Portfolio digitala (217)
Fasea | Ordu | Modalitatea | Hastapen | Final | Ordutegia | Asteko egunak |
---|---|---|---|---|---|---|
1 | 24 | H - On Line | 2023/09/14 | 2023/10/31 | ||
2 | 1 | H - On Line | 17:00-18:00 | Og | ||
3 | 1 | H - On Line | 17:00-18:00 | Og | ||
4 | 1 | H - On Line | 17:00-18:00 | Og | ||
5 | 3 | G - Txostena eta/edo memoria egitea |
Ikastaro honen bidez honako edukiak ikusiko ditugu: portfolio digitala zer den, zer zati osatzen duten, nola antolatzen den eta nola ebaluatzen den ezagutaraztea; Irakaslearen eta ikaslearen portfolioa garatzeko tresna irekiak; Web 2.0 tresnak; Hezkuntza-hausnarketaren prozesuari buruzko jarraibideak; Ikasleari portfolioa egiten eta garatzen laguntzeko neurriak.
Formakuntza aktibo eta autonomo baten bitartez ikastaroko helburuak lortuko dituzu eta ikasleekin konpetentzia digitala lantzeko beharra eta moduaren inguruko kontzientzia piztuko zaizu. Blended Learning moduan garatuko da, aurkezpen saioa eta elkar jartze saioa webinarrak izan beharko baitira. Ikastaroa online burutzeko erabiliko den plataforma Moodle izango da.
- Hitzezko eta hitzik gabeko komunikazioa eta komunikazio digitala
- Aditua IKTak erabiltzeko eta curriculumean integratzeko
- Irakasleak orokorrean
1. Portfolioa irakaskuntza- eta ikaskuntza-sistema gisa.
1.1 Zer da portfolio bat?
1.2 Zein aplikazio izan dezakete hezkuntzan. Portfolioa ikaste-irakaste prozesuetan.
1.3 Portfolioak ikasleen jarraipenerako: lehen hezkuntza
1.4 Portfolioak ikasleen jarraipenerako: bigarren hezkuntza
1.5 Portfolio batek dituen atalak.
1.6 Portfolio motak. Zer nolako portfolioa nahi dugu?
2. Portfolioa garatzeko tresnak.
2.1 Web tresnak irakaskuntzak portfolio digitalaren euskarri digital gisa.
2.2 Egile eskubideen erabilera arduratsua eta creative commons lizentziak.
2.3 Ikaslearen portfolio digitala garatzeko tresnak.
3. Portfolioa ebaluatzeko tresnak.
3.1 Nola ebaluatzen da portfolioa.
3.2 Tresnak
3.3 Rubrikak
Ikastaroa Blended Learning moduan garatuko da, aurkezpen saioa eta elkar jartze saioa webinarrak izan beharko baitira. Ikastaroan metodologia aktiboak erabiliko dira, eta praktikan oinarrituta. Garrantzi handia izango du partaideen arteko kolaborazioak eta elkarrekintzak.
Amaieran partaide bakoitzak konpetentzia digitalen inguruko hausnarketa egin beharko du eta bere ikasleen konpetentzia digitala garatzeko erabilgarria izango den Arazo-egoera bat sortuko du.
Ikastaroan zehar, ikasleek hainbat jarduera praktiko burutuko dituzte (eztabaida foroetan parte hartu, bakarka eta talde lanean burutu behar diren ariketa praktikoak egin), horrela tutoreak ikasleen maila jakingo du uneoro. Ikasle batek etengabeko ebaluazio honetan ez baditu gutxiengoak lortzen, berarekin jarriko da kontaktuan, maila baxua edo desmotibazioaren arrazoiak jakiteko eta laguntzeko. Jarduerak, indibidualki eta lan talde baten barruan, egingo dira, eta guztietan, tutoreak feedbacka emango die eta beharrezkoa denean hobetzeko iradokizunak emango zaizkie.
Helburuen lorpen-maila eta ikasleen gaitasunen garapena ezagutuko da partehartzaileek azken proiektua entregatzen dutenean, hori dela eta azken proiektua egitea derrigorrezkoa izango da ikastaroa gainditu ahal izateko.
.