Hezkidetzaren alde busti (088)

2023/05/19 - 2023/06/02
2023/10/02 - 2023/10/31
30
Euskara
-
Fasea Ordu Modalitatea Hastapen Final Ordutegia Asteko egunak
1 25 H - On Line 2023/10/02 2023/10/31 00:00-24:00 Al-As-Az-Og-Or
2 5 G - Txostena eta/edo memoria egitea 2023/10/27 2023/10/31 00:00-24:00 Al-As-Or
UDAKO EUSKAL UNIBERTSITATEA (UEU)
Ainize Peña Sarrionandia; Ana Novoa Fariñas; Maialen Eldua Azcarate; Maria Luisa Reizabal Arruabarrena
Tramitatzen
40
On-line

Oraindik ere gure jendartea heteropatriarkatu gisa antolatuta egonik, nahi gabe ere, bitartasunean oinarritutako generoaren ikusmolde estereotipatua eta sexista transmititzen jarraitzen dute senide, irakasle eta bestelako hezkuntza-eragileek. Hezkuntza sisteman, kasu, nahiz eta zenbaitetan genero-parekidetasuneranzko aurrerapausoak ematen ari diren, irakasleek, eskolako beste langileek, ikasmaterialek, eskolaren antolaketak, espazioen erabilerak, hizkuntzaren zein irudien erabilerak eta bestek, askotan, oso barneratuta dauden generoari buruzko uste, balio eta ohitura sexistak transmititzen dituzte.

Egoera hori irauli eta testuinguru hezitzaileetan sexismoa transmititzeari utzi eta hezkidetza sustatzeko beharrezkoak diren eduki eta gaitasunak landuko dira ikastaro honetan.

Gaitasunak
Ikasleen gaitasunak
  • Izaten ikastea
Irakaslearen gaitasunak
  • Aditua zeharkako eta diziplina gaitasunekin loturiko prozedurak eta jarrerak erakusteko
Baldintzak
Baldintzak
  • Irakasleak orokorrean
Titulazio baldintzak: Ez dago baldintzarik
Titulazio baztertzailearen baldintzak Ez dago baldintzarik
Ikastaroaren egitaraua
Helburuak
Hezkidetzarekin zerikusia duten kontzeptu eta bestelako ezagutzak garatzea; Eguneroko bizitzan eta ikastetxeetan zein testuinguru hezitzaileko esparru ezberdinetan sexismoa transmititzeko dauden moduez jabetzea; Sexismoa transmititzeko moduak hezkidetza sustatzeko moduengatik ordezkatzen jakitea; Norbere interesetatik abiatuta, testuinguru hurbilean, bakarka zein taldeka, hezkuntza hezkidetzailea sustatzeko ezagutza eta baliabide teoriko-praktikoz janztea; Eguneroko bizitzan eta ikastetxeetan zein testuinguru hezitzaileko esparru ezberdinetan sexismoa nola transmititzen den atzeman, ageriko egin eta haren ondorioak identifikatzeko gaitasunak eskuratzea.
Ikastaroaren edukia

Hezkidetza on-line eta euskaraz; EAE-ko Hezkidetza, berdintasunaren eta tratu onaren bidean (2019-2023) Plana; Hezkidetzatik Pedagogia Feministetara.

• Sexu-genero sistema bitarretik aniztasun sexualera.

• Indarkeria matxistak.

• Feminismoen ekarpenak.

  • Hezkidetzaren lekua testuinguru hezitzaileetan.
  • Curriculum formalaren zein ezkutuaren bitartez transmititzen den sexismoarekiko pentsaera kritikoa: identifikatu, esplizitu egin eta izan ditzakeen ondorioez jabetu.
  • Sexismoa baztertu eta hezkidetza sustatzeko baliabideak eskuratu.
  • Hizkuntzaren zein irudien erabilera inklusiboa.
  • Emakumeak eta haien ekarpenak bistaratzeko gakoak.
  • Parekidetasunean oinarritutako espazioen zein baliabideen erabilera eta jarduerak.
  • Indarkeria matxisten prebentzioa eta, gertatzen direnean, esku-hartzea. LGTBIQ+fobiei, lodifobiari, arrazakeriari, adinkeriari, ... eta antzeko fobia zein “-keri”ei aurre egiteko estrategiak.
  • Autonomia pertsonalerako gaitasunak.
  • Norberaren zein besteen zaintza eta tratu ona.
  • Gatazkak modu eraikitzailean bideratzeko ezagutzak, baliabideak eta gaitasunak.
  • Hezkuntza sexual hezkidetzailea.
  • Lanbide-orientazio ez-sexista.
  • Esku hartze hezkidetzailea gauzatzeko prozesua: egoeraren diagnostikoa egin; esku-hartzea planifikatu; esku-hartzea gauzatu eta esku-hartzea ebaluatu.
Metodologia

Ikastaroa on-line irakaskuntzan oinarrituko da eta, horretarako, Moodle irakaskuntza-plataforma batean oinarrituta dagoen UEUren ikasgela birtuala erabiliko da. Ikastaroa parte-hartzailea eta praktikan oinarritutakoa izango da,

1. astea: Lehenengo gaia landuko da. Guztira, 7,5 ordu.                                      

2. astea: Bigarren gaia landuko da. Guztira, 7,5 ordu.  

3. astea: Hirugarren gaia landuko da. Guztira,7,5 ordu.  

4. astea: Laugarren gaia landuko da. Guztira, 7,5 ordu.  

Ebaluazioa eta eragina

Ikasleen ebaluazioa jarraia izango da, ikasle bakoitzaren benetako garapena baloratu ahal izateko.

Ikastaroa gainditu ahal izateko, bi baldintza bete beharko dira:

1) Nota orokorraren %60a lortu beharko du ikasleak.

2) Proiektua entregatu eta gainditu beharko du

Baliabideak

- Moodle plataforma erabililko da

Erlazionatutako prestakuntza ekintzak
Inskripzioa: 2023/09/15 - 2023/09/29
Inpartizioa: 2023/11/02 - 2023/12/01
Inskripzioa: 2023/09/26 - 2023/12/29
Inpartizioa: 2023/10/16 - 2024/05/20
Inskripzioa: 2023/09/15 - 2023/09/29
Inpartizioa: 2024/01/22 - 2024/02/23
Inskripzioa: 2023/09/26 - 2023/10/16
Inpartizioa: 2023/10/17 - 2024/05/28