Curriculum aberastea (181)

2023/05/19 - 2023/06/02
2023/10/02 - 2023/10/31
30
Euskara
-
Fasea Ordu Modalitatea Hastapen Final Ordutegia Asteko egunak
1 27 H - On Line 2023/10/02 2023/10/31
2 3 G - Txostena eta/edo memoria egitea
UNIVERSIDAD DEL PAÍS VASCO/EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
Tramitatzen
30
On-line

Gaur egun, gizartean gero eta kezka handiagoa dago ikasleei kalitatezko hezkuntza-erantzuna eskaintzeko beharraren inguruan. Erantzun horrek ikasleen arreta testuinguru normalizatu eta inklusibo baten planteamenduan oinarrituta egon behar du eta, aldi berean, banakoen desberdintasunen aurrean erantzun eraginkorra eman behar du. Eskola inklusiboak ikasle guztiei erantzuteko konpromisoa eskatzen digu. Hezkuntza-praktikak malgua izan behar du, eta sortzen diren premiei erantzuteko neurri espezifikoak bildu behar ditu. Ikasle guztiei kalitatezko hezkuntza jasotzeko eskubidea bermatzea da, zalantzarik gabe, irakasleentzako gai nagusia. Beraz, ezin da ahaztu gure erabaki profesionalek ikaskuntza/irakaskuntza prozesuetan duten garrantzia eta ikasle guztien eskola-arrakasta lortzeko duten rol erabakigarria.

Jakina da ikasle guztiak desberdinak eta bakarrak direla eta ikasle guztien ezaugarririk azpimarragarriena aniztasuna dela. Hezkuntza-sistemaren erantzukizuna da ikasle guztiei erantzun egokia emateko beharrezkoak diren neurriak ezartzea. Era berean, irakasleei, ikasleei berei, familiei eta beste agente batzuei dagokie erantzunkidetasunez jokatzea, erantzunak ikasleengan emaitza arrakastatsua izan dezan. Hori dela eta, egungo hezkuntza-erronka garrantzitsuenetako bat dibertsitateari erantzutea da, ikuspegi zabal eta inklusibo batetik. Erronka horri erantzuteko, curriculuma aberasteko programek tresna egokiak dirudite.

Hala, ikastaro honetan Curriculum aberastea eta Ikaskuntzarako Diseinu Unibertsala (IDU-DUA) zertan dautzan ikasiko dugu; eta horien inguruko tresna, estrategia, jarraibide eta esteka praktiko ezagutuko ditugu. Curriculuma aberasteko proposamen hauen helburua ikasleei eskaintzen zaien arreta hobetzea da, adimen gaitasun handiko ikasleak kontenplatuz aparte, neurri egokia izango da geletako aniztasunari era egokian erantzun ahal izateko. Ikasle guztiei kalitatezko hezkuntza jasotzeko eskubidea bermatzea da, zalantzarik gabe, irakasleentzako gai nagusia. Beraz, ezin da ahaztu gure erabaki profesionalek ikaskuntza-irakaskuntza prozesuetan duten garrantzia eta ikasle guztien eskola-arrakasta lortzeko duten rol erabakigarria.

Gaitasunak
Ikasleen gaitasunak
  • Hitzezko eta hitzik gabeko komunikazioa eta komunikazio digitala
  • Ikasten eta pentsatzeko ikastea
Irakaslearen gaitasunak
  • Ikasleen lorpenera bideratuta dago
Baldintzak
Baldintzak
  • Irakasleak orokorrean
Lehentasunezko taldea
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (1. eta 2.) irakasleak
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergo Orientatzaileak
  • Haur eta Lehen Hezkuntza Kontsultoreak
  • Haur eta Lehen Hezkuntza irakasleak
Titulazio baldintzak: Ez dago baldintzarik
Titulazio baztertzailearen baldintzak Ez dago baldintzarik
Ikastaroaren egitaraua
Helburuak
Ikastetxean ikaslegoaren aniztasunarekiko esku hartzea sistematizatzen laguntzea, ikasle guztion hezkuntza arrakasta sustatzeko; Ikaslegoaren interesetara egokituta dauden ikasketa-esperientzia aberasgarriak eta motibagarriak bermatzea; Ikasgeletako taldeekin zabaltze-, sakontze- eta ikerketa-jarduerak diseinatzen eta gauzatzen laguntzea, gaitasun ugari garatzera zuzenduta baina, ez hori bakarrik, hezkuntza-bikaintasuna eta ekitatea lortzera ere bideratuta; Ikaskuntza-irakaskuntza jarduerak diseinatzean, eskola-ingurunea aberastea sustatzea, orobat ikasleen, irakasleen eta horien guztien eta hezkuntza- komunitateko beste eragile batzuen arteko interakzioak hobetzea; Metodologi berritzaileak eta baliabide desberdinak partekatzea; Hezkuntza- eta gizarte-agenteekin lankidetzan jarduteko eta parte hartzeko prozesuak sustatzea, jarduketa koherenteak eta bateratuak bermatzeko; Familia eta eskola arteko komunikazioa eta elkarlana bideratzeko estrategia egokiak ezagutzea; Hezkuntza Sailaren agiri markoa ezagutzea.
Ikastaroaren edukia

Aurkezpena-. EgelaPi plataforma eta ikastaroaren ezaugarriak (3 ordu).

1. Modulua-. Curriculum aberastea: Adimen gaitasun handiko ikasleentzat soilik erabiltzeko neurria? Gaur egungo errealitatea geletan, aniztasunaren trataera eta Ikaskuntzarako Diseinu Unibertsala (IDU-DUA) (3 ordu).

2. Modulua-. Curriculum aberastearen kontzeptua: curriculumetik kanpoko aberastea, curriculumeko edukiak aberastea eta ikasketa-ingurunea aberastea (3 ordu).

3. Modulua-. Hezkuntza-aberastea gauzatzeko gako orokorrak: sormena, interakzioa, curriculuma zabaltzea eta norberak zuzendutako irakaskuntza (3 ordu).

4. Modulua-. Curriculuma aberastea agiri-markoan (Heziberri 2020 eta LOMLOEtik eratorriko direnak), irakaslearen rola, curriculum aberastearen jarduerak antolatzea eta eragileen arteko koordinazio eta elkarlana (3 ordu).

5. Modulua-. Metodologia eta gelako praktika egokiak, CURRICULUMA ABERASTEA I: proiektuak, Webquestak, sekuentzia didaktikoak, curriculuma aberasteko lantegiak, Desing Thinking, IK/KI, maila anitzeko zereginak (tareas multinivel), sormenezko idazketak, errubrikak eta porfolioa (6 ordu).

6. Modulua-. Metodologia eta gelako praktika egokiak, CURRICULUMA ABERASTEA II: zabaltze-karpetak, kutxa magikoak, aberaste-txokoak, Robotika, Pentsateka eta pentsamendu-errutinak, Erronkaraba, Visual Thinking, adituen tailerrak, Flipped Classroom, gamifikazioa eta Emoziotegia (6 ordu).

Azken ataza- (3 ordu).

Metodologia

UPV/EHUk unibertsitateko kideen eskura jartzen duen EgelaPi izena duen irakaskuntza telematikorako plataformaren bidez egingo da ikastaroa. Ikastaroaren metodologia online eta urrutiko irakaskuntzan oinarritzen da. Horrek aukera ematen dio ikasleari ikastaroa jarraitzeko, edozein dela ere bere kokalekua. Ikaskuntza familiako eta laneko erantzukizunekin bateragarri egitea, eta joan-etorrien beharrik gabe ikastea. Ikaskuntza-metodo honek prestakuntza egokia ematea nahi du, ikastaro honetarako bereziki diseinatutako hainbat material didaktiko digitalizatua erabiliz. Material hori testuek, ilustrazioek, bideoek, glosarioek, estekek eta ariketek osatzen dute.

Bestalde, ikasketa-prozesua indartu egingo da taldean lan egiteko espazio baten bidez. Espazio horretan, ikasleek foro pribatu bat izango dute praktikak edo lanak egiteko eta proposamenak irakasleari eta taldeko gainerako kideei bidaltzeko. Gainera, partaideen tutoretza- eta arreta-erregimen iraunkorra dakar.

Ikastaroa euskaraz emango da bere osotasunean, nahiz eta hainbat baliabide beste hizkuntzetan aurkeztuko diren.

Ebaluazioa eta eragina

Ikastaroaren aurkezpenean zehaztuko dira, faseen ebaluazio-une eta tresna zehatzak ezberdinduz: hasierako fasea, garapen fasea, aplikazio- eta komunikazio-fasea eta orokortzea eta transferentzia.
Parte-hartzaile bakoitzaren ikastetxean eragina edo inpaktu zuzena izan nahi du ikastaro honek, prestakuntza honetan ikasitakoaren bitartez eta zehazki, egin beharreko azken atazaren bitartez; honen asmo nagusiena parte-hartzaileen bidez ikastetxeetan eskuratutako ezagutzak integratzea da: ikasitako eduki guztiak ikastetxe bakoitzeko klaustroetara eramango den amaierako aurkezpen edo memoria batean integratzea, irakasleon kolektiboa prestatzen jarraitu ahal izateko.

Baliabideak

.

Erlazionatutako prestakuntza ekintzak
Inskripzioa: 2023/09/15 - 2023/09/29
Inpartizioa: 2024/01/16 - 2024/02/28
Inskripzioa: 2023/09/15 - 2023/09/29
Inpartizioa: 2024/03/07 - 2024/04/30
Inskripzioa: 2023/09/15 - 2023/09/29
Inpartizioa: 2024/04/02 - 2024/04/30
Inskripzioa: 2023/09/15 - 2023/09/29
Inpartizioa: 2024/01/08 - 2024/01/29