Haur eta gazteek nola garatuko dute kulturarteko gaitasuna? (043)
Fasea | Ordu | Modalitatea | Hastapen | Final | Ordutegia | Asteko egunak |
---|---|---|---|---|---|---|
1 | 2 | H - On Line | 2024/01/11 | 2024/01/11 | 18:00-19:30 | |
2 | 22 | H - On Line | 2024/01/12 | 2024/01/31 | ||
3 | 1 | H - On Line | 2024/02/01 | 2024/02/01 | 18:00-19:30 | |
4 | 5 | G - Txostena eta/edo memoria egitea | 2024/02/02 | 2024/02/12 |

Prestakuntza honen asmoa irakasleak kulturatekotasunaren ezagutzan eta trebatzean prestatzea da, ikasleekin praktika inklusiboak bultzatuz eta hezkuntza eredu plural eta inklusiboa sustatuz, non pertsonen arteko desberdintasunak gizarte aberatsago eta pluralagoa sustatzeko bide hartuko diren.
Euskal Autonomi Erkidegoko hezkuntza zentroen egungo egoera gero eta kultur anitzagoa denik ezin ukatu daiteke, gizarte aldakor eta heterogeneoaren islada izanik. Kulturartekotasuna, beraz, eskolak onartu beharreko erronka modura hartu daiteke, eskola komunitatea osatzen duten agenteek identitate eta harreman moten dibertsitateari era inklusiboan aurre egiteko tresnak garatzeko beharra izanik.
Kulturartekotasuna bultzatzeko bidean, garrantzizkoa da irakasleek ikasleengan eta hauen egunerokotasunean duten eragina eta potentziala kontutan izatea, ikasle etorkinen sozializazioaz gain, identitate guztien arteko elkarbizitza eta aberastasuna bultzatuko duten praktika eta baldintzak sustatuz.
- Elkarrekin bizitzen ikastea
- Aditua zeharkako eta diziplina gaitasunekin loturiko prozedurak eta jarrerak erakusteko
- Irakasleak orokorrean
I.Ardatza: Ikastaroaren oinarriak eta kulturen arteko elkarbizitzara lotutako kontzeptuetan murgilketa (1,5 ordu, saio telematikoa) Urtarrilak 11, 18:00etatik 19:30ak arte.
Ikastaroaren aurkezpena. Aurre-ebaluazioa eta online plataforma eta materialen aurkezpena. Kulturen arteko elkarbizitzako kontzeptuak: Identitate kulturala, kode morala, sineskerak, ohiturak, Ulises sindromea, etnozentrismoa, integrazioa/inklusioa.
II. Ardatza: Kulturen arteko harremana: indarguneak eta oztopoak (10 ordu) Urtarrilak 12tik 22ra arte. Kulturartekotasunaren oinarri teorikoak: berdintasuna, elkar ezagutza eta elkarrekintza, errespetua, onarpena, tolerantzia, pluralismoa, berdintasuna, dibertsitatea, kultura aniztasuna, aberastasuna.Kulturartekotasunaren garapenerako oztopoak: Desberdintasunean oinarritutako diskurtsoak, segregazioa, asimilazionismoa, aurreiritziak, estereotipoak, hizkuntza, eskola praktika baztertzaileak, eta abar.Ariketa: Kulturartekotasunaren garapenari dagokionez, gure eskolan aurkitzen ditugun oztopoak eta indar guneak. Gure errealitatea behatuz.
III. Ardatza: Kulturartekotasunean oinarritutako praktika inklusiboak eskolan (12 ordu) Urtarrilak 23tik 31era arte.
Eskola praktika inklusibo arrakastatsuak: Eskola inklusiboa garatzeko esparru plana 2019-2022 gida abiapuntu.. Kulturartekotasuna sustatzeko baliabideak eta trebetasun eta gaitasun pertsonalak: kulturen arteko ezagutza, errespetuan eta enpatian oinarritutako dinamikak, hezkuntza praktika dialogiko eta kooperatiboak, eskola komunitatearen inplikazioa. Ariketa: Nola egin dezakegu gure gelan kulturartekotasuna sustatzeko?
IV. Ardatza: Esperientzien partekatzea eta ebaluazioa (1,5 ordu, saio telematikoa) Otsailak 1, 18:00etatik 19:30ak arte
Azken lanaren azalpena: egitura eta zalantzak. Esperientzien partekatzea eta taldeko hausnarketa. Adibide praktikoak landuz. Ikastaroaren ebaluazioa.
V. Ardatza: Kulturatekotasuna sustatzeko egitasmoa: proposamen pertsonala (5 ordu) Otsailak 1etik 12ra arte.
Jarduera honetan eskolan praktikan jartzeko proposamena landu beharko da, beraien testuinguruetara egokitutako zehaztapenekin eta ikasitako kontzeptu eta esperientzia praktikoak aplikatuz. Hurrengo elementuak izango ditu lanak: Gure gela edo taldearen deskribapena kulturartekotasunari dagokionez; Proposamenaren diseinua: helburuak, baliabideak, erabiliko diren tresnak edo estrategiak; Praktikan jarri ahal izatekotan, honen ebaluazioa, lorpenak azalduz eta zailtasunak deskribatuz, ikasitako kontzeptu eta esperientziekin alderatuz. Azkenik, ikasitakoaren analisia. Praktikan jartzea ezinezkoa izatekotan, aurre ikusten diren zailtasunak, aztertutako teoria eta praktikekin konparaketa eta ikasitakoaren analisia
Esperientzian oinarritutako ikasketa eredua:
Komunikazio eta elkarrekintza aktiborako TICen erabilera: MOODLE online plataformaren bidez egingo da ikastaroa eta bertan erreferentziazko dokumentuak eta azalpenezko ikus-entzunezko baliabideak eskuratuko dira (teoriaz osatutako dokumentuak, bideoak, artikuluak, gidak, erreferentzia bibliografiko osagarria). Bestalde, dokumentu partekatuak eta online foroak erabiliko dira ariketak zein hausnarketak modu kolektiboan gauzatzeko, adituen panela sustatuz. Zuzeneko klaseak ere egingo dira.
Kasu errealen bidezko lana: Gaiak kasu errealen euskarriarekin landuko dira, ikasitakoaren aplikazioa eta transferentzia erraztuz.
Feedback indibidual eta kolektiboak: Online-eko foroetan zalantza, jakinmin eta beharrizanak partekatuko dira eta horiek modu kooperatiboan argituko dira. Elkarren arteko feedback-a ere sustatuko da. Bestalde, ikastaroaren zuzendariarekin komunikazio bide irekia egongo da posta elektroniko eta telefono bidez, edozein arazo edo intzidentziei erantzuna emateko. Ikasleek irakaslearekin komunikatzeko bide irekia izango dute posta elektroniko bidez, zalantzak argitu ahal izateko.
Hasierako ebaluazioa: aurre ezagutzak foroan planteatutako hausnarketarako galderen bitartez, eta jarraipena eta asistentzia, hezkuntza sailari parte hartu ez dutenen zerrenda erraztuz.
Ebaluazio jarraia: ikasleen parte hartzearen erregistroa, egindako lanaren eta parte hartze mailaren jarraipena eginez.
Prestakuntzaren inpaktuaren ebaluazioa: Ikasleen asebetetzea eta jakintzen aplikazio eta transferentziaren neurketa. Barneratutako ezagutzen ebaluazioa.
Moodle eta Teams

