Ikastetxean arrazakeria eta xenofobiari aurre egiteko trebakuntza (063)

2023/09/15 - 2023/09/29
2024/01/22 - 2024/02/19
30
Euskara
Online
Fasea Ordu Modalitatea Hastapen Final Ordutegia Asteko egunak
1 2 H - On Line 2024/01/22 2024/01/22 18:00-19:30
2 22 H - On Line 2024/01/23 2024/02/11
3 5 G - Txostena eta/edo memoria egitea 2024/02/12 2024/02/18
4 1 H - On Line 2024/02/19 2024/02/19 18:00-19:30
AGINTZARI S.COOP. DE INICIATIVA SOCIAL
Angel Gomez Sanchez
Tramitatzen
40
On-line

Duela 20 urte baino gehiagotik hona, gure errealitate sozial, linguistiko eta kulturala aldatzen ari da Euskal Herrian. Errealitate horrek guztioi eragiten digu, eta jardun-eremu guztietatik begiratu eta zaindu behar da. Kultura anitzeko errealitate hori zehazkien islatzen den esparru horietako bat eskola da. Ikastaro honen helburua irakasleei tresna egokiak ematea da, ikasleei dagokien ingurune segurua eta hazkunderako ingurunea eman ahal izateko, haien jatorria, erlijioa, sinesmena edo egoera pertsonala edozein dela ere.

Hori guztia, eskola-ingurunean baldintza- eta aukera-berdintasuna eragingo duen berdintasunezko, errespetuzko, tolerantziazko eta inklusiozko harremana prestatu eta sustatu ahal izateko. Beldurrak, intolerantziak eta bazterkeriak ezarritako oztopoak antzeman eta ulertu ahal izango dituzte, eta arrazakeriak eta xenofobiak ezarritako segregazionismoan esku hartzeko gai izango dira.

Gaitasunak
Ikasleen gaitasunak
  • Elkarrekin bizitzen ikastea
Irakaslearen gaitasunak
  • Aditua zeharkako eta diziplina gaitasunekin loturiko prozedurak eta jarrerak erakusteko
Baldintzak
Baldintzak
  • Irakasleak orokorrean
Titulazio baldintzak: Ez dago baldintzarik
Titulazio baztertzailearen baldintzak Ez dago baldintzarik
Ikastaroaren egitaraua
Helburuak
Arrazakeria, diskriminazioa, xenofobia eta antzeko bazterketa edo intolerantziak sortzen dituzten kontzeptuak argitzea; Bazterkeriak pertsonengan eta elkarbizitzan sortzen dituen ondorioak aztertzea; Bazterketara eramaten gaituen barne-mekanismo eta sentipenak identifikatzea; Elkarbizitzaren sustapenerako tresnakgaratzea; Irakaslearen rola indartzea, bazterkeriaren aurrean erreferente izateko; Eskola komunitatea eta agente komunitarioak inplikatzeko trebeziak garatzea.
Ikastaroaren edukia

I. Ardatza: Ikastaroaren oinarriak eta gaiaren testuinguraketa (1,5 orduko saio telematikoa) Urtarrilak 22.
Kurtsoaren eta edukien aurkezpena eta ikasleen espektatibak. Online plataformaren aurkezpena. Migrazio-fenomenoa ulertzea (arrazoiak, migrazio-faseak eta ondorioak). Euskadiko biztanleria etorkinari buruzko datu soziodemografikoak (autonomia-erkidegoen lurraldeko migrazioa-fluxuak barne).

II. Ardatza: Arrazismoa, xenofobia eta antzeko intolerantzia erak (6 ordu) Urtarrilak 23tik 29ra.
Kontzeptuen definizio eta analisia. Arraza edo etnia jatorrizko bazterkeriaren inguruko oinarrizko legedia. Arrazismoa eta xennofobiaren sorreran psikologia eta soziologia testuinguru historiko ezberdinetan. Nola islatzen dira kontzeptu hauek gure egunerokotasunean. Arrazakeriaren fokuak eta nola eragiten dute etorkinengan. Jarduera: ikasgeletan eta gizartean pentsamendu mota horretatik sortzen den diskurtso segregacionista apurtzea.

III. Ardatza: Fenomeno baztertzaileak eskolan elkarbizitza sustatzeko oztopo (6 ordu) Urtarrilak 30etik otsailak 5era.
Arrazakeria, xenofobia eta antzeko intolerantzia erak eskola testuinguruan. Ikasgelan horrelako intolerantziak antzemateko trebetasunak sustatzea (prebentzioa, detekzioa eta jarduketa diskriminazio-kasuetan). Jarduera: diskriminatuak direnpertsonen egoera ulertzea eta sentitzea.

IV. Ardatza: Inklusioa eta kulturartekotasuna elkarbizitzarako oinarri. Arrazakeria, xenofobia eta antzeko intolerantzien urrean esku hartzen (10 ordu) Otsailak 6tik 12ra.
Irakasleek ikasgelan testuinguru inklusiboa eta kulturartekoa sortzeko duten figura eta eginkizuna. Haur eta gazteekin eskoletan kulturartekotasuna sustatzeko dinamikak, praktika didaktiko ezberdinak eta zeharkakotasunean oinarritutakoak. Inklusioaren kontzeptua eta honen praktika eskoletan. Eskola inklusiboak: proiektu inklusibo bat egokitzeko orientazioa.
Taldeetan jarduera praktikoak aurkeztea, aurretik landutako estrategiak abiatzeko.

V. Ardatza: Ikasgelan arrazakeria eta xenofobiari aurre egiteko proposamen pertsonala (5 ordu) Otsailak 13tik 17ra. Jarduera honetan eskolan praktikan jartzeko proposamena landu beharko da, beraien testuinguruetara egokitutako zehaztapenekin et ikasitako kontzeptu eta esperientzia praktikoak aplikatuz. Hurrengo elementuak izango ditu lanak: ikasleak ekintza profesionala garatzen duen testuinguruaren zehaztapenak (kultura, kultur aniztasuna, ikasleen jatorria, sortzen diren arazoen deskribapena, kulturartekotasuna garatzeko oztopoak), proposamenaren diseinua (helburuak, baliabideak, tresnak edo estrategiak), praktikan jarri ahal izatekotan, honen ebaluazioa, lorpenak eta zailtasunak; praktikan jartzea ezinezkoa izatekotan, proposamenean urre ikusten diren zailtasunak, oztopoak, onurak eta analisia.

VI. Ardatza: Esperientzien partekatzea eta ebaluazioa (2,5 ordu) Otsailak 19an. Esperientzien partekatzea eta taldeko hausnarketa. Adibide praktikoak landuz. Ikastaroaren ebaluazioa.

Metodologia

Esperientzian oinarritutako ikasketa eredua: Eraikitzen den ezagutza, partehartzaile bakoitzak bere hezkuntza praktikaz egiten duen hausnarketa eta deskribapenetik abiatuko da. Horrela, garatzen diren baliabide guztiak egunerokotasuneko praktikara aplikatzeko esanguratsuak eta erabilgarriak izango dira.

Komunikazio eta elkarrekintza aktiborako TICen erabilera: MOODLE online plataformaren bidez egingo da ikastaroa eta bertan erreferentziazko dokumentuak eta azalpenezko ikus-entzunezko baliabideak eskuratuko dira (teoriaz osatutako dokumentuak, bideoak, artikuluak, gidak, erreferentzia bibliografiko osagarria). Bestalde, dokumentu partekatuak eta online foroak erabiliko dira ariketak zein hausnarketak modu kolektiboan gauzatzeko, adituen panela sustatuz PADLET tresnaren bitartez. Zuzeneko klaseak ere egingo dira ZOOM-en bitartez. IKTen erabilera ebaluaziorako ere erabiliko da, Moodle plataformak eskaintzen dituen tresnekin, galdetegiak eta espazio irekiak eskainiz. Azkenik, Eskola 2.0 proiektuaren printzipioetan oinarrituta, irakasleen konpetentzia digitala zeharka garatzeko, sareko baliabideak erabiliko dira, hezkuntza departamentuak eskaintzen dituen baliabideen erabilera sustatuz (EIMA, IRALE, Ikasgunea, Amarauna eta BIZIKASI). Kasu errealen bidezko lana: Gaiak kasu errealen euskarriarekin landuko dira, ikasitakoaren aplikazioa eta transferentzia erraztuz.

Ikerketa komunitatearen bidezko ezagutzaren eraikitze kooperatiboa. Hausnarketa kolektiboetan oinarritutako ikaskuntza.

Feedback indibidual eta kolektiboak: Online-eko foroetan zalantza, jakinmin eta beharrizanak partekatuko dira eta horiek modu kooperatiboan argituko dira. Elkarren arteko feedback-a ere sustatuko da. Bestalde, ikastaroaren zuzendariarekin komunikazio bide irekia egongo da posta elektroniko eta telefono bidez, edozein arazo edo intzidentziei erantzuna emateko. Ikasleek irakaslearekin komunikatzeko bide irekia izango dute posta elektroniko bidez, zalantzak argitu ahal izateko.

Ebaluazioa eta eragina

Hasierako ebaluazioa: aurre ezagutzak foroan planteatutako hausnarketarako galderen bitartez.

Ebaluazio jarraia: ikasleen parte hartzearen erregistroa, egindako lanaren eta parte hartze mailaren jarraipena eginez. Eduki eta tresnen erabilgarritasun eta eraginkortasunaren inguruko balorazioa ikasleen aldetik, hobekuntzak planteatzeko. 

Prestakuntzaren inpaktuaren ebaluazioa: Ikasleen asebetetzea eta jakintzen aplikazio eta transferentziaren neurketa. Barneratutako ezagutzen ebaluazioa, autoebaluazioa (hausnarketa metakognitiboa eta ebaluazio diana), koebaluazioa (Critical friends teknikaren bidez) eta heteroebaluazioa (zuzenketarako rubriken diseinua eta ikasleei feedback indibidualak).

Baliabideak

.

Erlazionatutako prestakuntza ekintzak
Inskripzioa: 2023/09/26 - 2023/12/29
Inpartizioa: 2023/10/16 - 2024/05/20
Inskripzioa: 2023/09/26 - 2023/10/16
Inpartizioa: 2023/10/17 - 2024/05/28
Inskripzioa: 2023/09/15 - 2023/09/29
Inpartizioa: 2023/11/02 - 2023/12/01
Inskripzioa: 2023/09/15 - 2023/09/29
Inpartizioa: 2024/01/22 - 2024/02/23