Sinbologia erlijiosoa nerabeak txunditzeko: jainkosa ama natura eta astroak gurtzetik gure bizitzako sinboloetara. (193)
Fasea | Ordu | Modalitatea | Hastapen | Final | Ordutegia | Asteko egunak |
---|---|---|---|---|---|---|
1 | 25 | H - On Line | 2024/03/05 | 2024/04/26 | ||
2 | 5 | G - Txostena eta/edo memoria egitea | 2024/04/19 | 2024/04/25 | 00:00-24:00 | Al-As-Az-Og-Or |

Ikastaro honetako partaideek sinbologia erlijioso eta mitologiko anitzenganako hurbilketa kritikoa garatuko dute, ikasketa esanguratsua eginez. Historiaurreko Venus paleolitikoetatik, arte garaikideko adierazpen erlijioso eta mitologikoetarako bide honetan, ikurren inguruko hausnarketa sustatuko da. Iragananeko ereduak berrikusi eta gaur egun jarraitzen duten adibideen ezagutzaren bitartez, ikastetxeetan ekimenerako eta ekiteko espirituaren konpetentziaren garapenerako baliabideak landuko dira. Horretarako, ikasle taldearen genero ikuspuntua lantzeko bideak irekiko ditugu, figura femeninoei arreta berezia eskainiz.
- Gaitasun sozial eta zibikoa
- Ikasleen lorpenera bideratuta dago
- Bigarren Hezkuntzako irakasleak
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (1. eta 2.) Gizartea irakasleak
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (3. eta 4.) eta Batxilergoa Dibersifikazioa Sozio- Hizkuntzak irakasleak
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (3. eta 4.) eta Batxilergoa Geografia eta Historia irakasleak
- H.H.Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza Gizarte irakasleak
-
Sinbologia baliabideak: John Berger (ikusteko erak), baliabideak eta gidalerroak
-
Iragana eta testuinguru garaikideak
-
Jainkosa ama-naturaren figurak eta eskulturak
-
Mitologia greko-erromatarra eta jainko-jainkosa olinpikoak
-
Ikonografia kristaua
Ikastaroa parte-hartzailea eta praktikan oinarritutakoa izango da, hots, ikastaroaren metodologia aktiboa, berritzailea, IKTez hornitua eta konpetentzietan oinarritutakoa izango da (Heziberri 2020rekin bat eginik). Izan ere, eguneroko lanean aurki ditzaketen arazoak edo erronkak planteatuko zaizkie, jarduera ezberdinen bitartez bidera ditzaten.
Zentzu horretan, ikastaroa bere osotasunean partaideen aurre ezagutzetatik abiatuko da, eta teoria bizi esperientzietan eta eguneroko lan jardunean kokatzea izango du helburu. Era berean, ikastaroak alde teorikoa eta praktikoa uztartuko ditu, ikasle bakoitzaren ikaskuntza-prozesuaren ibilbideari eta konpetentzien garapenari garrantzi handia eskainiz. Izan ere, partaidea bera izango da, interakzioa eta komunikazioa ardatz izanda, norbere ezagutzak eraikitzearen arduradun. Sortze prozesu horren akonpainamendurako, eduki kontzeptualak idatzizko zein ikus-entzunezko materialen bidez landuko dira (dokumentuak, artikuluak, liburuak, bideoak, galdetegiak, H5Pak, etab).
Ikasleen ebaluazioa jarraia izango da, ikasle bakoitzaren benetako garapena baloratu ahal izateko.
Ikastaroa gainditu ahal izateko, bi baldintza bete beharko dira:
1) Nota orokorraren %60a lortu beharko du ikasleak.
2) Proiektua entregatu eta gainditu beharko du
- Moodle plataforma erabililko da

