Sexu-hezkuntza Haur, Lehen Hezkuntzan eta Bigarren Hezkuntzan (085)

2023/09/15 - 2023/09/29
2024/01/15 - 2024/02/19
30
Euskara
-
Fasea Ordu Modalitatea Hastapen Final Ordutegia Asteko egunak
1 1 H - On Line 2024/01/15 2024/01/15 18:00-19:30 Al
2 22 H - On Line 2024/01/16 2024/02/06
3 5 G - Txostena eta/edo memoria egitea 2024/02/07 2024/02/18
4 2 H - On Line 2024/02/19 2024/02/19 18:00-19:30
AGINTZARI S.COOP. DE INICIATIVA SOCIAL
Eneko García Poza
Tramitatzen
40
On-line

Bizitza etengabeko aldaketa- eta transformazio- prozesua da, eta hauxe argi eta garbi egiaztatzen dugu edozein adinetako gazteekin lan egiten dugunok, gure bizitzan gertatzen diren aldaketei buruz hausnartzen hasten garenean bezala. Halaber, bakoitzak izaki berezi errepikaezina gara eta horrela adierazi eta harremantzen gara. Baina, ze jarrerarekin hartzen dugu gertatzen zaizkigun aldaketak? Nola kudeatzen ditugu gure sentimenduak? eta desioak? Zeintzuk dira, eta izan dira, gure erreferenteak? Eta gure gazteonak?

Gizakion dimentsio-sexuala igarriz eta ezagutuz, gure burua eta gure ingurukoena onartzen eta maitatzen ikasi dezakegu, elkarbizitza, lankidetza eta sexuen-arteko harreman positiboak sustatzeko bidea ibiliz.

Gaitasunak
Ikasleen gaitasunak
  • Izaten ikastea
Irakaslearen gaitasunak
  • Aditua zeharkako eta diziplina gaitasunekin loturiko prozedurak eta jarrerak erakusteko
Baldintzak
Baldintzak
  • Irakasleak orokorrean
Titulazio baldintzak: Ez dago baldintzarik
Titulazio baztertzailearen baldintzak Ez dago baldintzarik
Ikastaroaren egitaraua
Helburuak
Giza izate-sexuala bizitzan zehar ezagutu, baloratu eta sakontzea, ikasleen sexualitatearen garapenean laguntzeko tresnak eta baliabideak eskainiz; Sexologiak eskainitako funtsezko kontzeptuak barneratu; Sexualitatearen eta erotikaren garapen ebolutiboa igarri hazkunde-etapa bakoitzetan; Emakume zein gizon izana adierazten diren modu eta berezitasun anitzak balioetsi; Berdintasunean oinarritutako harreman afektibo-sexualak garatzeko gakoak ezagutzea; Hezkuntza-ziklo ezberdinetako hezitzaileen arteko elkar-ezagutza eta laguntza bultzatu; Sexualitateari lotutako arrisku egoerak identifikatzen ikasi, prebentzio zein esku-hartze ikuspegitik.
Ikastaroaren edukia

I.Ardatza: Ikastaroaren oinarriak eta oinarrizko kontzeptuetan murgilketa (1,5ordu, saio telematikoa) Urtarrilak 15, 18:00etatik 19:30rarte.

Ikastaroaren aurkezpena eta talde kooperazioa sustatzeko oinarriak.

Online plataforma eta materialen aurkezpena. Aurre-ebaluazioa eta gaiaren testuinguraketa eta lehen talde praktikak.

II. Ardatza: Sexologiaren oinarrizko kontzeptuak (10 ordu) Urtarrilak 16tik 25ra.

Izate Sexualaren MAPA: Sexuazioa eta identitate sexuala, erotika eta maitakortasuna, bikote proiektua, ernalketa, familia eta inguru-harremanak. HAUSNARKETA: Gure gizartea eta bere moral sexual kulturala: sexu-rolak, estereotipoak eta erreferenteak.

SAKONDUZ: Sexuarekiko jarrerak: Debekua eta Permisibitatea vs Ulerkortasuna eta Hazkuntza. ¿Non aurkitzen gara bakoitza?

III. Ardatza: Sexualitatearen garapena eta hezkuntza, hazkunde-etapa bakoitzean. (12 ordu) Urtarrilak 26tik otsailak 6ra.

Beharrak eta desioen BIDAIA: Adin-tarte ezberdinetako ezaugarriak hausnartu, nortasuna, gorputza eta erlazioetan arduratuz.

Sexudunen ALTXORRAK: Sexu-dimentsio ezberdinak balioesten eta haien garapena bermatzeko erraminta eta estrategiak ikusarazten. ERAIKIZ: Proposamen pedagogikoak eraikiz eta adituen panelaren sorkuntza, galderak, zalantzak, motibazioak eta proposamenak saretuz.

IV. Ardatza: Elkar-Bizi, Elkar-Ikasi, Elkar-Zaindu: IKASITAKOAREN APLIKAZIOA (5 ordu) Otsailak 7tik 18era.

Jarduera honetan eskolan praktikan jartzeko proposamena landu beharko da, beraien testuinguruetara egokitutako zehaztapenekin eta ikasitako kontzeptu eta esperientzia praktikoak aplikatuz. Ekintza profesionala garatzen duen testuinguruaren zehaztapenak. Proposamenaren diseinua: helburuak, baliabideak, erabiliko diren tresnak. Praktikan jarri ahal izatekotan, honen ebaluazioa, lorpenak azalduz eta zailtasunak deskribatuz, ikasitako kontzeptu eta esperientziekin alderatuz. Azkenik, ikasitakoaren analisia. Praktikan jartzea ezinezkoa izatekotan, proposamenean aurre ikusten diren zailtasunak, aztertutako teoria eta praktikekin konparaketa eta ikasitakoaren analisia

V. Ardatza: Esperientzien partekatzea eta ebaluazioa (1,5 ordu, saio telematikoa) Otsailak 19, 18:00etatik 19:30ak arte.

Esperientzien partekatzea eta taldeko hausnarketa. Adibide praktikoak landuz. Ikastaroaren ebaluazioa.

Metodologia

Esperientzian oinarritutako ikasketa eredua:

Komunikazio eta elkarrekintza aktiborako TICen erabilera: MOODLE online plataformaren bidez egingo da ikastaroa eta bertan erreferentziazko dokumentuak eta azalpenezko ikus-entzunezko baliabideak eskuratuko dira (teoriaz osatutako dokumentuak, bideoak, artikuluak, gidak, erreferentzia bibliografiko osagarria). Bestalde, dokumentu partekatuak eta online foroak erabiliko dira ariketak zein hausnarketak modu kolektiboan gauzatzeko, adituen panela sustatuz. Zuzeneko klaseak ere egingo dira.

Kasu errealen bidezko lana: Gaiak kasu errealen euskarriarekin landuko dira, ikasitakoaren aplikazioa eta transferentzia erraztuz.

Feedback indibidual eta kolektiboak: Online-eko foroetan zalantza, jakinmin eta beharrizanak partekatuko dira eta horiek modu kooperatiboan argituko dira. Elkarren arteko feedback-a ere sustatuko da. Bestalde, ikastaroaren zuzendariarekin komunikazio bide irekia egongo da posta elektroniko eta telefono bidez, edozein arazo edo intzidentziei erantzuna emateko. Ikasleek irakaslearekin komunikatzeko bide irekia izango dute posta elektroniko bidez, zalantzak argitu ahal izateko.

Ebaluazioa eta eragina

Hasierako ebaluazioa: aurre ezagutzak foroan planteatutako hausnarketarako galderen bitartez, eta jarraipena eta asistentzia, hezkuntza sailari parte hartu ez dutenen zerrenda erraztuz.

Ebaluazio jarraia: ikasleen parte hartzearen erregistroa, egindako lanaren eta parte hartze mailaren jarraipena eginez.

Prestakuntzaren inpaktuaren ebaluazioa: Ikasleen asebetetzea eta jakintzen aplikazio eta transferentziaren neurketa. Barneratutako ezagutzen ebaluazioa.Mood

Baliabideak

Moodle eta Teams

Erlazionatutako prestakuntza ekintzak
Inskripzioa: 2023/09/15 - 2023/09/29
Inpartizioa: 2023/11/02 - 2023/12/01
Inskripzioa: 2023/09/15 - 2023/09/29
Inpartizioa: 2024/01/22 - 2024/02/23
Inskripzioa: 2023/09/26 - 2023/12/29
Inpartizioa: 2023/10/16 - 2024/05/20
Inskripzioa: 2023/09/26 - 2023/10/16
Inpartizioa: 2023/10/17 - 2024/05/28