Ikaskuntza-zailtasun espezifikoak. Dislexia, Disortografia eta Diskalkulia. (201)

2023/09/15 - 2023/09/29
2024/03/04 - 2024/04/26
30
Euskara
-
Fasea Ordu Modalitatea Hastapen Final Ordutegia Asteko egunak
1 27 H - On Line 2024/03/04 2024/04/26 00:00-24:00 Al-As-Az-Og-Or
2 3 G - Txostena eta/edo memoria egitea 2024/04/24 2024/04/26 00:00-24:00 Az-Og-Or
UDAKO EUSKAL UNIBERTSITATEA (UEU)
Amaia Aierbe Pombo; Maria Teresa Redondo Zaballos
Tramitatzen
40
On-line

Ikastaro honen bidez ikaskuntza-zailtasun espezifikoen inguruan ikasleei eskola inlusiboan laguntzak eskaintzeko beharrezkoak diren ezagutzak landuko dira. Horretarako Dislexia, Disortografia eta Diskakulia zer diren eta konstrukto hauen atzetikan dauden teoriak eta konplexutasunak landuko dira, nola antzeman eta identifikatu zailtasun hauen sintomatologia, kurrikulumeko zein konpetentzietan eragiten duten (oinarrizko zeharkonpetentziak edo konpetentzia orokorrak eta diziplina baitako/diziplinarteko edo berariazko oinarrizko konpetentziak), bai zuzenean bai era zeharkakoan. Honetaz gain, eskolan ezarri beharko ziren laguntzak eta egokitzapenak ikasleen perfil desberdinentzako ikasiko dira, bai zailtasunei zuzenean haurre egiteko baita zailtasun hauen zeharkako ondorioetara aurre egiteko ere.

Hau guztia lantzeko kasu errealetan oinarritutako metodologia egingo da. Kasuak oinarritzat hartu eta zailtsunak aztertuz (ikasleen indarrekin batera, laguntzak martxan jartzeko momentuan indar hauek kontutan hartzeko) eta beharrak identifikatuz kasu bakoitzeko posible diren esku-hartze eta egokitzapenak landuko genituzke. Kasu bakoitzaren beharren eboluzioa aztertuko ditugu, jakinda ikasle bakoitzaren beharrak aldatzen joaten direla.

Gaitasunak
Ikasleen gaitasunak
  • Ikasten eta pentsatzeko ikastea
Irakaslearen gaitasunak
  • Aditua proposamen didaktikoak ikasleen premia eta aniztasunera doitzeko eta egokitzeko, ikuspegi inklusibotik
Baldintzak
Baldintzak
  • Irakasleak orokorrean
Lehentasunezko taldea
  • Bigarren Hezkuntzako irakasleak
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza P. Terapeutikoak
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergo Orientatzaileak
  • Haur eta Lehen Hezkuntza Kontsultoreak
  • Haur eta Lehen Hezkuntza Pedagogia Terapeutikakoak
  • Haur eta Lehen Hezkuntza irakasleak
Titulazio baldintzak: Ez dago baldintzarik
Titulazio baztertzailearen baldintzak Ez dago baldintzarik
Ikastaroaren egitaraua
Helburuak
Dislexia, Disortografia eta Diskalkulia nahasmenduak zer diren ezagutzea; Zailtasun hauen inguruan erabiltzen diren nomenklatura desberdinak eta bakotzaren xehetasunak ezagutzea; Hezkuntza beharren detekzioa eta identifikazioa bideratzeko prozesua eta tresnak lantzea; Ikasle hauen egoera eta gelako giroa hobetzeko estrategiak ezagutzea; Ikastetxeko profesionalen elkarlanean eta tutore-familia elkarlanean aritzeko tresnak ezagutzea; Familien kudeaketa egiten jakitea, bere seme-alaben egoera eragiten dien egonezina kontutan izanik; Errealitatean aurkitu ditzazketen kasuetan oinarrituz, ikasketa prozesu esanguratsua sustatzea; Kasu desberdinen beharrak (akademikoak eta pertsonalak) identifikatzeko gai izatea; Kasu espezifikoen zailtsunak eta beharrak aztertu ondoren esku-hartze bat eta egokitzapenak proposatzeko gai izatea; Norberaren gaitasun digitala indartzea, errekurtsoen garapenerako eta existitzen diren errekurtso digitalen erabilera hobeezina egiteko; Beste profesionaleekin elkar-lana egitearen garratzia ulertzea.
Ikastaroaren edukia
  • Dislexia, Disortografia eta Diskalkuliaren ezaugarriak.
  • Dislexia, Disortografia eta Diskalkuliaren diagnostikoa: diagnosi eskulibruak eta adituen ikuspuntuak eta praktika klinikoa.
  • Detekziorako prozesuak eta tresnak.
  • Irakurketa-idazketa prozesuan eta diskalkulia dagoenean, erantzuteko estrategiak, tresnak eta materialak eskaini eskola inklusiboan.
  • Ikaskuntza zailtasunen zeharkako ondoriak.
  • Elkarlan kolaboratiboa familiekin.
  • Nahasmendu hauen beharrei erantzuteko ebaluazio psikopedagogikoaren prozesua ikastetxean.
  • Detekzio espezifikorako tresnak eta erabilera.
  • Ikasketa zailtasunei aurre egiteko errekurtsoak eta tresnak (digitalak eta ez digitalak).
  • Ikasgai deberdinetarako egokitzapenak.
  • Profesionalen arteko elkar-lana.
  • Norbanako Jarduera Plana (NJP).
Metodologia

Ikastaroa online motakoa izango da eta, horretarako, Moodle irakaskuntza-plataforma batean oinarrituta dagoen UEUren Ikasgela Birtuala erabiliko da. Ikastaroa parte hartzailea, aktiboa, berritzailea, IKTez lagundua eta konpetentzietan oinarritutakoa izango da. Oinarri 1. astea Sarrera - Metodologiaren azalpena eta oinarrizko kontzeptuak (2 ordu)
1. gaia. Dislexia, Disortografia eta Diskalkulia: (5 ordu)                          
2. gaia. Ebaluazio eta antzeman prozesuak eta tresnak (5 ordu)                             
3. gaia. Esku-hartzea eta egokitzapenak (8 ordu)                             
4. gaia. Familien kudeaketa eta beste profesionalenganeko elkar-lana (5 ordu)
5.  Proiektua + Elkar-jartzea - Kasu baten plan osoa garatzea (5 ordu)

Ebaluazioa eta eragina

Ikasleen ebaluazioa jarraia izango da, ikasle bakoitzaren benetako garapena baloratu ahal izateko.

Ikastaroa gainditu ahal izateko, bi baldintza bete beharko dira:

1) Nota orokorraren %60a lortu beharko du ikasleak.

2) Proiektua entregatu eta gainditu beharko du

Baliabideak

- Moodle plataforma erabililko da

Erlazionatutako prestakuntza ekintzak
Inskripzioa: 2023/09/26 - 2023/10/16
Inpartizioa: 2023/10/17 - 2024/05/28
Inskripzioa: 2023/09/15 - 2023/09/29
Inpartizioa: 2024/01/22 - 2024/02/23
Inskripzioa: 2023/09/15 - 2023/09/29
Inpartizioa: 2023/11/02 - 2023/12/01
Inskripzioa: 2023/09/26 - 2023/12/29
Inpartizioa: 2023/10/16 - 2024/05/20