Haur Hezkuntza. Haur literatura norberaren garapenaren bidaide (154)
Fasea | Ordu | Modalitatea | Hastapen | Final | Ordutegia | Asteko egunak |
---|---|---|---|---|---|---|
1 | 25 | H - On Line | 2024/01/08 | 2024/01/29 | ||
2 | 5 | G - Txostena eta/edo memoria egitea |

Literaturak hiru funtzio nagusi ditu: informatzea, norbere inguru kulturalarekin bat egitea eta gozatzea. Hirugarren dimentsio horretaz ahaztu eta erabilera instrumentala eman zaio askotan eta horren adierazgarri da azken urteotan irakurmenean izan den jaitsiera. Ikastaro honek irakurzaletasuna sustatu nahi du irakasleen artean, pasioa kutsatu, gero irakasleek pasio hori elkarbana dezaten ikasleekin. Haurrek badakite “Bazen behin” formularen ondoren datorren guztia magikoa izan daitekeela eta belarriak zut entzuten dituzte irakasleen kontakizunak. Ikastaro honek irakasleei baliabideak eskaini nahi dizkie ipuinen aukeraketarako eta erabilerarako.
Zenbait ipuin klasiko gogorrak edo desegokiak dira moralki gaur egungo perspektibatik. Horren aurrean nola jokatu, zein alternatiba dauden eta zein lanketa egin daitekeen erakutsiko du ikastaro honek.
- Elkarrekin bizitzen ikastea
- Irakaskuntza-lanbidearen eta konpromiso sozialaren ikuspegi etikoa partekatzen du agente berritzaile gisa
- Haur Hezkuntza irakasleak
1. modulua: Jokoa eta jolasa
Definizioa, kontzeptua eta ezaugarriak
Jolas librea eta arautua
2. modulua: Haurraren garapena
Garapen psikomotorra
Haurdunalditik 3 urtera arte
3 urtetik 6 urtera
Garapen kognitiboa
Haurdunalditik 3 urtera arte
3 urtetik 6 urtera
Garapen sozio-afektiboa
3. modulua:Hizkuntza eta pentsamendua
Jolas sinbolikoa
Ez ahozko komunikazioa
Irudikapena
Sormena
4. modulua:Haur literatura
Definizioa, jatorria, ezaugarriak
Balio hezitzailea
Ipuin klasikoak eta Bettleheim
Ipuin klasikoak eta haien kurazioa
Ipuina
Album ilustratua
5. modulua:Euskal Herriko Haur literatura
Euskal Herriko polisistema literarioa
Ahozko ondarea
Ipuin kontalaria
Bertsolaritza
Ilustratzaileak eta idazleak
6. modulua:Literatura Garapen Iraunkorretako Helburuak betetzeko baliabide
Aniztasuna
Kultura
Genero ikuspegia
Kulturartekotasuna
Ura
Migrazioa
Pobrezia
7. modulua:Instituzioak
Liburutegiak
Bularretik mintzora
Familiak
Antzezlekuak
Titereak
Wayang kulit
Ipuinak eta album ilustratuak hartuko dira klaseak gidatzeko gidalerro gisa.Informazioa moduluka banatuta dago. Ikastaro bakoitzak gai bati heltzen dio, eta aldi berean hurrengotarako oinarrizko jakintza eskainiko du. Ikastaroa, beraz, jakintza progresiboki hartzeko pentsatuta dago.
Ikasleek emandako materialaren gaineko zalantzak argitu nahi badituzte, irakasleari idazteko aukera izango dute. Hala ere, komunikaziorako kanalik interesgarriena foroak eskainiko duena da. Foro honen bidez dudak elkarbanatu ahal izango dituzte ikasleek eta elkar elikatu ahal izango dute beraien kasuistika azalduz eta elkarren iradokizunak jasoz. Azkenik, ikastarokoak ez diren eduki osagarrietarako sarbidea ere eskainiko zaie ikasleei beraien kasurako egoki irizten badiote, kontsultatu dezaten.
Ikastaroan parte hartzen duten ikasleek eduki teorikoak jaso eta barneratu dituztela ziurtatzeko lanabesak izango dituzte. Horretarako, prestatu dira gaiei buruzko galderak. Bizpahiru modulotik behin ikasleek beraien burua ebaluatzeko balioko dieten galdetegiak erantzun beharko dituzte.
Bestalde, moduluek foroak izango dituzte eta bertan adierazi ahal izango dituzte irakasleek zeintzuk diren beraien zalantzak, haien gelatako kasuistikak, eta proposamenak. Ikastaro honen zuzendariak xaxatuko ditu bertako partaideak, baldin eta parte hartzea eskasa bada. Foroan parte hartzea oso garrantzitsua da eta azken notarako kontutan hartuko da. Ikastaroaren helburuetako bat da bertan izena ematen duten irakasleen arteko sare bat sortzea, kezka komunak dituzten pertsonen talde bat, eta ikastaroa bukatutakoan ere harremanetan jarraitzea.
Ipuinak gomendatzeko eta kontatzeako ariketa proposatuko zaie ikastaroan parte hartzen duten irakasleei. Eduki teorikoei erantzun praktikoa emango diote, beraz.
Ataza | Portzentaia |
Test bakoitzaren nota | %40 |
Foroetan izandako parte-hartzea | %30 |
Azken lana | %30 |
Guztira, %60a baino gehiago eskuratu beharko dute ikasleek GAI izendapena lortzeko. Derrigorrezkoak izango dira testen eta azken lanaren entregak.
Inpaktua
Ikasleek egindako azken lanak bi bertsio izango ditu: Lehen bertsioa, originala izango da eta ebaluaketarako kontutan hartuko dena izango da berau; bigarrena, lehenengoaren zuzenketa izango da, argitaratzeko moduan erredaktatua. Egindako lan guztien konpilazioa egin eta zabaltzeko moduan jarriko da ikasle guztientzat, Etorkizunean beraien eskolatan erabiltzeko aukera edo lankideekin partekatzeko aukera izango dute modu honetan. Modu honetan sorkuntza kolektibo bat osatuko dute ikastaroa egiten dutenek.
ÁLVAREZ AMORÓS, J. A. (ed.) (2004). Teoría literaria y enseñanza de la literatura. Ariel. Barcelona.
BIGÁS,M. (2000). Didáctica de la lengua en la Educación Infantil. Ed. Síntesis. Barcelona.
BRYANT, S.C. (1992). El arte de contar cuentos. Hogar del Libro. Barcelona.
CARLINO, P.; SANTANA, D. (1996). Leer y escribir con sentido. Una experiencia constructivista en Educacion Infantil y Primaria. Aprendizaje Visor. Madrid.
CERRILLO, P. Y GARCÍA PADRINO, J. (coor.) (1993): Literatura infantil de tradición popular. Cuenca: Ed. Universidad de Castilla-La Mancha.
COLOMER, T. (2001). “La literatura en la etapa de educación infantil” in Bigas, M.; Correig, M. (ed.) (2001). Didáctica de la lengua en la educación infantil. Madrid. Síntesis.
COLOMER, T. (2005). “El desenlace de los cuentos como ejemplo de las funciones de la literatura infantil y juvenil”. Revista de Educación, num. extraordinario, 203-216.
COLOMER, T. (2009). Introducción a la literatura infantil y juvenil. Síntesis. Madrid.
CULLER, J. (2000). Breve introducción a la teoría de la literatura. Ed. Crítica. Barcelona.
DÍEZ ULZURRUN, A. (coord.) (1999). El aprendizaje de la lectoescritura desde una perspectiva constructivista. Vol 1 y 2. Barcelona. Graó.
DURAN, T. (2009): Álbumes y otras lecturas. Análisis de los libros infantiles. Barcelona: Ediciones OCTAEDRO.
ETXANIZ, X. (2009). Puntan punta bat. Pamiela. Iruñea.
ETXANIZ, X. (1987). Euskal haur eta gazte literaturaren historia. Pamiela. Iruñea.
IGERABIDE, Joan Krutz (1993). Bularretik mintzora. Erein. Donostia.
KORTAZAR, J., ETXANIZ, X. y LÓPEZ GASENI, J.M. (dirs.) (2011). Egungo euskal haur eta gazte literaturaren historia. UPV-EHU. Bilbao.
LLUCH, G. (2010): Cómo seleccionar libros para niños y jóvenes. Gijón: Ediciones Trea.
LOPEZ GASENI, M., ETXANIZ, X. (2005). 90eko hamarkadako Euskal haur eta gazte literatura. Pamiela. Iruñea.
MORENO, V. (1998). Va de poesía. Pamiela. Iruñea.
OBIOLS SUARI, N. (2004): Mirando cuentos. Lo visible e invisible en las ilustraciones de la literatura infantil. Barcelona: Laertes.
RODARI, G. (1982). Gramática de la fantasía. Cincen-Kapelusz. Madrid.
RUIZ, U. (coord.)(2000). Didáctica de la segunda lengua en educación infantil y primaria. Ed. Síntesis. Barcelona.
SOLÉ, I (1992). Estrategias de lectura. Ice. Barcelona. Graó.
VENTURA, N. y DURAN, T. (1982). Cuentacuentos. Siglo XXI. Madrid.
ZAPARAÍN, F. Y GONZÁLEZ, L.D. (2010): Cruces de caminos. Álbumes ilustrados: construcción y lectura. Valladolid: Universidad de Valladolid/Universidad de Castilla-La Mancha.
