TIK-en erabilera Musika irakaskuntzan (064)
Fasea | Ordu | Modalitatea | Hastapen | Final | Ordutegia | Asteko egunak |
---|---|---|---|---|---|---|
1 | 25 | H - On Line | 2023/10/02 | 2023/10/31 | 00:00-24:00 | Al-As-Az-Og-Or |
2 | 5 | G - Txostena eta/edo memoria egitea | 2023/10/26 | 2023/10/31 | 00:00-24:00 | Al-As-Og-Or |
Gaur egungo gizartean informazioaren eta komunikazioaren teknologiek berebiziko garrantzia hartu dute. Nola txertatu hauek ikasgelan, ikaskuntza esperientzia aberasteko balio dezaten?
Ikastaro honetan irakaslearen ahalduntzea bilatuko da, gaur egungo baliabide digitalek bere ezagutzei hego berriak eta norabide interesgarriak zabal ditzaketela frogatuz.
Orokorrean, lehen eta bigarren hezkuntzan ezinbestekoa da gaur egun irakaslea gailu eta zoru teknologikora egokituta eta gaurkotua egotea. Musika irakaskuntzan berariaz, aukera berri interesgarriak irekitzen dizkio, bai sortzeko, baita ikasleekin bat egiteko leku pedagogikoak aurkitzeko ere.
- Gaitasun artistikoa
- Aditua gelan ikasteko prozesuak ikertzeko, berritzeko, garatzeko eta ebaluatzeko, praktikari buruzko hausnarketatik
- Irakasleak orokorrean
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (1. eta 2.) Musika irakasleak
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (3. eta 4.) eta Batxilergoa Musika irakasleak
- Lehen Hezkuntza Musika irakasleak
- Sarrera: informazio eta komunikazioaren teknologia gaur egungo hezkuntzan. Aukerak eta mehatxuak.
- Informatika musika gelan. Nola eta zertarako?
- Audio editoreak. Grabatu, editatu eta esportatu.
- Partitura editoreak. Idatzi, editatu eta elkarbanatu.
- Samplinga, soinuekin lan egiteko era bat.
- Soinu-bildumak. Libreak eta ez libreak.
- Copyright, copyleft eta jabetza intelektuala.
- Bandlab. Proiektu kolaboratiboak eta bestelako aukerak.
- MusicLab. Ordenagailua, beste instrumentu bat.
- Ikasgelatik mundura. Sortutakoa plazaratzeko bide eta modu desberdinak.
- Musikak: musiken aukeraketa eta baliabideak. Egokitasunaren eta aberastasunaren irizpideak. Transmisioa eta kanona.
- Errekurtsoak antolatzen: proposamen teoriko-praktiko bat.
Planteamendu metodologiko berriztatzaileak eta praktikan oinarriturikoak erabiliko dira.
1. astea: Lehenengo gaia landuko da. Guztira, 7,5 ordu.
2. astea: Bigarren gaia landuko da. Guztira, 7,5 ordu.
3. astea: Hirugarren gaia landuko da. Guztira,7,5 ordu.
4. - 5. astea: Laugarren gaia + Proiektua. Guztira, 7,5 ordu.
Ikasleen ebaluazioa jarraia izango da, ikasle bakoitzaren benetako garapena baloratu ahal izateko.
Ikastaroa gainditu ahal izateko, bi baldintza bete beharko dira:
1) Nota orokorraren %60a lortu beharko du ikasleak.
2) Proiektua entregatu eta gainditu beharko du
- Moodle plataforma erabiliko da.