Eguneroko bizitzaren Historia ikasle kuriosoentzat: familia-harremanak eta Erromatar Inperiotik gaur egunera arte transmititutako rolak (192)

2023/09/15 - 2023/09/29
2023/11/02 - 2023/12/15
30
Euskara
-
Fasea Ordu Modalitatea Hastapen Final Ordutegia Asteko egunak
1 25 H - On Line 2023/11/02 2023/12/15 00:00-24:00 Al-As-Az-Og-Or
2 5 G - Txostena eta/edo memoria egitea 2023/12/11 2023/12/14 00:00-24:00 Al-As-Az-Og
UDAKO EUSKAL UNIBERTSITATEA (UEU)
Tramitatzen
30
On-line

Gure bizimodua ez da kasualitate hutsa. Baina, ezagutzen al dugu giza historia? Nola heldu gara gu honaino? Historiak galdera asko erantzuten dizkigu eta gure errealitatea ulertzeko ezinbesteko tresna da. Ikastaro honetan familiaren historia ezagutuko dugu, gizakiaren sorreratik gaur egun arte. Bestalde, generoa eta rolak aztertuko ditugu, ezinbesteko gaiak baitira familia-harremanak ulertzeko. Baita gizartea eta kultura-aniztasuna ere. Ikastaro honen esentzia historia ezagutzearekin batera gogoeta egitea izango da, kritika konstruktibotik. Horrenbestez, ikastaroa teorikoa izango da alde batetik. Eta bestetik, praktikoa, ikasleek lanketa propioa egin dezaten jasotako ezagutzen bitartez hausnarketa eta iritzi propioa garatzeko.

Gaitasunak
Ikasleen gaitasunak
  • Gaitasun sozial eta zibikoa
Irakaslearen gaitasunak
  • Ikasleen lorpenera bideratuta dago
Baldintzak
Baldintzak
  • Bigarren Hezkuntzako irakasleak
Lehentasunezko taldea
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (1. eta 2.) Gizartea irakasleak
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (3. eta 4.) eta Batxilergoa Dibersifikazioa Sozio- Hizkuntzak irakasleak
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (3. eta 4.) eta Batxilergoa Geografia eta Historia irakasleak
  • H.H.Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza Gizarte irakasleak
Titulazio baldintzak: Ez dago baldintzarik
Titulazio baztertzailearen baldintzak Ez dago baldintzarik
Ikastaroaren egitaraua
Helburuak
Ikasle guztien garapen osoa eta integratua lortzeko formazio baliagarria izatea. Etapako hezitzaileen arteko elkar ezagutza eta laguntza bultzatu. Ikasleen gaitasunak eta konpetentziak hobetzea (pertsonalak zein taldekoak), pertsona bezala beharrezkoak dituen konpetentziak eskuragarri jarri, manipulazioa, esperimentazioa, hausnarketa, ondorioztatzea, eraldatzea bultzatuz gaiarekiko zein etaparekiko.
Ikastaroaren edukia
  • Familia ereduak

  • Generoa eta rolak

  • Identitatea, orientazioa, sexua eta generoa

  • Kultura-aniztasuna

  • Historiaurretik historia modernora

  • Gaiarekin loturiko eduki, kontzeptu, metodologia, edota materialaren erabilerak.

  • Norberaren ekarpenen balorazioak eta hausnarketak.

Metodologia

Ikastaroa parte-hartzailea eta praktikan oinarritutakoa izango da, hots, ikastaroaren metodologia aktiboa, berritzailea, IKTez hornitua eta konpetentzietan oinarritutakoa izango da (Heziberri 2020rekin bat eginik). Izan ere, eguneroko lanean aurki ditzaketen arazoak edo erronkak planteatuko zaizkie, jarduera ezberdinen bitartez bidera ditzaten.

Zentzu horretan, ikastaroa bere osotasunean partaideen aurre ezagutzetatik abiatuko da, eta teoria bizi esperientzietan eta eguneroko lan jardunean kokatzea izango du helburu. Era berean, ikastaroak alde teorikoa eta praktikoa uztartuko ditu, ikasle bakoitzaren ikaskuntza-prozesuaren ibilbideari eta konpetentzien garapenari garrantzi handia eskainiz. Izan ere, partaidea bera izango da, interakzioa eta komunikazioa ardatz izanda, norbere ezagutzak eraikitzearen arduradun. Sortze prozesu horren akonpainamendurako, eduki kontzeptualak idatzizko zein ikus-entzunezko materialen bidez landuko dira (dokumentuak, artikuluak, liburuak, bideoak, galdetegiak, H5Pak, etab). Horrez gain, gaian sakontzeko parada egon dadin, beharrezkoa denean material osagarria gehituko da, baliabide didaktiko desberdinez osatua.

Ebaluazioa eta eragina

Ikasleen ebaluazioa jarraia izango da, ikasle bakoitzaren benetako garapena baloratu ahal izateko.

Ikastaroa gainditu ahal izateko, bi baldintza bete beharko dira:

1) Nota orokorraren %60a lortu beharko du ikasleak.

2) Proiektua entregatu eta gainditu beharko du

Baliabideak

- Moodle plataforma erabililko da

Erlazionatutako prestakuntza ekintzak
Inskripzioa: 2023/09/15 - 2023/09/29
Inpartizioa: 2024/03/01 - 2024/04/18
Inskripzioa: 2023/09/27 - 2023/09/30
Inpartizioa: Zehaztu gabe
Inskripzioa: 2023/09/28 - 2023/09/29
Inpartizioa: Zehaztu gabe
Inskripzioa: 2023/09/15 - 2023/09/29
Inpartizioa: 2024/01/23 - 2024/02/27