Kulturarteko gatazken prebentzioa ikasgeletan (071)
Fasea | Ordu | Modalitatea | Hastapen | Final | Ordutegia | Asteko egunak |
---|---|---|---|---|---|---|
1 | 2 | H - On Line | 2023/09/05 | 2023/09/05 | 18:00-19:30 | As |
2 | 22 | H - On Line | 2023/09/06 | 2023/09/20 | ||
3 | 1 | H - On Line | 2023/09/21 | 2023/09/21 | 18:00-19:30 | Og |
4 | 5 | G - Txostena eta/edo memoria egitea | 2023/09/21 | 2023/09/29 |

Prestakuntza honek ikasgelan kultura aniztasunean sortzen diren gatazkak identifikatu eta hauei aurre egiteko jarrera eta prozedurak aurrera eramateko irakasleentzako konpetentziak garatzea du helburu.
Euskal Autonomi Erkidegoaren errealitatearen analisia egin eta gero, irakasleak egunerokotasuneko lanean aurkitzen dituzten kulturartekotasunarekin zerikusia duten erronkak azalduko dira, bereziki arazoen ebazpena eta prebentzioa oinarri duten horietan.
Bestalde, gai honi aurre egiteko trebetasunak landuko dira, ikasgelan sortzen diren arazoei aurre egin eta baita klaustroan sortutako beharrizanei erantzuteko, ikasle eta irakasleen harremanetik harago sortutako arazoei aurre egin eta eskola eta familien arteko harremanean sortutako arazoei irtenbidea emateko.
- Elkarrekin bizitzen ikastea
- Aditua zeharkako eta diziplina gaitasunekin loturiko prozedurak eta jarrerak erakusteko
- Irakasleak orokorrean
Ardatza: Oinarriak eta kultura arteko gatazkekin lotutako kontzeptuetan murgilketa (1,5 ordu, saio telematikoa) Irailak 5, 18:00etatik 19:30ak arte.
Ikastaroaren aurkezpena eta talde kooperazioa sustatzeko oinarriak. Aurre-ebaluazioa eta online plataforma eta materialen aurkezpena.
Oinarrizko kontzeptu teorikoak: Kultura, aniztasuna, identitatea, estereotipoak eta aurreiritziak, arrazakeria, eta abar.
II. Ardatza: Kultura arteko gatazken identifikazioa:behaketa prozesua (10 ordu) Irailak 6tik 12ra arte.
Kultura arteko arazo motak: arrazakeria, bazterketa, xenofobia, indarkeria, zapalkuntza, mespretxuak, eta abar. Kulturarteko gatazkak identifikatzeko tresnak. Ariketa: Gure ikasgeletan ematen diren kultura arteko gatazken analisia eta behaketa.
III. Ardatza: Ikasleen arteko gatazken prebentzioa: nola jorratu eskolan? (12 ordu) Irailak 13tik 20ra arte.
Arazoen prebentziorako eta ebazpenerako trebetasunak: entzute aktiboa, enpatia, kultura arteko ezagutza, arazoen ikuspegi positiboa, komunikazioaren aspektu desberdinen indartzea, eta abar. “Ikastetxearen elkarbizitza plana egiteko gidan” oinarritutako gakoak: irakaslea erreferente, arazoen ebazpen positiboa, inklusiorako dinamikak, eskola komunitatearen inplikazioa, ikasle eta irakasleen arteko elkarrekintza, ikasle bitertakariaren papera: ikasgelan kulturarteko gatazken prebentziorako baliabideak.
IV. Ardatza: Esperientzien partekatzea eta ebaluazioa (1,5 ordu, saio telematikoa) Irailak 21, 18:00etatik 19:30ak arte
Azken lanaren azalpena: egitura eta zalantzak. Esperientzien partekatzea eta taldeko hausnarketa. Adibide praktikoak landuz. Ikastaroaren ebaluazioa.
V. Ardatza: Kultura arteko gatazkei aurre egin eta hauek ekiditeko prebentzioa egiteko: proposamen pertsonala (5 ordu) Irailak 21etik 29rarte. Jarduera honetan eskolan praktikan jartzeko proposamena landu beharko da, beraien testuinguruetara egokitutako zehaztapenekin eta ikasitako kontzeptu eta esperientzia praktikoak aplikatuz. Ekintza profesionala garatzen duen testuinguruaren zehaztapenak. Proposamenaren diseinua: helburuak, baliabideak, erabiliko diren tresnak. Praktikan jarri ahal izatekotan, honen ebaluazioa, lorpenak azalduz eta zailtasunak deskribatuz, ikasitako kontzeptu eta esperientziekin alderatuz. Azkenik, ikasitakoaren analisia. Praktikan jartzea ezinezkoa izatekotan, proposamenean aurre ikusten diren zailtasunak, aztertutako teoria eta praktikekin konparaketa eta ikasitakoaren analisia
Esperientzian oinarritutako ikasketa eredua: Eraikitzen den ezagutza, partehartzaile bakoitzak bere hezkuntza praktikaz egiten duen hausnarketa eta deskribapenetik abiatuko da. Horrela, garatzen diren baliabide guztiak egunerokotasuneko praktikara aplikatzeko esanguratsuak eta erabilgarriak izango dira. Komunikazio eta elkarrekintza aktiborako TICen erabilera: MOODLE online plataformaren bidez egingo da ikastaroa eta bertan erreferentziazko dokumentuak eta azalpenezko ikus-entzunezko baliabideak eskuratuko dira (teoriaz osatutako dokumentuak, bideoak, artikuluak, gidak, erreferentzia bibliografiko osagarria). Bestalde, dokumentu partekatuak eta online foroak erabiliko dira ariketak zein hausnarketak modu kolektiboan gauzatzeko, adituen panela sustatuz PADLET tresnaren bitartez. Zuzeneko klaseak ere egingo dira ZOOM-en bitartez. IKTen erabilera ebaluaziorako ere erabiliko da, Moodle plataformak eskaintzen dituen tresnekin, galdetegiak eta espazio irekiak eskainiz. Azkenik, Eskola 2.0 proiektuaren printzipioetan oinarrituta, irakasleen konpetentzia digitala zeharka garatzeko, sareko baliabideak erabiliko dira, hezkuntza departamentuak eskaintzen dituen baliabideen erabilera sustatuz (EIMA katalogoa, IRALEko baliabideak, Ikasgunea, Amarauna eta BIZIKASI ekimena). Kasu errealen bidezko lana: Gaiak kasu errealen euskarriarekin landuko dira, ikasitakoaren aplikazioa eta transferentzia erraztuz. Ikerketa komunitatearen bidezko ezagutzaren eraikitze kooperatiboa. Hausnarketa kolektiboetan oinarritutako ikaskuntza. Feedback indibidual eta kolektiboak: Online-eko foroetan zalantza, jakinmin eta beharrizanak partekatuko dira eta horiek modu kooperatiboan argituko dira. Elkarren arteko feedback-a ere sustatuko da. Bestalde, ikastaroaren zuzendariarekin komunikazio bide irekia egongo da posta elektroniko eta telefono bidez, edozein arazo edo intzidentziei erantzuna emateko. Ikasleek irakaslearekin komunikatzeko bide irekia izango dute posta elektroniko bidez, zalantzak argitu ahal izateko.
Hasierako ebaluazioa: aurre ezagutzak foroan planteatutako hausnarketarako galderen bitartez, eta jarraipena eta asistentzia, hezkuntza sailari parte hartu ez dutenen zerrenda erraztuz.
Ebaluazio jarraia: ikasleen parte hartzearen erregistroa, egindako lanaren eta parte hartze mailaren jarraipena eginez. Eduki eta tresnen erabilgarritasun eta eraginkortasunaren inguruko balorazioa ikasleen aldetik, hobekuntzak planteatzeko. Saioetan sinadura orria eta jarraipen-fitxa beteko dira.
Prestakuntzaren inpaktuaren ebaluazioa: Ikasleen asebetetzea eta jakintzen aplikazio eta transferentziaren neurketa. Barneratutako ezagutzen ebaluazioa, autoebaluazioa (hausnarketa metakognitiboa eta ebaluazio diana), koebaluazioa (Critical friends teknikaren bidez) eta heteroebaluazioa (zuzenketarako rubriken diseinua eta ikasleei feedback indibidualak).
Amaierako ebaluazioa eta Hezkuntza Sailarekin koordinazioa: Ikasleen amaierako ebaluazioa egingo da, Hezkuntza departamentuak ezarritako irizpideak jarraituz. Zuzendariaren eginkizunen artean, sailarekin etengabeko koordinazioa mantenduko da, suerta daitezkeen arazoen ebazpenerako, ikasleen amaierako ebaluazioaren igortzea egiteko eta esku hartze planaren inguruko balorazioa eta ikastaroan erabilitako materialak helarazteko.
MOODLE eta Teams

