Dantzak, gorputz adierazpeneko baliabideak Heziketa Fisikoan (190)
Fasea | Ordu | Modalitatea | Hastapen | Final | Ordutegia | Asteko egunak |
---|---|---|---|---|---|---|
1 | 25 | D - Presentziala eskola-ordutegitik kanpo | 2023/11/04 | 2023/12/14 | 17:30-20:30 | Og-Lr |
2 | 5 | G - Txostena eta/edo memoria egitea | 2023/12/15 | 2023/12/20 | 00:00-24:00 | Al-As-Az-Or |
Gure proposamena mugimendu adierazkorrean oinarritzen da, bertan gorputz-adierazpena eta gorputz-adierazpeneko baliabideak modu zabalean jasotzen dira. Izan ere, gure proposamenean gorputz-adierazpenak, dantzaz gain, bestelako jarduera hauek ere biltzen ditu: mugimendu askea, mugimendu adierazkorra eta sortzailea, antzezlan laburrak, imitazioak, talde kohesiorako jolasak, inprobisazioak, margo-zapi-mozorro bidezko adierazpena eta erlaxazio eta meditazio ariketak.
Azken urteotako egoeraren ondorioz, gure ume eta nerabeen beharrizanak aldatu egin dira eta horrek beraien ongizatean eragin zuzena izan du, antsietatea, bakardadea eta depresio egoerak sortuz. Hori dela-eta, ongizatea eta osasuna erregulatzeko asmoz eta gorputza ardatz hartuta, hori lantzeko beharrizana ikusten dugu. Gure ikasleen ongizatea zenbat eta hobea izan, ikastetxe barruko elkarbizitza osasuntsuagoa izango dela uste dugu.
- Elkarrekin bizitzen ikastea
- Izaten ikastea
- Mugimenduaren gaitasuna
- Aditua gelan ikasteko egoerak proposatzeko, aplikatzeko eta ebaluatzeko
- Aditua gelan ikasteko prozesuak ikertzeko, berritzeko, garatzeko eta ebaluatzeko, praktikari buruzko hausnarketatik
- Aditua ikasleak ikasteko prozesuan motibatzeko eta bizitzako proiektua eraikitzeko orientatzeko
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (1. eta 2.) Gorputz Hezkuntza irakasleak
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (1. eta 2.) Musika irakasleak
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (3. eta 4.) eta Batxilergoa Gorputz Hezkuntza irakasleak
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (3. eta 4.) eta Batxilergoa Musika irakasleak
- Lehen Hezkuntza Gorputz Hezkuntza irakasleak
- Lehen Hezkuntza Musika irakasleak
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (1. eta 2.) Gorputz Hezkuntza irakasleak
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (3. eta 4.) eta Batxilergoa Gorputz Hezkuntza irakasleak
- Lehen Hezkuntza Gorputz Hezkuntza irakasleak
-
Arnasa eta arreta.
-
Musika erritmo desberdinak eta egokitzen diren pausuak, mugimenduak eta koordinazioak.
-
Gorputz-adierazpena eta gorputz-plastika.
-
Koreografia errazak.
-
Koordinazioa eta sinkronizazioa.
-
Euskal-dantza egokiak eta munduko dantzak.
Ikastaroa aurrez aurrekoa, presentziala izango da, eta ikastaroak alde teorikoa eta praktikoa uztartuko ditu. Erabiliko dugun metodologia praktikoa izango da, bizipenetan oinarritua eta norberarentzat esanguratsua. Zentzu horretan, norberarentzat esanguratsua den heinean transmititzeko ere errazagoa izango da.
Ebaluazioa jarraia izango da, ikasle bakoitzaren benetako garapena baloratu ahal izateko.
Ikastaroa gainditu ahal izateko, bi baldintza bete beharko dira:
1) Ikastaroaren %80ko bertaratzea izatea.
2) Proiektua entregatu eta gainditzea.
-