Hezkidetza zutabeak ikastetxean (120)
Fasea | Ordu | Modalitatea | Hastapen | Final | Ordutegia | Asteko egunak |
---|---|---|---|---|---|---|
1 | 25 | H - On Line | 2023/09/04 | 2023/09/27 | 18:00-21:00 | Al-Az |
2 | 5 | G - Txostena eta/edo memoria egitea |

Egia esan, gure metodoa nahiko arrakastatsua izan zen, ezberdintasun inportante bat sumatuz. Hots, gure online klaseak presentzialak direla, orduan, zuzenekoak. Noiz kurtso askotan, zuek irakasleek edukiak jasotzen dituzte grabatutako bideo batzuk eta bibliografiaren bitartez, gure ereduan, guztia zuzenean jasotzen da formatzailetik, hor bertan zuekgalderak egiteko parada izanik eta, gure partetik, jarraipen hobea eginik, adibidez, dinamikak egiten eta zuei galdetzen ea ondo ulertu duzuen ala ez.
Laburbilduz, presentzialtasun hau ziurtatzea guretzat oso inportantea da, zuek irakasleek gehiago ikasi eta esperientzia aberasgarriagoak sentituz. Lanen aldetik, bakarrik kurtso amaierako memoria bat eskatuko da, ariketa erraz batzuen bitartez, guk zuek emandako edukia aplikatzen dakizuela ikusteko. Memoria horri iruzkin pertsonalizatuak izango dituzue gure partetik, zuen lanaren inguruan proposamenak jasoz.
Ohar hau aipatu ostean, edukiekin sartzen gara.
- Izaten ikastea
- Aditua zeharkako eta diziplina gaitasunekin loturiko prozedurak eta jarrerak erakusteko
- Irakasleak orokorrean
- 1.-Genero ikuspegitik, sexuka baldintzatzea.
-
- 1.1.-Patriarkatuaren eraikuntza sexu-genero sistematik.
- 1.2.-Kaltea neska txikietan (sexualizazioa, gorputzarekiko autoestimu gutxi, hitz egiteko aukera gutxiago, edertasun presioa…)
- 1.3.-Kaltea mutil txikietan (emozioak ez espresatu, bortizkeria, neskekin ezin egon, arrakasta izateko presioa…).
- 1.4.-Ondorioak nagusiak izatean (genero bortizkeria, prostituzioa, kontsumo sexuala, orgasmo arraila…)
- 2.-Pedagogia feministak aztertzen, proposamen ezberdinak.
-
- 2.1.-Pegagogia feminista intersekzionalitatetik: Crabtree R.D.ren proposamena.
- 2.2.- Pegagogia feminista dekolonialismotik: Maceira L.ren proposamena.
- 2.3.-Pedagogia feminista hiritartasun kritikotik: Martínez I.ren proposamena.
- 3.-EAEko marko juridikoa eta errekurtsoak.
-
- 3.1.-Mailetako Curriculumak.
- 3.2.-Emakume eta Gizonen berdintasunerako IV. Plana.
- 3.3.-Hezkidetza II. Plana.
- 3.4.-Emakunde.
- 3.5.-EHko Mugimendu Feminista.
- 3.6.-Beldur Barik.
- 4.-Hezkidetza integrala gure ikastetxerako, pedagogia eta errekurtsoak.
-
- 4.1.-Espazioak (komunak, jolastokiak, klaseak…).
- 4.2.-Komunikazioa (zirkularrak, oharrak, dekorazioa…).
- 4.3.-Mintzaira (edozein sexuari lekua eman…).
- 4.4.-Berdintasuna (tratu pertsonalean, ezagutzak helarazteko moduan).
- 4.5.-Performatibitatea (genero kontuekin jolastu).
- 4.6.-Izkutatutako curriculuma (patriarkatuaren ardatzak ez ugaldu).
- 5.-Ikasleak boteretzeko tresna praktikoak kasu errealen bidez.
-
- 5.1.-Erlazio kutsagarrien aurrean (babes guneak, deribazioak…)
- 5.2.-Genero indarkeria eskolan (eraso psikologikoak kanporatu, nesken biktimizazioa ez areagotu, autoestimua landu…).
- 5.3.-LGTBIQ+fobia (orientazio guztiak ikuskatu, lengoaia zaindu…).
- 5.4.-Defentsa estrategiak (erantzun ez bortitza, gatazken ebazpena…).
- 5.5.-Gurasoekin desadostasuna (bitartekari izatea haiekin, gurasoak formatu…).
- 5.6.-Inguru digitalean gertatzen diren liskarrak (sare sozialak, pasahitzak ematea, mendekuko pornoa, sexting…).
Metodologia egokia aplikatzeko formakuntza emateko orduan, ur-jauziko prozesuan sartuko gara, formatzaile-ikasleak formatu klasiko jerarkikotik ihes egiten:
- Lehenengo, pedagogia bat, Malcolm Knowleseko sortutako mota aplikatuko dugu: antropogogia.
Zer esanahi du honek?
Helduen esperientzia kontuan hartzen duela formakuntzan. Hau da, formatzaileok ez gara helduko haiei ezagutzak ematera haien iritziak eta esperientziak aintzat hartu gabe. Guztiz kontrakoa, animatuko ditugu haiek hitz egiten horretaz, hortik datu oso interesanteak ateratzen ditugulako, haien beharrak errazago ikusten. Horrela formakuntza bideratu dezakegu hori guztia konpontzeko. Haiek guk baino gehiago hitz egiten badute seinale ona da.
- Bigarrengo, didactika bat, Ruth Benedicteko sinergikoa.
Zer esanahi du honek?
Esan dugun bezala, asmoa da formakuntzan partaideak elkar zentzu onean kutsatzea. Hots, besteen esperientzietaz ikasi norbanako kasuan galdera gehiago sortzen dituztela. Gainera, seguru formatzaileok asko ikasiko dugula haiengandik bide horretan. Gu erraztaile batzuk gara haiek pentsatzera animatzen.
- Hirugarrengo, ikaskuntza mota bat, Spencer Kaganeko kooperatiboa.
Zer esanahi du honek?
Ez garela bakarrik sinergia horretan geratuko, baizik eta animatuko ditugula irakasleak elkarri laguntzen. Horrela, gauak ondo joanez gero, taldea terapia talde batean bihurtuko litzateke, hor dituzten zailtasunak plazaratzen eta guztion artean, formatzailea barne, konponbideak aurkitzen. Hori guztiak asko erraztuko du irakaslegoak kurtso honetan eskarmentu esanguratsua edukitzen.
Alde batetik, eragina neurtzeko, ur-jauzi metodologia aplikatuko dugu.
- Lehenengo eta behin, kurtsoa hastean parte hartzaileek autoebaluaketa bat beteko dute euren abiapuntua ondo jakiteko jorratuko dugun gaian. Horretarako, guk emango dizkiegu ebaluaketa orri batzuk gida bat bezala erabiltzeko, hor jorratuko ditugun edukiak agertuko dira eta haiek ebaluatu beharko dute zelan ikusten duten euren burua arlo bakoitzeko.
- Bigarrengo, kurtsoa amaitzean, hasierako autoebaluaketa hori berreskuratuko dugu, euren aurrerapenak ikusteko.
- Hirugarrengo, duela gutxi azaldu ditugun tresnak eta, What’s appeko zerbitzuak, bai taldeko bai norbanakoak, aukera emango digu hilabete batzuk pasata galdetzeko zelan doazen. Hots, galdetuko diegu ea kapazak izan diren ikasitakoa aplikatzen, ze neurrian (proiektu berria edota tailer batzuk sortuz adibidez).
Bestetik, emaitzen erreportea egiteko, klase bakoitzeko, formatzaileak apuntatuko du asistentzia online zein den eta hori aktiboa den (norbaitek jar dezake ordenagailu pizturik baina klasea ez jarraitu). Gainera, erabiliko ditugun dinamikak direla eta, beti parte hartzaile bakoitza interpelatuko dugu gu gai izaten nabaritzen haiek klasean dauden ala ez.
Beste aldetik, kurtsoa amaitzean, berekiko izan duten asetzea jakiteko, gu eta kurtsoa ebaluatzeko inkestak beteko dituzte Hori arlo guztien gainean: edukiak, e-learning plataforma, formatzailea, dinamikak, puntu positiboak, puntu negatiboak eta abar.
Bi datu sorta hauekin eta haiek egindako emaitzen azkenengo balorazioarekin batera, erreportea egingo dio Eusko Jaurlaritzari parte hartzaile bakoitzeko kurtsoaren oihartzuna, probetxua eta iritzia islatuz. Horretan, kurtsoaren helburu nagusiak bete diren, tekniko kontuak ondo funtzionatu diren eta gerorako erronkak aipatuko dira, besteak beste.
HEZKIDETZA ZUTABEAK IKASTETXEAN. (PRESTGARA)
PROIEKTUAREN MEMORIA
Zertan datza?
Aztertutako hezkidetza zutabeen gaineko hausnarketa egin, zure zentroan aplikatuz. Hau da, gaur egun lan egiten duzuen ikastetxeko edo lan egin zenuten azken zentroan nola ikasitakoa komunitate osoari helaraztea. Lan hau eskatzen dizuegu geroan aplikatzeko asmoz, nahiz eta gaur egun zuek zuzendari batzordekoak ez izan, animatzen zaituztegu gurekin egindako lana aurkeztera.
Hori dela eta, hiru ariketa egongo dira: lehenik, zure zentroaren diagnostiko bat egitea, bigarrenik, kurtsoan aipatutako gai zehatz baten gaineko informazioa luzatu eta hausnartzea, diagnostiko horretan agertutako behar bati erantzuteko eta, hirugarrenik, material pedagogiko bat sortu hausnartutako guztia praktikan jartzeko.
Proiektuak gidoi hau aurkeztu behar du:
- Sarrera: ikastaroaren bitartez zuk gehien ikasi duzun hiru gai komentatu. Izan daiteke aurretik interesatzen zitzaizkizulako ala klaseak aurrera joan ahala hori sortu zaizulako. Beraz, hiru gai horien gaineko zure interesa murtxikatu, zure zergatiak eta motibaketak aipatuz. Hori jakinda, adierazi ere zure ikasketa nondik eraman nahi duzun, posible da gai horietan ala ez.
- Garapena: aipatu ditugun hiru ariketa:
- Sarreran aipatutakoa eta, zure zentroko diagnostiko bat egingo duzu. Aztertu beharko duzu ea genero ikuspegia agerian dagoen, irakaslegoak formakuntza duen, ikasleriak holako tailerrak jasotzen dituzten, ikastetxean hobe daitezkeen espazioak eta abar. Halaber, zuk hasieran komentatutako gaiak ea gehiago ala gutxiago ezarrita dauden komentatu behar duzu.
- Jarraitzeko, orain arte jorratutako hiru gaietako bat aukeratu eta bere informazioa luzatu. Hau da, orain arte, horren inguruan zure interesa nondik doan eta ikastetxean dagoen ala ez komentatu duzu; orain garapen teoriko bat garatu beharko duzu, guk kurtsoan irakatsitakotik, baina eduki gehiagorekin.
- Azkenik, aukeratutako gai nagusi horren aplikazioari begira, material didaktiko bat sortu beharko duzu, zure ala beste edozein ikastetxean martxan jartzeko. Zure asmoa gai hori eskola inguruan ondo landua izatea izango da, bai ikasle, bai irakasle, bai familiekin (gehitu neurriak hori guztia lortzeko). Saiatu zerbait erakargarria egiten, ez oso teorikoa eta dinamiken bitartez.
- Ondorioa: proiektua amaitzeko, gaiari buruzko azken hausnarketa orokor bat gehitu beharko da.
Eskolak eguneraturik daude hezkidetzan? Arduradun nahiko daude? Nola eramaten da honen gaineko barne lana gizartera? Gaur egungo gazteak gero eta matxistagoak al dira? Azken urteetan asko aurreratu dugu ala ez hainbeste? Fobia matxistak, adibidez, LGTBIQ+fobia ezarrita ba al dago gure gizartean?
Horiek dira atal honetan erantzun ditzakezuen galderetako batzuk. Hala ere, bakoitzak bere hausnarketa egin dezake horiei erantzun beharrik gabe, betiere lantzen den gaiarekin koherentea bada.
Garrantzizko beste informazioa:
- Ez dago gutxieneko eta gehieneko hedadurarik. Hau da, ez da kontuan izango zenbat orrialde idazten duzun, baizik eta nola dauden idatzita eta ze informazioa daukaten. Hortaz, memorian online saioetan ikusitako kontzeptuak aplikatzeko gaitasuna baloratuko da.
- Entrega data: zehazteke.
- Nora bidali: info@xelebreak.com -era bidaliko dira. Hortik, lanak aztertu ondoren, zuzenketak eskatu daitezke, hutsuneak ikusiz gero. Kasu guztietan, iruzkinak jasoko dira lanetan, zuen geroko lanari begira proposamenak eskainiz.

