Sare sozialetan heztea: hezkidetzan oinarritutako ziberbizikidetza eraikitzen. (060)

2023/09/15 - 2023/09/29
2023/11/06 - 2023/12/08
30
Euskara
-
Fasea Ordu Modalitatea Hastapen Final Ordutegia Asteko egunak
1 25 H - On Line 2023/11/06 2023/12/08
2 5 G - Txostena eta/edo memoria egitea
UNIVERSIDAD DEL PAÍS VASCO/EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
Izena emateko epean
40
On-line

EAEko hezkuntza marko pedagogikoak bere gain hartzen du esperientzia eta jardunbide egokiak abiapuntu dituen eta ikasgelan ikerketa eta irakaskuntza- eta ikaskuntza-prozesuak helburu dituen berdinen arteko prestakuntza indartzea. Jarraian aurkezten den ikastaroak sare-sozialen, sare horien gaineko ezagutzaren eta haien erabilera arduratsuaren inguruko talde-ezagutza garatu ahal izateko lankidetza-ideia hori du abiapuntu. Egun, teknologien erabilerak, Interneterako irisgarritasunak eta sare sozialek ahalbidetzen duten erlazio modu berriak gora egin dute. Hasiera batean, adin-tarte jakin batzuetako pertsonentzat baino ez zen, baina denbora igarotzearekin eta gertatu diren aurrerapen teknologikoekin, gazte-gaztetatik ematen dira, eskola askorentzat erronka bihurtzeraino.

Bizikasi ekimenak ingurune seguru gisa aitortutako hezkuntza-ingurunearen ideia garatzen du, gaitasun enpatikoak, arduratsuak, asertiboak eta elkarrekiko errespetuzkoak garatuko dituena. Probentzioa garatu dezaken ikuspegi hau ikasturte honen funtsezko ideia da, gure ikasleak jokabide prosozialean eta bizikidetza positiboan trebatzeko beharra azpimarratuz. Bestetik, ikastaroak EAEko hezkuntza marko pedagogikoan bildutako planteamendu didaktiko eta metodologikoarekin koherenteak diren ikasmaterialen eta hezkuntza-edukien sorkuntza eta zabalkundea bultzatzea du helburu, ikasle guztien konpetentzia-garapenean laguntzeko. Ikasgelan zer eta nola erabili jakitea beharrezkoa da ziberbullying-a gelditzeko erronkari aurre egiteko eta elkarrekiko errespetuan eta konfiantzan oinarritutako bizikidetza eta ziberbizikidetza bermatzeko.

Gaitasunak
Ikasleen gaitasunak
  • Elkarrekin bizitzen ikastea
  • Hitzezko eta hitzik gabeko komunikazioa eta komunikazio digitala
  • Izaten ikastea
Irakaslearen gaitasunak
  • Aditua zeharkako eta diziplina gaitasunekin loturiko prozedurak eta jarrerak erakusteko
  • Ikasleen lorpenera bideratuta dago
Baldintzak
Baldintzak
  • Irakasleak orokorrean
Lehentasunezko taldea
  • Haur eta Lehen Hezkuntza irakasleak
Titulazio baldintzak: Ez dago baldintzarik
Titulazio baztertzailearen baldintzak Ez dago baldintzarik
Ikastaroaren egitaraua
Helburuak
Gaur egun indarrean dauden eta gazteek gehien erabiltzen dituzten sare-sozial desberdinei gerturatzea; Sare-sozialen bitartez, ziberespazioan, berdinen artean landu daitezkeen baloreak (berdintasuna, bizikidetza, lankidetza, etab.) indarrean jartzea (ziberbizikidetza); Ikasleen arteko tratu onak eta elkarbizitza sustatzea sare-sozialen bitartez, probentzioa sustatuz; Ziberjokabidea: Sare-sozial ezberdinek eskaintzen dituzten aukerak eta arriskuak ezagutzea; Jazarpen (ziberbullying) kasu ezberdinen prebentzioa lantzea; Sare-sozialek azaltzen duten sexismoaz jabetzea eta honen aurrean jarrera kritiko bat sustatzea; Eskola Inklusiboaren ildotik ikasle guztiei erantzun egokia emateko prestatzea; Metodologia berritzaileak eta baliabide desberdinak partekatzea; Familia eta eskola arteko komunikazioa eta elkarlanaren garrantzia azpimarratzea; Ikastaroan ikasitakoa geletara eramatea.
Ikastaroaren edukia

1. Atala:Sarrera: ikastaroaren, programazioaren eta eGelapi plataformaren aurkezpena (2 ordu).


2 Atala: Edukien garapena.

1. Modulua: Sare sozialeko gerturapena: (6 ordu).
Haurrek gehien erabiltzen dituzten sare-sozialak eta teknologia berrien aurkezpena.
Eskubideen ezagutza eta betebeharren betetzea: Sare-sozialen erabilera etikoa, arduratsua eta segurua.
Zein funtzio betetzen du Hezkuntza Sare-sozialen erabileran? Probentzioa eta esku-hartzea.

2. Modulua: Ziberespazioa: harreman sozialak adierazteko, komunikatzeko eta erlazionatzeko modu berriak (9 ordu).
Haur eta nerabeen harreman aldaketak teknologia berrien esku. Ziberespazioa.
Ziberjokabidea: Sare-sozialen erabilera desegokiak, arrisku eta ondorioak. Jazarpen kasuetan jarraitu beharreko protokoloa.
Komunikazio teknologia berrien aurrean izan beharreko jarrera eta ohitura onak testuinguru desberdinetan.
Gazteekin harremantzen diren gizarte-eragileen arteko kolaborazioa. Ziberjazarpenaren salaketa.
Tresna digitalen erabilera berritzaileak gelan.

3. Modulua: Ziberespazioa. Neska eta mutilen arteko arraila. Ziberbizikidetza bultzatzen (8 ordu).
Mundu birtuala: gaur egun gizartearten ispilu.
Sare sozialen erabilera berezia sexuaren arabera. Sexismoa eta indarkeri modu berriak mundu digitalaren eskutik.
Berdintasun erreala, berdintasun birtuala.
Ziberbizikidetza sustatzeko praktika egokirako kodeak.

3. Atala: Ikasitakoa gelara eraman (5 ordu).

Metodologia

EHU/UPVk unibertsitateko kideen eskura jartzen duen eGelaPi izena duen irakaskuntza telematikorako plataformaren bidez egingo da ikastaroa. Ikastaroaren metodologia online, asinkroniko eta urrutiko irakaskuntzan oinarritzen da. Horrek aukera ematen dio ikasleari ikastaroa edozein momentuan jarraitzeko, edozein dela ere bere kokalekua. Ikaskuntza familiako eta laneko erantzukizunekin bateragarri egitea, eta joan-etorrien beharrik gabe ikastea. Ikaskuntza-metodo honek prestakuntza egokia ematea nahi du, ikastaro honetarako bereziki diseinatutako hainbat material didaktiko digitalizatua erabiliz. Material hori testuek, ilustrazioek, bideoek, glosarioek, estekek eta ariketek osatzen dute.

Bestalde, ikasketa-prozesua indartu egingo da taldean lan egiteko espazio baten bidez. Espazio horretan, ikasleek foro pribatu bat izango dute praktikak edo lanak egiteko eta proposamenak irakasleari eta taldeko gainerako kideei bidaltzeko eta elkartrukatzeko, ikasketa aktibo eta esanguratsua sustatuz.

Ebaluazioa eta eragina

Ikastaroaren aurkezpenean zehaztuko dira, fase hauetako ebaluazio-une eta tresna zehatzak ezberdinduz: hasierako fasea, garapen fasea, aplikazio- eta komunikazio-fasea eta orokortzea eta transferentzia.

Ikastaro honetan inplizituki, parte-hartzaile bakoitzaren ikastetxean eragina edo inpaktu zuzena izan nahi du ikastaro honek, prestakuntza honetan ikasitakoaren bitartez eta zehazki, egin beharreko azken atazaren bitartez; honen asmo nagusiena parte-hartzaileen bidez ikastetxeetan eskuratutako ezagutzak integratzea da. Azken lana Unitate Didaktiko bat diseinatzea eta, ahal den neurrian, martxan jartzea izango da. Kontuan hartuta PrestGara-ko ikastaroak egiten dituzten irakasleen profil anitza eta ikastetxeen berezitasunak, nahiz eta abian jartzea ez den ezinbesteko baldintza izango ebaluazio-irizpide hori gainditzeko, egitea positiboki baloratuko da. Ere, Unitate Didaktikoak WIKI kolaboratibo batean partekatuko dira, kaskadan garatutako ezagutza transferitzeko aukera emanez.

Baliabideak

.

Erlazionatutako prestakuntza ekintzak
Inskripzioa: 2023/09/15 - 2023/09/29
Inpartizioa: 2024/01/22 - 2024/02/23
Inskripzioa: 2023/09/15 - 2023/09/29
Inpartizioa: 2023/11/02 - 2023/12/01
Inskripzioa: 2023/09/15 - 2023/09/29
Inpartizioa: 2024/01/15 - 2024/02/19
Inskripzioa: 2023/09/15 - 2023/09/29
Inpartizioa: 2023/11/02 - 2023/12/22