Gatazken aurrean prebentzioa (075)

2023/05/19 - 2023/06/02
2023/10/02 - 2023/10/31
30
Euskara
-
Fasea Ordu Modalitatea Hastapen Final Ordutegia Asteko egunak
1 25 H - On Line 2023/10/02 2023/10/31
2 5 G - Txostena eta/edo memoria egitea
UNIVERSIDAD DEL PAÍS VASCO/EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
Tramitatzen
30
On-line

Egun, gizartean, arlo sozial zein pertsonalean, funtseko helburua da bidezko bakea; gerra ez ezik, diskriminazioa, biolentzia eta zapalkuntza gaitzesten duen bakea, pertsona ororen duintasuna errespetatzen eta bermatzen duena giza eskubideak oinarri. Beraz, bake-bidean, nahitaezkoa da gatazken konponbide baketsu eta zuzena. Helburu horretan, funtsezkoa da hezitzaileek premia hori funtsezkotzat hartzea, ikasleen garapen integrala bermatzeko eta egungo munduaren erronkei erantzuteko.

Azken urteetan gero eta sarriago, gatazkaren konponbide ez-bortitzaren heziketa du ardatz Bake Hezkuntzak. Horren arrazoi nagusiak honako hauek dira: batetik, gobernuz kanpoko eta bestelako hainbat erakunde Bake Hezkuntzari zegozkion eta dagozkion hainbat gai sakonki jorratzen aritzea (hezkidetza, garapenerako hezkuntza, ekologia, etab.); bestetik, Bake Hezkuntzak berariazkoa du indarkeriarik gabeko gatazka-konponbidea, bertan jorratzen baitira, era positiboan, hezkuntzako gaiak. Gainera, jarrera ez-bortitzak aportazio berriak egin ditzake, bakea “gerrarik ez” edo “gatazkarik ez” bezala ulertzen duten korronteetatik aldenduta.

Gatazkari aurre egiteko indarkeria zuzena gaitzesten da, baina ez dira bestelako aukerak ezagutzen. Horrela, indarkeria da gatazkari irtenbidea emateko ohiko modua, eta, maiz, sumisio eta ihes egiteko jarrerak nagusitzen dira. Horregatik, Bake Hezkuntzaren erronka nagusia gatazkan bizitzen erakustea eta gatazkarako heztea izango da. Honako gai hauek hartzen dira, batik bat, kontuan: gatazkari ikuspuntu positiboa ematea, gatazkak aztertzen ikastea eta haien konplexutasunaz jabetzea eta irtenbideak aurkitzea.

Gaitasunak
Ikasleen gaitasunak
  • Elkarrekin bizitzen ikastea
  • Gaitasun sozial eta zibikoa
  • Ikasten eta pentsatzeko ikastea
  • Izaten ikastea
Irakaslearen gaitasunak
  • Aditua arazoak eta gatazkak ebazteko
  • Ikasleen lorpenera bideratuta dago
Baldintzak
Baldintzak
  • Irakasleak orokorrean
Titulazio baldintzak: Ez dago baldintzarik
Titulazio baztertzailearen baldintzak Ez dago baldintzarik
Ikastaroaren egitaraua
Helburuak
Gatazka prozesu bezala ulertzea, honek dituen aldagaiak aztertzea eta ezagutzea eta dituen faseen inguruko hausnarketa egitea; Gizarte zientzien ikuspegi sistemikoa ezagutzea eta gatazkarekin duen zerikusiaren kontzientzia izatea; Liskarren aurrean ikuspegi eta jarrera egokiak sustatzea; Sortutako istiluak era baketsu eta egingarrian bideratzeko estrategiak, orientabideak eta tresnak ezagutzea, diseinatzea eta martxan jartzea; Gatazka bat aztertzean eta esku hartzean kontuan hartu beharreko elementuak aztertzea; Hezkuntza-esparruko gatazketan esku hartzeko moduak ezagutzea (probentzioa, negoziazioa, berdinen arteko laguntza eta bitartekaritza) eta ikasgelan nola aplikatu behar diren jakitea; Probentzio-, negoziazio-, berdinen arteko laguntza eta bitartekaritza- lana gauzatu ahal izateko baliabideak eskuratzea; Indarkeria eta agresibitate motak ezagutzea, fenomeno horien aurrean hezkuntza-jardunari buruz hausnartzea eta hezkuntza-inplikazioak aztertzea; Pertzepzioak, emozioak, irudia-autoritatea, boterea, gatazken mapak, arau demokratikoak eta zehapenen ordezko aukerak lantzea, beharrak eta interesak negoziatzea; Familia eta eskola arteko elkarlana bideratzeko estrategia egokiak ezagutzea, familiekin koordinatzea bere seme alaben adimen emozionala eta sozialaren hobekuntza aldera. Familiekiko enpatia eta lana sustatzea.
Ikastaroaren edukia

Lehenengo atala: Programazioaren aurkezpena - EgelaPi plataforma, ikastaroaren ezaugarriak (2,5 ordu)

Bigarren atala: Edukien garapena (23 ordu)

1. Modulua: Eredu pedagogikoa eta gatazka prozesu bezala.
            Gatazkaren inguruko sarrera eta aurrezagutzak.
            EAEko hezkuntza-eredu pedagogikoa, pertsonaren garapen osoa bilatzen duten diziplina eta zeharkako gaitasunetan oinarritutako eredua.
            Gatazken aurrean ikuspegi positiboak eta negatiboak.
            Gatazkak konponbideak bilatzeko abiapuntua.

2. Modulua: Istiluak, prebentzioa eta probentzioa. Estrategiak.
            Istiluen aurreko ikuspegia eta jarrera desberdinak.
            
3. Modulua: Eskolen errealitatea eta eskoletan lan egiten. 


Hirugarren atala: Ikasitakoa gelara eraman (5 ordu)

4. Modulua: Unitate Didaktiko proposamena.

Metodologia

Ikastaroaren metodologia online eta urrutiko irakaskuntzan oinarritzen da. Horrek aukera ematen dio ikasleari ikastaroa jarraitzeko, edozein dela ere bere kokalekua. Ikaskuntza familiako eta laneko erantzukizunekin bateragarri egitea, eta joan-etorrien beharrik gabe ikastea. Ikaskuntza-metodo honek prestakuntza egokia ematea nahi du, ikastaro honetarako bereziki diseinatutako hainbat material didaktiko digitalizatua erabiliz. Material hori testuek, ilustrazioek, bideoek, glosarioek, estekek eta ariketek osatzen dute. Bestalde, ikasketa-prozesua indartu egingo da taldean lan egiteko espazio baten bidez. Espazio horretan, ikasleek foro pribatu bat izango dute praktikak edo lanak egiteko eta proposamenak irakasleari eta taldeko gainerako kideei bidaltzeko.

Ebaluazioa eta eragina

Ikastaroaren aurkezpenean zehaztuko dira, fase hauetako ebaluazio-une eta tresna zehatzak ezberdinduz: hasierako fasea, garapen fasea, aplikazio- eta komunikazio-fasea eta orokortzea eta transferentzia.

Baliabideak

.

Erlazionatutako prestakuntza ekintzak
Inskripzioa: 2023/09/26 - 2023/10/16
Inpartizioa: 2023/10/17 - 2024/05/28
Inskripzioa: 2023/09/15 - 2023/09/29
Inpartizioa: 2024/01/22 - 2024/02/23
Inskripzioa: 2023/09/15 - 2023/09/29
Inpartizioa: 2023/11/02 - 2023/12/01
Inskripzioa: 2023/09/26 - 2023/12/29
Inpartizioa: 2023/10/16 - 2024/05/20