Ikasleen konpetentzia digitalak Bigarren Hezkuntzan (216)

2023/09/15 - 2023/09/29
2024/01/10 - 2024/02/29
30
Euskara
online
Fasea Ordu Modalitatea Hastapen Final Ordutegia Asteko egunak
1 24 H - On Line 2024/01/10 2024/02/29
2 1 H - On Line 2024/01/10 2024/01/10 17:00-18:00 Az
3 1 H - On Line 2024/01/17 2024/01/17 17:00-18:00 Az
4 1 H - On Line 2024/02/07 2024/02/07 17:00-18:00 Az
5 3 G - Txostena eta/edo memoria egitea 2024/02/26 2024/02/29 00:00-00:00 Al-As-Az-Og
TEKNEI INFORMATION TECHNOLOGY, S.L.
Tramitatzen
30
On-line

Bigarren Hezkuntzan konpententzia digitala lantzeko oinarriak eta gidalerro didaktikoak eskaintzen dira ikastaro honetan eta ikasleekin landu beharreko konpetentzia digitalaren testuinguruan kokatzea, hausnartzea eta arlo honetan norberak dituen beharrak identifikatzen laguntzea da asmoa. 

Formakuntza aktibo eta autonomo baten bitartez ikastaroko helburuak lortuko dituzu eta ikasleekin konpetentzia digitala lantzeko beharra eta moduaren inguruko kontzientzia piztuko zaizu. 

Gaitasunak
Ikasleen gaitasunak
  • Hitzezko eta hitzik gabeko komunikazioa eta komunikazio digitala
Irakaslearen gaitasunak
  • Aditua IKTak erabiltzeko eta curriculumean integratzeko
Baldintzak
Baldintzak
  • Bigarren Hezkuntzako irakasleak
Titulazio baldintzak: Ez dago baldintzarik
Titulazio baztertzailearen baldintzak Ez dago baldintzarik
Ikastaroaren egitaraua
Helburuak
Ikasleek etapa bukaeran lortu behar dituzten konpetentzia digitalak ezagutzea; Arazo-egoeretan konpetentzia digitala txertatzeko estrategiak erabiltzea; Zehar konpetentzia izaki, irakasleak bere irakasgaietan lantzeko estrategia egokienak eskuratzea; Konpetentzia digitala ebidentzien bitartez ebaluatzea.
Ikastaroaren edukia

1. DigComp herritarren konpetentzia digitalak.

  • Ikuspegi orokorra
  • Informazioaren kudeaketa.
  • Komunikazio-kolaborazioa.
  • Eduki digitalak sortu.
  • Segurtasuna.
  • Arazoak bideratzea.

2. Baliabide digitalen erabilera kritiko eta arduratsua.

  • Konpetentzia digitalarekin lotutako ikaskuntza-jarduerak prestatzeko online aplikazioak.
  • Interneten erabilera gure ikasleekin ikasteko ekosistema digital gisa.
  • Ikasleekin jarduerak garatzeko aukera emango diguten aplikazio zehatzak.

3. Konpetentzia digitalen integrazioa Heziberri curriculumean: Unitate Didaktikoetan txertatu.

  • Konpetentziak lantzen. Heziberri 2020.
  • Konpetentzia digitalak arazo egoeretan txertatu. Heziberri 2020, DBH arazo egoerak bilduma.
  • Konpetentzia digitalak unitate didaktikoetan txertatu. Heziberri 2020, DBH unitate didaktikoak bilduma.

4. Konpetentzia digitalaren ebaluazioa.

  • Esperientzia pedagogikoak IKTekin.
  • Gaitasun digitalerako proposamen didaktikoak.
  • Irakaslearen figura, ikasgelan gaitasun digitala garatzeko.
  • Konpetentzia digitala lantzeko estrategiak eta metodologiak.
Metodologia
  • Ikastaroa guztiz online garatuko da eta 3 webinar burutuko dira, partehartzaileak gidatu eta laguntzeko.
  • Ikastaroan metodologia aktiboa erabiliko da, eta ariketa praktikoetan oinarritutako da.
  • Garrantzi handia emango zaio partaideen arteko kolaborazio eta elkarrizketei.
Ebaluazioa eta eragina

Amaieran partaide bakoitzak konpetentzia digitalen inguruko hausnarketa egin beharko du eta bere ikasleen konpetentzia digitala garatzeko erabilgarria izango den proiektu bat garatu beharko du.

Ikastaroan zehar, ikasleek hainbat jarduera praktiko burutuko dituzte (eztabaida foroetan parte hartu, bakarka eta talde lanean burutu behar diren ariketa praktikoak egin), horrela tutoreak ikasleen maila jakingo du uneoro. Ikasle batek etengabeko ebaluazio honetan ez baditu gutxiengoak lortzen, berarekin jarriko da kontaktuan, maila baxua edo desmotibazioaren arrazoiak jakiteko eta laguntzeko. Jarduerak, indibidualki eta lan talde baten barruan, egingo dira, eta guztietan, tutoreak feedbacka emango die eta beharrezkoa denean hobetzeko iradokizunak emango zaizkie.

Helburuen lorpen-maila eta ikasleen gaitasunen garapena ezagutuko da partehartzaileek azken proiektua entregatzen dutenean, hori dela eta azken proiektua egitea derrigorrezkoa izango da ikastaroa gainditu ahal izateko.

Baliabideak
  • Moodle ikastaroa.
  • Gida didaktikoa.
  • Komunikazio kanalak: indibiduala, lankidetza taldekoa eta gela osoakoa.
  • Eskuliburuak.
  • Jarduera gidatuak.
  • Proiektua garatzeko arauak eta baliabideak.
  • Material osagarria.
Erlazionatutako prestakuntza ekintzak
Inskripzioa: 2023/09/07 - 2023/09/27
Inpartizioa: 2023/10/09 - 2024/02/02
Inskripzioa: 2023/09/07 - 2023/09/27
Inpartizioa: 2023/10/09 - 2024/02/02
Inskripzioa: 2023/09/15 - 2023/09/29
Inpartizioa: 2024/05/06 - 2024/06/14
Inskripzioa: 2023/09/15 - 2023/09/29
Inpartizioa: 2023/11/02 - 2023/12/15