Musika, gorputz mugimendua eta adierazpena (091)

2023/09/15 - 2023/09/29
2024/01/13 - 2024/02/23
30
Euskara
Intxaurrondo Kalea, 54, 48200 Durango, Bizkaia (Ibaizabal ikastola)
Fasea Ordu Modalitatea Hastapen Final Ordutegia Asteko egunak
1 25 D - Presentziala eskola-ordutegitik kanpo 2024/01/13 2024/02/20 17:30-20:30 As-Lr
2 5 G - Txostena eta/edo memoria egitea 2024/02/21 2024/02/23 00:00-24:00 Az-Og-Or
UDAKO EUSKAL UNIBERTSITATEA (UEU)
Felipe Murillo Eguiguren; Ines Osinaga Urizar
Izena emateko epean
30
Aurrez aurrekoa

Musika mugimenduaren ezinbesteko eragile bat da eta mugimendua musikaren erabateko ondorio. Bien arteko uztartzeak esperientziak gorpuztea dakar eta dagoeneko neurozientziek azaldu digute gorpuzten den esperientzia edo ikasketa prozesu bat esanguratsuagoa dela, horrela transmititzen ez denarekin alderatzen badugu. Musika baliabideak askotan modu solte batean eman ohi zaizkigu eta modu anekdotiko batean erabili ohi ditugu. Azken urteotan, ordea, beste herrialdeetako pedagogia musikal egituratuak iristen ari zaizkigu eta ohiko balibideetatik haratago, musika barneratzeko prozesuak eta musikari hizkuntza trataera ematen dioten metodologiak jasotzen ari gara. Hauetariko askok mugimendua balioztatzen dute pultsua bezalako kontzeptu naturalak garatu eta, abiapuntu horietatik, musikaren beste ezugarriak lantzeko tresna izateko.

Horretarako izango da beraz erabilgarri ikastaro hau: mugimenduan oinarritzen diren proposamen pedagogikoetatik bidai bat egin eta hainbat eta hainbat errekurtso jasotzeko modu egituratu eta pedagokioan egindako proposamenen bidez. Horrez gain, zuzeneko musikaren alde egiteko parada izango da ikastaroa eta horrekin, inprobisazioaren garrantzia uztartuko da. Taldean egiteko proposamenak izango dira eta musikaz gozatzeko beste modu batzuk landuko ditugu. Hori kontuan hartuta, konpetentzia artistikoez gain, nahitaez, norbera izaten ikasteko eta elkarbizatzarako konpetentziak ere landuko dira. Hori baita taldean musika egitea: norberetik besteei eskaintzeko baliabideak gorpuztea.

Gaitasunak
Ikasleen gaitasunak
  • Gaitasun artistikoa
Irakaslearen gaitasunak
  • Aditua gelan ikasteko prozesuak ikertzeko, berritzeko, garatzeko eta ebaluatzeko, praktikari buruzko hausnarketatik
Baldintzak
Baldintzak
  • Irakasleak orokorrean
Lehentasunezko taldea
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (1. eta 2.) Gorputz Hezkuntza irakasleak
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (1. eta 2.) Musika irakasleak
  • Haur Hezkuntza irakasleak
  • Lehen Hezkuntza Gorputz Hezkuntza irakasleak
  • Lehen Hezkuntza Musika irakasleak
Titulazio baldintzak: Ez dago baldintzarik
Titulazio baztertzailearen baldintzak Ez dago baldintzarik
Ikastaroaren egitaraua
Helburuak
Musikaren eta mugimenduaren arteko sinbiosia ezagutaraztea, ulertzea eta praktikan jartzea; Mugimenduak musikaren ulerkeran daukan pisua ezagutaraztea; Garapenean mugimenduak izan ditzakeen onurak aurkeztea; Musika mugimendurako bide nola den ezagutaraztea; Mugimenduaren garrantzia balioztatzen duten pedagogia desberdinak azaltzea; Pedagogia ezagunenei gizon izena eman bazaie ere, emakume musikari pedagogoek egin duten ekarpena ikusaraztea eta gorpuztea; Mugimenduaren ezaugarriak aztertzea; Mugimendutik musika ulertzeko eta barneratzeko errekurtsoak biziaraztea; Zuzeneko musikaren aldeko hautua egitea; Inprobisazioaren garrantzian entrenatzea; Musikak behar berezietan ekar ditzakeen onurak azaldu eta mugimenduaren moldagarritasuna bermatzea; Musika saioak egituratu eta erregistratzeko baliabideak eskaintzea; Transmisioa bermatuz eta euskal folklorean indarra jarriz, dantzen eta mugimenduaren arteko harremana eta bilakaera komunikatzea.
Ikastaroaren edukia

1. Musika eta gorputz mugimendua: helburuak, garrantzia eta ikuspegi historiko batera urreratzea.
2. Mugimenduaren garrantzia balioztatzen duten musikaren metodologia berriei sarrera: Gordons (Music Learning Theory), Laban, Dalcroze, Orff, Hundoegger (Tonika-Do), Keetman, Bassi…
3. MLT (Music Learning Theory-Gordons metodoa): nola barneratzen da musika. Musika, edozein hizkuntza bezala garatzen den baliabidea. Mugimenduaren garrantzia haurraren garapen musikalean. Mugimendu arina (makropultsua eta mikropultsua).
4. Laban: Mugimenduaren garrantzia garapenean. Mugimenduaren ezaugarriak (arintasuna, pisua, espazioa eta denbora).
5. Dalcroze: musikaren errepresentazioa mugimenduan. Musikaren ezaugarriak lantzea mugimenduaren bidez (garaiera, bolumena, abiadura, …).
6. Orff: erritmoa eta gorputza. Propiozepzioa lantzeko aukera bat.
7. Elementuak: gorputza mugimendurako bide. Gelako edozein elementu mugimenduarentzako aitzakia. Elementu espezifikoak (zapiak, zakutxoak, olagarroa, paratxuta…).
8. Musikak: musiken aukeraketa eta baliabideak. Egokitasunaren eta aberastasunaren irizpideak. Dantzak, folklorea eta transmisioa.
9. Musikoterapia eta behar bereziak: adierazpenaren garrantzia. Metakomunikazioa.
10. Errekurtsoak antolatzen: proposamen teoriko-praktiko baten aurkezpena.

Metodologia

Ikastaroa aurrez aurrekoa, presentziala izango da, eta ikastaroak alde teorikoa eta praktikoa uztartuko ditu

Ebaluazioa eta eragina

Ebaluazioa jarraia izango da, ikasle bakoitzaren benetako garapena baloratu ahal izateko.

Ikastaroa gainditu ahal izateko, bi baldintza bete beharko dira:

1) Ikastaroaren %80ko bertaratzea izatea.
2) Proiektua entregatu eta gainditzea.

Baliabideak

-

Erlazionatutako prestakuntza ekintzak
Inskripzioa: 2023/09/15 - 2023/09/29
Inpartizioa: 2024/03/07 - 2024/04/30
Inskripzioa: 2023/09/15 - 2023/09/29
Inpartizioa: 2024/04/02 - 2024/04/30
Inskripzioa: 2023/09/15 - 2023/09/29
Inpartizioa: 2024/01/08 - 2024/01/29
Inskripzioa: 2023/09/15 - 2023/09/29
Inpartizioa: 2024/01/16 - 2024/02/28