horiek barneratzen laguntzeko ariketa egokiak aukeratzea ere funtsezkoa izango da.
- Ekimen eta izpiritu ekintzailea
- Elkarrekin bizitzen ikastea
- Gaitasun artistikoa
- Gaitasun matematikoa
- Gaitasun sozial eta zibikoa
- Gaitasun teknologikoa
- Gaitasun zientifikoa
- Hitzezko eta hitzik gabeko komunikazioa eta komunikazio digitala
- Hizkuntza eta literatur komunikazioa
- Ikasten eta pentsatzeko ikastea
- Izaten ikastea
- Mugimenduaren gaitasuna
- Aditua proposamen didaktikoak ikasleen premia eta aniztasunera doitzeko eta egokitzeko, ikuspegi inklusibotik
- Bigarren Hezkuntzako irakasleak
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (1. eta 2.) Euskal Hizkuntza eta Literatura irakasleak
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (1. eta 2.) Frantsesa irakasleak
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (1. eta 2.) Gaztelania eta Literatura irakasleak
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (1. eta 2.) Inglesa irakasleak
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (3. eta 4.) eta Batxilergoa Euskara irakasleak
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (3. eta 4.) eta Batxilergoa Frantsesa irakasleak
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (3. eta 4.) eta Batxilergoa Gaztelania irakasleak
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (3. eta 4.) eta Batxilergoa Ingelesa irakasleak
- H.H.Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza Euskara irakasleak
- H.H.Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza Gaztelania eta Literatura irakasleak
- H.H.Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza Gizarte irakasleak
- H.H.Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza Inglesa irakasleak
-
Ahozko hizkuntzaren ezaugarriak.
-
Ikuspegi komunikatiboen ezaugarriak.
-
Gaitasun komunikatiboa lantzeko metodologia aktiboak: atazetan oinarritutako ikas-prozesuak.
-
Trebetasunen ezaugarriak: entzumena, mintzamena, irakurmena eta idazmena.
-
Sekuentzia didaktikoak: zer eta nola irakatsi?
-
Ariketen tipologia
-
Proiektu bidezko metodologiak, arazo-egoerak metodologiak, erronka bidezko metodologiak
-
Ikasgelarako estrategia eta baliabide didaktikoak.
-
Ahozko hizkuntza lantzeko IKT baliabideak.
Ikastaroa parte-hartzailea eta praktikan oinarritutakoa izango da, hots, ikastaroaren metodologia aktiboa, berritzailea, IKTez hornitua eta konpetentzietan oinarritutakoa izango da (Heziberri 2020rekin bat eginik). Izan ere, ‘eginez ikasi eta ikasiz egiten’ da ikastaroaren planteamendua, eguneroko lanean aurki ditzaketen arazoak edo erronkak planteatuko zaizkie, jarduera ezberdinen bitartez bidera ditzaten.
Zentzu horretan, ikastaroa bere osotasunean partaideen aurre ezagutzetatik abiatuko da, eta teoria bizi esperientzietan eta eguneroko lan jardunean kokatzea izango du helburu. Era berean, ikastaroak alde teorikoa eta praktikoa uztartuko ditu, ikasle bakoitzaren ikaskuntza-prozesuaren ibilbideari eta konpetentzien garapenari garrantzi handia eskainiz. Izan ere, partaidea bera izango da, interakzioa eta komunikazioa ardatz izanda, norbere ezagutzak eraikitzearen arduradun. Sortze prozesu horren akonpainamendurako, eduki kontzeptualak idatzizko zein ikus-entzunezko materialen bidez landuko dira (dokumentuak, artikuluak, liburuak, bideoak, galdetegiak, H5Pak, etab). Horrez gain, gaian sakontzeko parada egon dadin, beharrezkoa denean material osagarria gehituko da, baliabide didaktiko desberdinez osatua.
Ikasleen ebaluazioa jarraia izango da, ikasle bakoitzaren benetako garapena baloratu ahal izateko.
Ikastaroa gainditu ahal izateko, bi baldintza bete beharko dira:
1) Nota orokorraren %60a lortu beharko du ikasleak.
2) Proiektua entregatu eta gainditu beharko du
- Moodle plataforma erabililko da
