Haur Hezkuntza. Garena vs. gaituztena. Eskolaren izaera komunikatzeko gakoak. (044)

2023/09/15 - 2023/09/29
2023/11/06 - 2023/12/04
30
Euskara
-
Fasea Ordu Modalitatea Hastapen Final Ordutegia Asteko egunak
1 25 H - On Line
2 5 G - Txostena eta/edo memoria egitea
UNIVERSIDAD DEL PAÍS VASCO/EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
Jon Martin Echeveste
Tramitatzen
30
On-line

Identitate indibiduala eta kolektiboa giltzarri da Hezkuntzan. Ikasleen nortasuna funtsezkoa da ikastetxeetan lan egiten duten profesionalentzat, baina ikastetxearen nortasuna ere garrantzitsua da gurasoak erakundera erakartzeko. Baterako zein besterako, funtsekoak dira balioak. Jendarteak balio komunak dituela esan ohi da, baina haien arteko lehentasunak eta errealitatera eramaten diren praktikak ez dira beti bat etortzen. Ikastaro honek ikastetxeari balio horiek identifikatzen, lantzen eta ikasleengana eta gurasoengana helarazten lagunduko die profesionalei. Konpromiso soziala eta ikuspegi etikoa lantzekotan, lehenbizi irakasleek beraiena ondo finkatu behar dute eta ikasleei helarazteko baliabideak dituztela sentitu.

Gaitasunak
Ikasleen gaitasunak
  • Elkarrekin bizitzen ikastea
Irakaslearen gaitasunak
  • Irakaskuntza-lanbidearen eta konpromiso sozialaren ikuspegi etikoa partekatzen du agente berritzaile gisa
Baldintzak
Baldintzak
  • Haur Hezkuntza irakasleak
Titulazio baldintzak: Ez dago baldintzarik
Titulazio baztertzailearen baldintzak Ez dago baldintzarik
Ikastaroaren egitaraua
Helburuak
237/2015 Dekretua oinarri harturik, NIaren eraikuntzan eta haurraren garapena xede duen eskolaren komunikazioaz jabetzea, kontzientzia izatea berau doitua izateko; Gure eskolaren izaera ezagutu eta kanpora hori komunikatzeko gakoak ezagutzea. Garena eta ikusten gaituztena ahalik parekoenak izan daitezen ariketa egitea; Eskolako komunitate osoa kontuan hartuko duen komunikazioa gauzatzea; Haurrak erdigunean jarriko dituen mezuak helaraztea; Beste eskolek dituzten komunikaziorako bideak ezagutu eta horien erabilerari buruzko hausnarketa egitea, elkar ezagutzeko eta elkarri laguntza emateko.
Ikastaroaren edukia

1. Modulua: Haurraren garapena
    Garapen psikomotorra
        Haurdunalditik 3 urtera arte
        3 urtetik 6 urtera
    Garapen kognitiboa
Haurdunalditik 3 urtera arte
        3 urtetik 6 urtera
    Garapen sozio-afektiboa
    Etxea eta familia
    Autonomia
2. Modulua: Garena vs. gaituztena.
    Aurrejuzkuak eta estereotipoak
    Etiketatzea
Pigmalion efektua
Alteritatea
Errefortzu motak
3. Modulua: Jendartea, elkarbizitza eta kultura
Hizkuntza eta pentsamendua
    Jolas sinbolikoa
    Haur literaturaren funtzio sozializatzailea
    Balioen garapena ipuin klasikotan
Album ilustratuetako adibideak
Literatura Garapen Iraunkorretako Helburuak betetzeko baliabide
Aniztasuna
    Genero ikuspegia
        Kulturartekotasuna
4. Modulua: Izaera
Usteak    
Jarrerak
    Portaerak
5. Modulua:  Inklusioa
    Balioak
    Segurtasuna
Autonomia
Generoa, desioa, arrazalizazioa
    Errespetua, partaidetza, askatasuna, sentikortasuna, zaintza
6. Modulua: Autonomia lantzeko eguneroko ekintzak
    Etxekoekiko banaketa
    Bazkaria
    Atsedena
    Esfinterren kontrola
7. Modulua: Jolasa izaeraren motor
    Kontzeptua
    Joko motak
    Joko sinbolikoa

Metodologia

Arazoetan oinarritutako metodologia erabiliko da. Ikastaroa galdetegi batekin hasiko da. Bertan, aurrezagutza neurtuko zaie, ikastaroan parte hartzeko motiboa detektatuko da. Klasean ikastaroarekin lotutako beharrak dituzten galdetuko zaie eta hala den kasuetan eduki teorikoak horretara bideratzea aholkatuko. Beraien ikastetxean zentratutako lana egingo dute ebaluaziorako. Beraien klasean halako testuingururik ez duten kasuetarako    alegiazko zenbait eredu eskainiko zaizkie adibide zehatzen gainean lan egiteko aukera izan dezaten.

Informazioa moduluka banatuta dago. Ikastaro bakoitzak gai bati heltzen dio, eta aldi berean hurrengotarako oinarrizko jakintza eskainiko du. Ikastaroa, beraz, jakintza progresiboki hartzeko pentsatuta dago. Horretarako, materiala gradualki desblokeatuko da. Astero pare bat modulu irekiko dira.

Ikasleek emandako materialaren gaineko zalantzak argitu nahi badituzte, irakasleari idazteko aukera izango dute. Hala ere, komunikaziorako kanalik interesgarriena foroak eskainiko duena da. Foro honen bidez dudak elkarbanatu ahal izango dituzte ikasleek eta elkar elikatu ahal izango dute beraien kasuistika azalduz eta elkarren iradokizunak jasoz. Azkenik, ikastarokoak ez diren eduki osagarrietarako sarbidea ere eskainiko zaie ikasleei beraien kasurako egoki irizten badiote, kontsultatu dezaten.

Ebaluazioa eta eragina

Ikastaroa galdetegi batekin hasiko da. Bertan, aurrezagutza neurtuko zaie, ikastaroan parte hartzeko motiboa detektatuko da eta klaseak aniztasun egoerarik duten galdetuko zaie. Hala balitz, beraien kasu zehatzari buruzko lana egingo dute ebaluaziorako. Beraien klase(t)an kulturarteko aniztasun handirik ez duten kasuetan alegiazko zenbait eredu eskainiko zaizkie adibide zehatzen gainean lan egiteko aukera izan dezaten. Nortasunarekin gatazkak dituzten hiru haur prototipiko hartuko dira ardatz moduan.

Informazioa moduluka banatuta dago. Ikastaro bakoitzak gai bati heltzen dio, eta aldi berean hurrengotarako oinarrizko jakintza eskainiko du. Ikastaroa, beraz, jakintza progresiboki hartzeko pentsatuta dago.

Ikasleek emandako materialaren gaineko zalantzak argitu nahi badituzte, irakasleari idazteko aukera izango dute. Hala ere, komunikaziorako kanalik interesgarriena foroak eskainiko duena da. Foro honen bidez dudak elkarbanatu ahal izango dituzte ikasleek eta elkar elikatu ahal izango dute beraien kasuistika azalduz eta elkarren iradokizunak jasoz.. Azkenik, ikastarokoak ez diren eduki osagarrietarako sarbidea ere eskainiko zaie ikasleei beraien kasurako egoki irizten badiote, kontsultatu dezaten.

Ikastaroaren amaieran ikasleek beraien burua, ikastaroaren antolaketa eta edukiak ebaluatuko dituzte. Hurrengo ediziotarako kalitatearen giltzarri izango da informazio hori.


 

Ataza

Orduak

Notaren portzentaia

Test bakoitzaren nota

15

%40

Foroetan izandako parte-hartzea

10

%20

Azken lana (Memoria)

5

%30


Guztira, %60a baino gehiago eskuratu beharko dute ikasleek GAI izendapena lortzeko. Derrigorrezkoak izango dira testen eta azken lanaren entregak. 

Inpaktua

Ikasleek egindako azken lanak bi bertsio izango ditu: Lehen bertsioa, originala izango da eta ebaluaketarako kontutan hartuko dena izango da berau; bigarrena, lehenengoaren bertsio gainbegiratua izango da, argitaratzeko moduan erredaktatua. Baimena ematen duten irakasleek egindako lan guztien konpilazioa egin eta zabaltzeko moduan jarriko da ikasle guztientzat, Etorkizunean beraien eskolatan erabiltzeko aukera edo lankideekin partekatzeko aukera izango dute modu honetan. Modu honetan sorkuntza kolektibo bat osatuko dute ikastaroa egiten dutenek. Lanak https://www.amarauna.euskadi.eus helbidera helaraziko dira. 

Ikastaroa amaitzen denean pataideek ikastetxearen nortasuna modu eraginkorrean lantzeko beharrezko gaitasunak eta baliabiabideak izango dituzte. 

Baliabideak

AEBLI, H. (1991). Factores de la enseñanza que favorecen el aprendizaje autónomo. Madrid: Narcea S.A. Ediciones.        
ALVARADO, S.V. y OSPINA, H.F. (2000). Manual de multiplicadores. Proyecto Constructores de Paz. Manizales. Material multicopiado para circulación interna en el CINDE.        
ANTON, M. (2007). Planificar la etapa 0-6. compromiso de sus agentes y práctica cotidiana. Graó.
APPLE, M. W. (1997). Teoría crítica y educación. Argentina: Niño y Dávila Editores.        
BARCENA, F. Y MELICH, J.C. (1997). La educación como acontecimiento ético. Natalidad, narración y hospitalidad. Barcelona: Paidós.        
BARROS, R. (2018). La importancia de la identidad escolar. Revista Electrónica de Psicología Iztacala, 21(2), 365-378.
BRUNER, J. (1997). La educación, puerta de la cultura. Madrid: visor.            
COLOM, A.J. Y MELICH, J.C. (1997). Después de la modernidad. Nuevas filosofías de la educación. Barcelona: Paidós.        
CORTINA, A. (1997). Ciudadanos del Mundo, Hacia una Teoría de la Ciudadanía. Madrid: Editorial Alianza S.A.    
CUNHA, J., & CLEMENTE, M. (2018). How to build and manage school identity: From vision to action. Journal of Educational Administration, 56(3), 293-310.    
DUARTE, S., & MARQUES, J. (2015). Identity, image and reputation of higher education institutions: A literature review. Journal of Marketing for Higher Education, 25(2), 218-248.
DUSCHATZKY, S. (1999). La escuela como frontera. Reflexiones sobre la experiencia escolar de jóvenes de sectores populares. Buenos Aires: Paidós.        
FANFANI, E.T. (1994). Escuela y socialización. En: Elichiry, N. M. El niño y la escuela: reflexiones sobre lo obvio. Buenos Aires: Nueva visión.        
DURKHEIM, E. (1976) Educación como socialización. Salamanca: Ediciones Sígueme.        
GARZA, M.T. (1995). Educación y democracia. Madrid: Visor.        
GONZALEZ, C. (1999). Creatividad y educación. Modulo de Desarrollo Humano, Programa de Maestría en Pedagogías Activas y Desarrollo Humano. Manizales: CINDE - Universidad de Manizales.        
HABERMAS, J. (1999). Teoría de la Acción comunicativa tomo I y II. Buenos Aires: Taurus.        
______ (1999). La Inclusión del Otro. Barcelona: Editorial Paidós.        
HOYOS, G. (1996). Ética para ciudadanos. En: Memorias III foro nacional de ética ciudadana. Manizales: editorial Triunfo.  
IMAZ, J.I. (2020) Hezkuntzaren Soziologia. UEU.      
KANT, I. (1993). La metafísica de las costumbres. Barcelona: Altaya.        
KOHLBERG, L. (1992). Psicología del Desarrollo Moral. Bilbao: Biblioteca de psicología, Desclee de Brouwer.         
MARTINEZ, M. R., & GUTIERREZ, F. (2017). School identity and academic success: An exploratory study. Revista de Psicodidáctica, 22(2), 110-115.
ODRIOZOLA, J.M. (1999). Nazio identitatea eta eskola.BBK.
PERKINS, D. (2001). La escuela inteligente. Del adiestramiento de la memoria a la educación de la mente. España: Gedisa.        
PETERS, R.S. (1984). Desarrollo moral y educación moral. México: Fondo de Cultura Económica.  
PIAGET, J. (1987). El Criterio Moral en el Niño. Barcelona: Martínez Roca S.A.
ROMAN, G.;IDOIAGA, N. APAOLAZA, D. (2022). Metodologías y herramientas inclusivas en contextos educativos. Graó.              
ROSENTHALl, R., & JACOBSON, L. (1968). Pygmalion in the classroom. The Urban Review, 3(1), 16-20.
SANTAMARIA, I; DE ORBEA, I.; MARTIN-ETXEBESTE,. Hezkuntza eta Eskola: hezkuntza jardunbideen eta gizarte justuagoen bilakaeraren arteko zubi. Tantak. EHUko Hezkuntza Aldizkaria., 2017, vol. 29, no 2.
REYNOLDS, D., BOLLEN, R. Y OTROS. (1997). Las escuelas eficaces: claves para mejorar la enseñanza. España: Aula XXI Santillana.              
WEINER, B. (1985). An attributional theory of achievement motivation and emotion. Psychological Review, 92(4), 548-573.   
ZAMBRANO, A. (2000). La mirada del sujeto educable. La pedagogía y la cuestión del otro. Santiago de Cali: Fundación para la filosofía en Colombia.        

Erlazionatutako prestakuntza ekintzak
Inskripzioa: 2023/09/15 - 2023/09/29
Inpartizioa: 2024/03/07 - 2024/04/30
Inskripzioa: 2023/05/19 - 2023/06/02
Inpartizioa: 2023/10/02 - 2023/10/31
Inskripzioa: 2023/09/22 - 2023/10/01
Inpartizioa: 2023/10/05 - 2024/04/18
Inskripzioa: 2023/09/15 - 2023/09/29
Inpartizioa: 2024/01/08 - 2024/01/29