Emakumeen ekarpenak curriculumean (089)

2023/09/15 - 2023/09/29
2024/01/16 - 2024/02/29
30
Euskara
-
Fasea Ordu Modalitatea Hastapen Final Ordutegia Asteko egunak
1 25 H - On Line 2024/01/16 2024/02/29 00:00-24:00 Al-As-Az-Og-Or
2 5 G - Txostena eta/edo memoria egitea 2024/02/23 2024/02/28 00:00-24:00 Al-As-Az-Or
UDAKO EUSKAL UNIBERTSITATEA (UEU)
Maider Query Avaristo Iciar
Tramitatzen
40
On-line

Aurretik gertatutakoaren oinordekoak gara. Zenbait kulturetan garrantzitsuagoa da nondik gatozen zein garen baino. Garai batean identitatea ez zen ezaugarri indibidualetan oinarritzen baizik eta jatorriaren arabera eraikitzen zen, nongoa zinen, nondik zentozen. Egungo kulturan, gure oinordekotza ikuspegi historikotik jorratzen da. Norbera zein den jakiteko, aurretik bizi izan ziren oinordekoek zer egin zuten jakitea beharrezkoa izanik. Ikuspegi batean ala bestean, gure aurre historia, arbasoak zein ziren jakitea gure identitatearen definizioan garrantzia duen elementua da, gure auto-identitatean eta gure  autoestimuan. 

Pertsona arrunten bizi esperientziak garrantzitsuak dira. Norberaren autobiografia egitea garrantzitsua da. Askotan gizonak bakarrik dira biografia bat merezi duten pertsonaiak. Emakumeen bizi esperientziak ez dira biografia bat eraikitzerainokoak bihurtzen. Askotan emakumeen bizitzak tradizio patriarkaleko eremuetan gertatzen dira eta emakumeak ez dira protagonista sentitzen baizik eta beraien bizitzetako protagonistak gizonezkoak dira.

Kultura eta Historia emakumeon ikuspegitik arakatu nahi dugu ikastaro honetan. Hain juxtu emakumeon ibilbide eta ekarpen kultural nahiz historikoari jarriko diogu arreta. Beraiek egindako lanari esker baikara gu ere garenak. Emakumeon ekarpenen inguruko ikerlan, bilduma eta azterketa zenbait badauden arren, oraindik badago bakoitzak zer arakatu eta zer ulertu. Bide horretan saiakera bat da ikastaro hau, orain arte bildutako zenbait informazio, testigantza, testu eta metodologia feminista konpartitzeko helburua eta nahia dugu.

Gaitasunak
Ikasleen gaitasunak
  • Izaten ikastea
Irakaslearen gaitasunak
  • Aditua zeharkako eta diziplina gaitasunekin loturiko prozedurak eta jarrerak erakusteko
Baldintzak
Baldintzak
  • Irakasleak orokorrean
Titulazio baldintzak: Ez dago baldintzarik
Titulazio baztertzailearen baldintzak Ez dago baldintzarik
Ikastaroaren egitaraua
Helburuak
Feminismoaren oinarriak ezagutzea; Oinarrizko kontzeptuak aztertzea; Gaur egungo sexu sistema aztertu eta kokatzea; Genero rolen eta indarkeriaren arteko lotura aztertu eta kokatzea; Feminismoaren garapen historiko nahiz kulturala aztertzea; Historia egin duten emakumeen lorpenak ikustaraztea; Hezkidetzaren garrantzia kokatzea; Hezkidetza indarkeriaren prebentziorako tresna egoki gisa kokatzea; Unitate didaktikoetan genero ikuspegia txertatzeko irizpideak ematea; Ikasgelan hezkidetza nola landu ikastea; Ikastetxeei hezkidetzaren inguruko tresnak eskaintzea, eta pertsonei era positiboan eta berezian elkar ezagutzen, bizi izaten eta adierazten laguntzea; Irakasleek berdintasun ikuspegia txertatzen duten praktika onen bankua osatzea; Irakasleek hezkidetzako ikuspuntua txertatzea haien eguneroko lanean; Aurrera begira estrategia eta eremu ezberdinak lantzea;
Ikastaroaren edukia
  • Edukiak:
  • Feminismoaren oinarriak
  • Gure geneologia feministak
  • Errora joz: hezkuntza eta hezkidetza
  • Emakumeen ekarpenak gizarteko alderdi desberdinetan: metodologia, kontzeptu, material...
  • Estrategia ezberdinak
  • Proiektuaren eta praktika onen bankuaren diseinua, aurkezpena eta ebaluazioa
  • Helburuak:

  • Feminismoaren oinarriak ezagutzea.
  • Oinarrizko kontzeptuak aztertzea.
  • Gaur egungo sexu sistema aztertu eta kokatzea.
  • Genero rolen eta indarkeriaren arteko lotura aztertu eta kokatzea.
  • Feminismoaren garapen historiko nahiz kulturala aztertzea.
  • Historia egin duten emakumeen lorpenak ikustaraztea.
  • Hezkidetzaren garrantzia kokatzea.
  • Hezkidetza indarkeriaren prebentziorako tresna egoki gisa kokatzea.
  • Unitate didaktikoetan genero ikuspegia txertatzeko irizpideak ematea.
  • Ikasgelan hezkidetza nola landu ikastea.
  • Ikastetxeei hezkidetzaren inguruko tresnak eskaintzea, eta pertsonei era positiboan eta berezian elkar ezagutzen, bizi izaten eta adierazten laguntzea.
  • Irakasleek berdintasun ikuspegia txertatzen duten praktika onen bankua osatzea.
  • Irakasleek hezkidetzako ikuspuntua txertatzea haien eguneroko lanean.
  • Aurrera begira estrategia eta eremu ezberdinak lantzea.
Metodologia

Ikastaroa online irakaskuntzan oinarrituko da eta, horretarako, Moodle irakaskuntza-plataforma batean oinarrituta dagoen UEUren Ikasgela Birtuala erabiliko da. Ikastaroa parte-hartzailea eta praktikan oinarritutakoa izango da, parte-hartzailea eta konpetentzietan oinarritutakoa izango da.

1. Astea: Feminismoaren oinarriak. Guztira, 5 ordu

2. Astea: Gure genealogia feministak. Guztira, 5 ordu.

3. Astea: Erroa joz. Hezkuntza eta hezkidetza. Guztira, 5 ordu.

4. Astea: Estrategia ezbedinak. Guztira, 5 ordu.

5. Astea: proiektua eta praktika onen bankuaren diseinua. Guztira, 5 ordu.

6. Astea: Proiektuaren aurkezpena, praktika onen bankuaren aurkezpena eta ebaluazioa. Guztira, 5 ordu.

Ebaluazioa eta eragina

Ikasleen ebaluazioa jarraia izango da, ikasle bakoitzaren benetako garapena baloratu ahal izateko.

Ikastaroa gainditu ahal izateko, bi baldintza bete beharko dira:

1) Nota orokorraren %60a lortu beharko du ikasleak.

2) Proiektua entregatu eta gainditu beharko du.

Baliabideak

- Moodle plataforma erabiliko da.

Erlazionatutako prestakuntza ekintzak
Inskripzioa: 2023/09/26 - 2023/10/16
Inpartizioa: 2023/10/17 - 2024/05/28
Inskripzioa: 2023/09/26 - 2023/12/29
Inpartizioa: 2023/10/16 - 2024/05/20
Inskripzioa: 2023/09/15 - 2023/09/29
Inpartizioa: 2024/01/22 - 2024/02/23
Inskripzioa: 2023/09/15 - 2023/09/29
Inpartizioa: 2023/11/02 - 2023/12/01