Arte eta Teknologia gozatzeko: erretratuaren teknika ahaztuak edo maisu handien begirada optikoa XVI. mendetik aurrera (191)
Fasea | Ordu | Modalitatea | Hastapen | Final | Ordutegia | Asteko egunak |
---|---|---|---|---|---|---|
1 | 25 | H - On Line | 2023/11/02 | 2023/12/15 | 00:00-24:00 | Al-As-Az-Og-Or |
2 | 5 | G - Txostena eta/edo memoria egitea | 2023/12/11 | 2023/12/15 | 00:00-24:00 | Al-As-Az-Og-Or |

Ikastaro honekin parte hatzaileek erretratuaren inguruko ikuspegi historiko-artistikoa garatuko dute metodologia praktikoen bitartez. XVI. mendetik gaur egunera arte eta nazioarteko testuingurutik euskal testuingurura egingo dute ibilbidea erretratuaren historian zehar. Garapen teknikoen ezagutzari esker, aurrerapen formalen berri emango da, arterako konpetentzia garatuz. Era berean, genero ikuspuntua baliatuko da gizarte desberdinetako erretratuak aztertu eta horien botere dinamikak era kritikoan aztertzeko. Horrela, ikastetxeetan erretratua irakasteko eredu esanguratsuen identifikazioaz gain, ikasten eta pentsatzen ikasteko zeharkako konpetentzia garatzeko tresnak eskainiko dira.
- Gaitasun sozial eta zibikoa
- Ikasleen lorpenera bideratuta dago
- Bigarren Hezkuntzako irakasleak
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (1. eta 2.) Gizartea irakasleak
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (3. eta 4.) eta Batxilergoa Dibersifikazioa Sozio- Hizkuntzak irakasleak
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (3. eta 4.) eta Batxilergoa Geografia eta Historia irakasleak
- H.H.Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza Gizarte irakasleak
-
Mendebaldeko artearen historiako erretratuen bilakaera: eraikuntza kritikoa eta artista erretratuen tipologiak.
-
Aro Modernoko erretratuen azterketa: Frantzia, Italia, Holanda eta Espainia.
-
XX. mendearen aurrerapen tekniko eta kulturalak
-
Artista garaikideen artelanak
-
Egokitasun pedagogikoa: gaiarekin loturiko eduki, kontzeptu, metodologia, edota materialaren erabilerak.
-
Norberaren ekarpenen balorazioak eta hausnarketak
Ikastaroa parte-hartzailea eta praktikan oinarritutakoa izango da, hots, ikastaroaren metodologia aktiboa, berritzailea, IKTez hornitua eta konpetentzietan oinarritutakoa izango da (Heziberri 2020rekin bat eginik). Izan ere, eguneroko lanean aurki ditzaketen arazoak edo erronkak planteatuko zaizkie, jarduera ezberdinen bitartez bidera ditzaten.
Zentzu horretan, ikastaroa bere osotasunean partaideen aurre ezagutzetatik abiatuko da, eta teoria bizi esperientzietan eta eguneroko lan jardunean kokatzea izango du helburu. Era berean, ikastaroak alde teorikoa eta praktikoa uztartuko ditu, ikasle bakoitzaren ikaskuntza-prozesuaren ibilbideari eta konpetentzien garapenari garrantzi handia eskainiz. Izan ere, partaidea bera izango da, interakzioa eta komunikazioa ardatz izanda, norbere ezagutzak eraikitzearen arduradun. Sortze prozesu horren akonpainamendurako, eduki kontzeptualak idatzizko zein ikus-entzunezko materialen bidez landuko dira.
Ikasleen ebaluazioa jarraia izango da, ikasle bakoitzaren benetako garapena baloratu ahal izateko.
Ikastaroa gainditu ahal izateko, bi baldintza bete beharko dira:
1) Nota orokorraren %60a lortu beharko du ikasleak.
2) Proiektua entregatu eta gainditu beharko du
- Moodle plataforma erabililko da

