Hizkuntzaren nahasmendua (202)

2023/05/19 - 2023/06/02
2023/10/02 - 2023/10/31
30
Euskara
-
Fasea Ordu Modalitatea Hastapen Final Ordutegia Asteko egunak
1 27 H - On Line 2023/10/02 2023/10/31 00:00-24:00 Al-As-Az-Og-Or
2 3 G - Txostena eta/edo memoria egitea 2023/10/25 2023/10/27 00:00-24:00 Az-Og-Or
UDAKO EUSKAL UNIBERTSITATEA (UEU)
Tania Razquin Palomares
Tramitatzen
40
On-line

Gaur egun, eskola inklusiboen alde goaz eta hortaz, ikasle guztiei erantzuteko konpromisoa dugu profesional bezala. Hezkuntza-sistemak aniztasunari erantzutea du helburu eta horrekin batera, hizkuntzaren nahasmendua duten ikasleei arreta ematea, besteak beste. Hizkuntzaren nahasmenduari buruzko ezagutza ezak ezaugarri hauek dituzten haurrei egunerokotasunean eskola erantzun aproposa ematea oztopatzen dute. Alde batetik, haur hauek identifikatzeko zailtasunak daude, eta euren ezaugarriak eta jokabideak gaizki interpretatzen dira. Ondorioz, eskaintzen zaien eskola erantzuna batzuetan ez da eraginkorra euren ikaskuntza prozesuetarako. Bestetik, identifikatuta dauden haurrekin lan egiteko metodoak eta teknikak zalantzan jartzen dira askotan, beti ez baitira eraginkorrak izaten. Hori dela eta, ikastaro honekin, hizkuntzaren nahasmendua duten ikasleen esparrua lantzea proposatzen da, haien premietarako egokiak eta eskola inklusiboarekin koherenteak izango diren proposamenak egiteko. Azken finean, ikasle guztiei kalitatezko hezkuntza jasotzeko eskubidea bermatzea da, zalantzarik gabe, irakasleentzako gai nagusia. 

Laburbilduz, ikastaro honen bidez, kontzeptuak argituko dira (hizkuntzaren nahasmendua duten ikasleen ezaugarri komunak ezagutuko ditugu), identifikaziorako gakoak eskainiko dira (diagnostiko eta identifikaziorako tresnak zein orientabideak emango ditugu) eta eskola erantzun eraginkorrerako gakoak aztertu eta proposamen desberdinak eskainiko dira, didaktika desberdinak abiapuntu hartuta (metodologia berritzaileak).

Gaitasunak
Ikasleen gaitasunak
  • Ikasten eta pentsatzeko ikastea
Irakaslearen gaitasunak
  • Aditua proposamen didaktikoak ikasleen premia eta aniztasunera doitzeko eta egokitzeko, ikuspegi inklusibotik
Baldintzak
Baldintzak
  • Irakasleak orokorrean
Lehentasunezko taldea
  • Bigarren Hezkuntzako irakasleak
  • Derrigorrezko Bigarren (1 eta 2) Hezkuntza Entzumen eta Mintzamena
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza P. Terapeutikoak
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergo Orientatzaileak
  • Haur eta Lehen Hezkuntza Entzumen eta Mintzamenerako
  • Haur eta Lehen Hezkuntza Kontsultoreak
  • Haur eta Lehen Hezkuntza Pedagogia Terapeutikakoak
  • Haur eta Lehen Hezkuntza irakasleak
  • Logopedak
Titulazio baldintzak: Ez dago baldintzarik
Titulazio baztertzailearen baldintzak Ez dago baldintzarik
Ikastaroaren egitaraua
Helburuak
Hizkuntzaren nahasmendua zer den ezagutzea; Ikasle horien ezaugarriak ezagutzea; Gaiaren inguruko aurreiritziak eta mitoak ezagutzea; Hizkuntzaren nahasmendua duten ikasleen premiak ezagutzea; Eskola eremuan detekzioa eta identifikazioa bideratzeko prozesua eta tresnak ezagutzea; Ikasle hauen egoera eta gelako giroa hobetzeko estrategiak ezagutzea; Eskola inklusiboaren ildotik erantzun egokiak bideratzeko proposamenak lantzea, hau da, gelarako eskuhartzeak ezagutzea; Ikastetxeko profesionalen elkarlanean eta tutore-familia elkarlanean aritzeko tresnak ezagutzea; Ikasle guztien garapen osoa eta integratua lortzeko formazio baliagarria izatea; Hezitzaileen arteko elkar ezagutza eta laguntza bultzatzea; Norberaren gaitasun digitala indartzea.
Ikastaroaren edukia
  • Kontzeptuak: Hizkuntzaren nahasmendua.
  • Hizkuntzaren nahasmendua duten ikasleen ezaugarriak (kognitiboak, emozionalak, sozialak).
  • Hizkuntzaren nahasmendua duten ikasleen inguruko aurreiritziak eta mitoak.
  • Hizkuntzaren nahasmendua duten ikasleen premiak.
  • Ikasle horiek antzemateko (detekzioa) prozesua eta tresnak.
  • Hizkuntzaren nahasmendua duten ikasleen beharrei erantzuteko ebaluazio psikopedagogikoaren prozesua ikastetxean.
  • Eskola eta familiaren arteko elkarlana eta koordinazioa.
  • Norbanako Jarduera Plan (NJP).
  • Metodologia eta gelako praktika egokiak.
  • Eskuhartzea: baliabideak, estrategiak, materialak eta eskuhartzeko proposamenak.
Metodologia

Ikastaroa on-line irakaskuntzan oinarrituko da eta, horretarako, Moodle irakaskuntza-plataforma batean oinarrituta dagoen UEUren ikasgela birtuala erabiliko da. Ikastaroa parte-hartzailea eta praktikan oinarritutakoa izango da,

1. astea: Lehenengo gaia landuko da. Guztira, 7,5 ordu.                                      

2. astea: Bigarren gaia landuko da. Guztira, 7,5 ordu.  

3. astea: Hirugarren gaia landuko da. Guztira,7,5 ordu.  

4. astea: Laugarren gaia landuko da. Guztira, 7,5 ordu.  

Ebaluazioa eta eragina

Ikasleen ebaluazioa jarraia izango da, ikasle bakoitzaren benetako garapena baloratu ahal izateko.

Ikastaroa gainditu ahal izateko, bi baldintza bete beharko dira:

1) Nota orokorraren %60a lortu beharko du ikasleak.

2) Proiektua entregatu eta gainditu beharko du.

Baliabideak

- Moodle plataforma erabililko da

Erlazionatutako prestakuntza ekintzak
Inskripzioa: 2023/09/15 - 2023/09/29
Inpartizioa: 2024/01/22 - 2024/02/23
Inskripzioa: 2023/09/15 - 2023/09/29
Inpartizioa: 2023/11/02 - 2023/12/01
Inskripzioa: 2023/09/26 - 2023/12/29
Inpartizioa: 2023/10/16 - 2024/05/20
Inskripzioa: 2023/09/26 - 2023/10/16
Inpartizioa: 2023/10/17 - 2024/05/28