Ikaskuntza-zailtasun espezifikoak. Dislexia, Disortografia eta Diskalkulia. (200)
Fasea | Ordu | Modalitatea | Hastapen | Final | Ordutegia | Asteko egunak |
---|---|---|---|---|---|---|
1 | 27 | H - On Line | 2023/10/02 | 2023/10/31 | : - : | |
2 | 3 | G - Txostena eta/edo memoria egitea | 2023/10/25 | 2023/10/27 | 00:00-24:00 | Az-Og-Or |

Ikastaro honen bidez ikaskuntza-zailtasun espezifikoen inguruan ikasleei eskola inlusiboan laguntzak eskaintzeko beharrezkoak diren ezagutzak landuko dira. Horretarako Dislexia, Disortografia eta Diskakulia zer diren eta konstrukto hauen atzetikan dauden teoriak eta konplexutasunak landuko dira, nola antzeman eta identifikatu zailtasun hauen sintomatologia, kurrikulumeko zein konpetentzietan eragiten duten (oinarrizko zeharkonpetentziak edo konpetentzia orokorrak eta diziplina baitako/diziplinarteko edo berariazko oinarrizko konpetentziak), bai zuzenean bai era zeharkakoan. Honetaz gain, eskolan ezarri beharko ziren laguntzak eta egokitzapenak ikasleen perfil desberdinentzako ikasiko dira, bai zailtasunei zuzenean haurre egiteko baita zailtasun hauen zeharkako ondorioetara aurre egiteko ere.
Hau guztia lantzeko kasu errealetan oinarritutako metodologia egingo da. Kasuak oinarritzat hartu eta zailtsunak aztertuz (ikasleen indarrekin batera, laguntzak martxan jartzeko momentuan indar hauek kontutan hartzeko) eta beharrak identifikatuz kasu bakoitzeko posible diren esku-hartze eta egokitzapenak landuko genituzke. Kasu bakoitzaren beharren eboluzioa aztertuko ditugu, jakinda ikasle bakoitzaren beharrak aldatzen joaten direla.
- Ikasten eta pentsatzeko ikastea
- Aditua proposamen didaktikoak ikasleen premia eta aniztasunera doitzeko eta egokitzeko, ikuspegi inklusibotik
- Irakasleak orokorrean
- Bigarren Hezkuntzako irakasleak
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza P. Terapeutikoak
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergo Orientatzaileak
- Haur eta Lehen Hezkuntza Kontsultoreak
- Haur eta Lehen Hezkuntza Pedagogia Terapeutikakoak
- Haur eta Lehen Hezkuntza irakasleak
- Dislexia, Disortografia eta Diskalkuliaren ezaugarriak.
- Dislexia, Disortografia eta Diskalkuliaren diagnostikoa: diagnosi eskulibruak eta adituen ikuspuntuak eta praktika klinikoa.
- Detekziorako prozesuak eta tresnak.
- Irakurketa-idazketa prozesuan eta diskalkulia dagoenean, erantzuteko estrategiak, tresnak eta materialak eskaini eskola inklusiboan.
- Ikaskuntza zailtasunen zeharkako ondoriak.
- Elkarlan kolaboratiboa familiekin.
- Nahasmendu hauen beharrei erantzuteko ebaluazio psikopedagogikoaren prozesua ikastetxean.
- Detekzio espezifikorako tresnak eta erabilera.
- Ikasketa zailtasunei aurre egiteko errekurtsoak eta tresnak (digitalak eta ez digitalak).
- Ikasgai deberdinetarako egokitzapenak.
- Profesionalen arteko elkar-lana.
- Norbanako Jarduera Plana (NJP).
Ikastaroa online motakoa izango da eta, horretarako, Moodle irakaskuntza-plataforma batean oinarrituta dagoen UEUren Ikasgela Birtuala erabiliko da. Ikastaroa parte hartzailea, aktiboa, berritzailea, IKTez lagundua eta konpetentzietan oinarritutakoa izango da. Oinarri 1. astea Sarrera - Metodologiaren azalpena eta oinarrizko kontzeptuak (2 ordu)
1. gaia. Dislexia, Disortografia eta Diskalkulia: (5 ordu)
2. gaia. Ebaluazio eta antzeman prozesuak eta tresnak (5 ordu)
3. gaia. Esku-hartzea eta egokitzapenak (8 ordu)
4. gaia. Familien kudeaketa eta beste profesionalenganeko elkar-lana (5 ordu)
5. Proiektua + Elkar-jartzea - Kasu baten plan osoa garatzea. (3 proiektua eta 2 ordu koebaluazioa)
Ikasleen ebaluazioa jarraia izango da, ikasle bakoitzaren benetako garapena baloratu ahal izateko.
Ikastaroa gainditu ahal izateko, bi baldintza bete beharko dira:
1) Nota orokorraren %60a lortu beharko du ikasleak.
2) Proiektua entregatu eta gainditu beharko du
- Moodle plataforma erabililko da

