Emozio adimena etxean eta ikastetxean lantzeko proposamenak (069)

2023/05/19 - 2023/06/02
2023/09/19 - 2023/10/24
30
Euskara
EHUko Hezkuntza Fakultatea, Leioa.
Fasea Ordu Modalitatea Hastapen Final Ordutegia Asteko egunak
1 25 D - Presentziala eskola-ordutegitik kanpo 2023/09/19 2023/10/24 17:00-19:30 As-Og
2 5 G - Txostena eta/edo memoria egitea
UNIVERSIDAD DEL PAÍS VASCO/EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
Ematen
30
Aurrez aurrekoa

Eskolan, adimen emozionalari gero eta garrantzi handiagoa ematen bazaio ere, oraindik lana badago egiteko. Txikitatik ikasleak emozioen garrantziaz kontzientziatzen baditugu eta horretan trebatzen irakasten badiegu, etorkizunean gatazka emozional gutxiago izango dituzte. Haurtzaroa eta nerabezaroa garai aproposa da eduki horiek barneratzeko; eta etorkizuneko zailtasun emozionalei aurre egiteko aukera izan daiteke. Heziketa emozionala onuragarria da bizitza pertsonalerako, eta bizitza profesionalerako ere. Familian, eskolan eta gizartean egin behar dira heziketa honetarako esku-hartzeak, gizartearen osasun mentalean eraginkortasuna izan dezaten. Lan honetan adimen emozionalari buruzko oinarriak azaltzen dira; horien garrantzia azpimarratzen da, eta eskolan egin daitezkeen hainbat ariketa proposatzen dira.

Eskola inklusiboa garatzeko Esparru Planak (2019-2022) dioenez, hezkuntza-arloko esku-hartzeak pertsona guztien eskubideak hartzen ditu kontuan, eta ikasle guztien konpetentzia guztien ahalik eta garapenik handiena bermatu behar du, konpetentzia sozio-emozionala barne sartuta ere.
Ikastaro honetan eskolako emozioen lanketari buruz sakonduko dugu, eta Haur eta Lehen Hezkuntzan aplika daitezkeen ariketa eta metodologia berritzaileen inguruko hausnarketa egiten lagunduko gaitu. Irakasle guztiek argi dute eskolako helburu nagusia pertsonaren gaitasun guztiak garatzea dela; halere, askotan, hasierako ebaluazioa planteatzerakoan, eduki kontzeptualak behatzen dira, baina biltzen den informazioa oso orokorra izaten da: talde ona den, mugikorra, arreta gutxikoa...

Planak egiterakoan, kontzeptuei ematen zaie garrantzi handiena eta ez da era sistematizatuan eratzen taldearen egoera afektiboa hobetzeko programarik. Garrantzitsua da irakasleek ikasleei trebetasun sozialak irakastea; ikastaro honen bidez, adimen emozionala zer den eta eskolan nola landu daitekeen aztertuko da.

Gaitasunak
Ikasleen gaitasunak
  • Elkarrekin bizitzen ikastea
  • Gaitasun sozial eta zibikoa
  • Izaten ikastea
Irakaslearen gaitasunak
  • Aditua arazoak eta gatazkak ebazteko
  • Aditua zeharkako eta diziplina gaitasunekin loturiko prozedurak eta jarrerak erakusteko
Baldintzak
Baldintzak
  • Irakasleak orokorrean
Titulazio baldintzak: Ez dago baldintzarik
Titulazio baztertzailearen baldintzak Ez dago baldintzarik
Ikastaroaren egitaraua
Helburuak
Emozioak eta sentimenduak bereiztea. Trebetasun sozio-emozionalak sustatzea; Arazo emozionalak konpontzeko trebetasun sozio-emozionaletan trebatzea ikasle guztiekin; Arazo emozionalak konpontzeko trebetasun horiek curriculum arruntean txertatzen aurrera egitea; Ikasleen emozio eta sentimenduen auto-identifikazioa, ulertzea, onarpena eta beraien adierazpena hobetzea; Ikasgelan ulermen- eta enpatia-giroa ezartzea; Ikastetxeko ikasleen eta profesionalen artean jokabide-arazoak konpontzeko hizkuntza komuna sustatzea; Eskola-errendimendua, osasuna sustatzeko portaerak eta taldeko kide izatearen sentsazioa ikasleekin lantzea; Ondoeza onartzea eta frustrazio-egoerak behar bezala erabiltzen eta irakasten jakitea; Sufrimendu emozionaleko egoerei arrakastaz aurre egiten eta gertaera zailen aurrean suspertzen laguntzea; Emozio eta sentimenduen kudeaketa egokia bultzatzea ongizate pertsonal eta sozial handiagoa lortzeko asmoz; Familia eta eskola arteko elkarlana bideratzeko estrategia egokiak ezagutzea, familiekin koordinatzea bere seme alaben adimen emozionala eta sozialaren hobekuntza aldera. Familiekiko enpatia eta lana sustatzea.
Ikastaroaren edukia

Aurkezpena-. EgelaPi plataforma eta ikastaroaren ezaugarriak. (2,5 ordu)

1. Modulua -. EAEko hezkuntza-eredu pedagogikoa, pertsonaren garapen osoa bilatzen duten diziplina eta zeharkako gaitasunetan oinarritutako eredua. (2,5 ordu)

2. Modulua -. Emozioak eta sentimenduak: Definizio, sailkapen, eginkizunak, ezaugarriak eta harremanak pentsamendu eta jokabideekin. Emozio eta sentimendu ezberdinen ondorioak gure osasuna, gizarte portaera, ahalmen kognitibo eta gorputzaren biokimikaren gainean. (5 ordu)

3. Modulua-. Arazo emozionalak konpontzeko trebetasunen entrenamenduari eta irakasten diren trebetasunei buruzko alderdi teorikoak. Ikastetxean ezartzeko gomendioak. Nahasmen emozionalak. (5 ordu)

4. Modulua-. Eskuhartzea: jarraibide didaktikoak Emozio Adimenean. (2,5 ordu)

5. Modulua-. Estrategiak eta dinamikak emozio eta sentimenduen identifikazio, azterketa eta adierazpenarekin lotuta Metodologia eta gelako praktika egokiak. (5 ordu)

6. Modulua-. Estrategiak/dinamikak emozio ezezkorrak kudeatzeko eta emozio positiboak sustatzeko. (2,5 ordu)

Azken atala -. (5 ordu).

Metodologia

Ikastaroa, modalitate presentzialean garatuko den arren, IKT-en soportea izango du ikastaroaren jarraipena behar den bezala eta erregistratua egin ahal izateko. 

Bestalde, ikasketa-prozesua indartu egingo da taldean lan egiteko espazio baten bidez. Espazio horretan, ikasleek foro pribatu bat izango dute praktikak edo lanak egiteko eta proposamenak irakasleari eta taldeko gainerako kideei bidaltzeko. Gainera, partaideen tutoretza eta arreta erregimen iraunkorra dakar.

Asistentzia: ikastaroak presentzialak izango dituen 10tik 8 saioetara bertaratzea derrigorrezkoa izango da ikastaroaren azken balorazioan GAI izateko aukera izateko. Justifikatutako faltak irakasleen bitartez zuzendariak jasoko ditu eta larritasunaren arabera justifikazioaren arrazoiak aztertu izango dira salbuespenen bat egitea beharrezkoa bada.

Ebaluazioa eta eragina

Ikastaroaren aurkezpenean zehaztuko dira, fase hauetako ebaluazio-une eta tresna zehatzak ezberdinduz: hasierako fasea, garapen fasea, aplikazio- eta komunikazio-fasea eta orokortzea eta transferentzia.

Baliabideak

,

Erlazionatutako prestakuntza ekintzak
Inskripzioa: 2023/09/15 - 2023/09/29
Inpartizioa: 2023/11/02 - 2023/12/01
Inskripzioa: 2023/09/15 - 2023/09/29
Inpartizioa: 2024/01/22 - 2024/02/23
Inskripzioa: 2023/09/26 - 2023/10/16
Inpartizioa: 2023/10/17 - 2024/05/28
Inskripzioa: 2023/09/26 - 2023/12/29
Inpartizioa: 2023/10/16 - 2024/05/20