Komunikazio-Sistema handigarriak eta alternatiboak (199)
Fasea | Ordu | Modalitatea | Hastapen | Final | Ordutegia | Asteko egunak |
---|---|---|---|---|---|---|
1 | 27 | H - On Line | 2023/11/02 | 2023/11/23 | : - : | |
2 | 3 | G - Txostena eta/edo memoria egitea |
Hezkuntzarako sarbidea haur guztientzat eskubide unibertsala dela dioen premisatik abiatuz, prestakuntza honetan komunikaziorako sistema alternatibo eta handigarriak erabiltzea beharrezkoa den egoerak landuko dira, ikasle guztiek curriculumerako erabateko irisgarritasuna izan dezaten, haien ezaugarriak edozein direla ere. Era berean, komunikazio digitalak eremu horretan duen zeregina aztertuko da, bai eta irakasleek erabil ditzaketen baliabideak ere, edukiak eta jarduerak irisgarriago egiteko eta aniztasunaren beharrei erantzuteko. Programa honek bi zuzeneko saio izango ditu: lehenengoa, ikastaroari hasiera emateko, azaroak 2an 18etatik 19etara eta bigarrena, itxiera saioa moduan, azaroak 23an 18etatik 19etara izango dira.
- Hitzezko eta hitzik gabeko komunikazioa eta komunikazio digitala
- Aditua proposamen didaktikoak ikasleen premia eta aniztasunera doitzeko eta egokitzeko, ikuspegi inklusibotik
- Irakasleak orokorrean
- Bigarren Hezkuntzako irakasleak
- Derrigorrezko Bigarren (1 eta 2) Hezkuntza Entzumen eta Mintzamena
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza P. Terapeutikoak
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergo Orientatzaileak
- Haur Hezkuntza Hezitzaileak
- Haur eta Lehen Hezkuntza Entzumen eta Mintzamenerako
- Haur eta Lehen Hezkuntza Kontsultoreak
- Haur eta Lehen Hezkuntza Pedagogia Terapeutikakoak
- Haur eta Lehen Hezkuntza irakasleak
- Hezkuntza Bereziko langileak
- Hezkuntza Laguntzeko Espezialistak
- Logopedak
- Okupazio Terapeutak
- Hizkuntza eta komunikazio garapen mugarriak
- Komunikaziorako handitze eta ordezkatze sistemak: SPC, Zeinu hizkuntza, Bimodal, Braille,LPC,PIC,PECS..eta abar.
- Handitze eta ordezkatze sistemen hautaketa eskola inklusiboan
- Edukiak eta jarduerak handitze eta ordezkatze sistemetan oinarrituta
Ikastaroa Blended Learning moduan garatuko da, aurkezpen saioa eta elkarjartze saioa webinarrak izan beharko baitira, lehenengo eta azken saioak izanez.
Zuzeneko saio hauek hurrengo datetan aurrera eramango dira:
- Azaroak 2an 18etatik 19etara
- Azaroak 23an 18etatik 19etara
Webinar saioen hasieran danak batera egongo gara, gero talde txikietan profila eta interesaren arabera, eta amaieran berriro talde handian.
Ikastaroan metodologia aktiboak erabiliko dira, eta praktikan oinarrituta. Garrantzi handia izango du partaideen arteko kolaborazioak eta elkarrekintzak. Sortzen diren material guztiak era zabalean entregatuko dira erabiltzen dugun moodle-ean.
Ikastaroraren metodologiak 4 urrats ditu:
-
Irakurri / ikusi / ezagutu
-
Aplikatu zure errealitatean
-
Gela birtualean elkarbanatu
-
Ebaluatu
EBALUAZIOA: ZER? | EBALUAZIOA: NOLA? | INPAKTUA |
Asistentzia eta parte-hartzea | Moodle txostenak ( Saio presentzial-birtualean konektaturik egotea edota saioaren grabaketa ikustea) | Dinamika. Asistentzia eta parte-hartze maila altua inpaktu baikorra izango da gaiaren ikaskuntzan |
Komunikaziorako handitze eta ordezkatze sistemen ulermena | Aurkezpena / entregatu beharrekoa, irakaslearen feedback | Handitze eta ordezkatzen sistemak curriculum-ean bistaratzeko gai da |
Planifikazioetan txertaketa | Errubrika Foroen bitartez, berdinen-arteko ebaluazioa | Gure lana eta besteena ebaluatu, hobetzeko. |
Egindako planifikazioa, ikastitakoaren transferentzi teorikoa | Berdinen-arteko ebaluazioa eta irakaslearen feedback-a | Besteen aurrean proiektua aurkeztu eta hobetu- |
Prestakuntza osoan zehar, haien zentrua, gela, ikasgaia eta haien ikasleen ezaugarriak kontuan izan beharko dituzte, sortutakoa haien egunerokotasunean erabiltzeko. Gainera, ikastaroan zehar garatuko diren jarduerei esker komunikaziorako handitze eta ordezkatze sistemak nola landu, eskeini eta bultzatu ikasiko dugu. Tresna ezberdinak eta anitzen erabilera erraztuko da, tresna guzti hauen erreferentziak ikasleen esku utziko dira eta hauetaz gain, beste tresna alternatiboen erreferentziak eskeiniko zaizkie. Amaieran partaide bakoitzak sistema horien inguruko hausnarketa egin beharko du eta bere ikasleekin lantzen dituen jarduera txertatu beharko ditu handitze eta ordezkatze sistemak garatze aldera. |
Tresna ezberdinak eta anitzen erabilera erraztuko da, tresna guzti hauen erreferentziak ikasleen esku utziko dira eta hauetaz gain, beste tresna alternatiboen erreferentziak eskeiniko zaizkie.

