Irakasleok euskaraz zuzen, egoki eta jator idazteko eta mintzatzeko hamaika gomendio, arau eta tresna digital. (070)

2023/09/15 - 2023/09/29
2024/01/16 - 2024/02/23
30
Euskara
-
Fasea Ordu Modalitatea Hastapen Final Ordutegia Asteko egunak
1 25 H - On Line 2024/01/16 2024/02/23 00:00-24:00 Al-As-Az-Og-Or
2 5 G - Txostena eta/edo memoria egitea 2024/02/14 2024/02/20 00:00-24:00 Al-As-Az-Og-Or
UDAKO EUSKAL UNIBERTSITATEA (UEU)
Usoa IƱurrieta Urmeneta
Tramitatzen
30
On-line

Irakasleok, gure irakasgaia edozein dela ere, hizkuntza dugu lan-tresna nagusi: hizkuntza erabiltzen dugu ikasleekin hitz egiteko, lankideekin bilerak egiteko, ikasmaterialak erabiltzeko edo sortzeko... Ondo komunikatzeko gaitasuna, ordea, ez da edonork berez duen gaitasun bat, etengabe landu eta zaindu beharreko zerbait baizik. Azalpen ulergarriak emango baditugu, gai izan behar dugu aldiro hitz egokiak aukeratzeko, esaldiak ondo josteko, eta esaten edo idazten dugun hori komunikazio-egoerara egokitzeko.

Ikastaro honek euskarazko komunikazio-gaitasuna lantzeko abiapuntu bat eskaini nahi die parte hartzen duten irakasleei, sarri egiten ditugun akatsetatik abiatuta eguneroko hizkuntza-arazoei aurre egiten treba daitezen. Ohiko akats ortografiko eta gramatikalak ez ezik, estilo-kontuak ere landuko dira ikastaroan: kalko okerrak eta egitura traketsak, puntuazioaren oinarrizko gako batzuk... Hori guztia, sarean eskuragarri ditugun euskarazko zenbait tresna eta baliabide oinarritzat hartuta. Hala, ikastaroak aukera emango die parte-hartzaileei euren hizkuntza-jarduna kritikoki aztertzeko eta euren ahulguneak eta indarguneak identifikatzeko, eta, horrez gain, bide baliagarriak eskainiko dizkie egunerokoan sortzen zaizkien hizkuntza-zalantzak modu autonomoan argitzeko.
 

Gaitasunak
Ikasleen gaitasunak
  • Hitzezko eta hitzik gabeko komunikazioa eta komunikazio digitala
  • Hizkuntza eta literatur komunikazioa
Irakaslearen gaitasunak
  • Aditua etengabeko prestakuntza propioa planifikatzeko eta burutzeko, praktikari buruzko analisian eta hausnarketan oinarrituta
Baldintzak
Baldintzak
  • Irakasleak orokorrean
Titulazio baldintzak: Ez dago baldintzarik
Titulazio baztertzailearen baldintzak Ez dago baldintzarik
Ikastaroaren egitaraua
Helburuak
Irakasleen euskarazko komunikazio-gaitasuna hobetzea, bai idatzizkoa eta bai ahozkoa; Zuzen eta egoki komunikatzeak irakaskuntza esanguratsurako duen garrantziaz jabetzea; Hizkuntza-zalantzak argitzeko eta komunikazio-gaitasuna lantzeko eskuragarri dauden tresna eta baliabide digitalak ezagutzea; Idatzizko eta ahozko hizkuntza-jardunean sarri egiten ditugun zenbait akats identifikatzea (ortografikoak, gramatikalak, estiloari dagozkionak...).
Ikastaroaren edukia
  • Irakaskuntzan komunikazioa zaintzearen garrantzia: zuzentasuna eta egokitasuna
  • Irakasleon ohiko ortografia- eta gramatika-akatsak
  • Zuzentzaileak, akatsak saihesteko lagungarri
  • Hiztegi-kontsultak Euskalbar tresnaren bidez
  • Corpusak: hizkuntzaren erabilera erreala aztergai
  • Irakasleon ohiko kalko eta egitura okerrak, estilo-liburuak oinarri
  • Puntuazioaren inguruko zenbait gako
  • Itzultzaile automatikoak: noiz eta nola erabili (eta noiz eta nola ez)
  • Zalantzak argitzeko beste bide batzuk
  • Sintesia eta nork bere kasa ikasten jarraitzeko gomendioak
Metodologia

Ikastaro hau online eskainiko da osorik, oinarrian Moodle plataforma duen UEUren Ikasgela Birtualaren bidez. Metodologia aktiboa eta parte-hartzailea erabiliko da, eta eduki teorikoak ere jarduera praktikoen bidez landuko dira. Ikasgela Birtualeko hainbat baliabide erabiliko dira horretarako.

Edukiak astez aste jarriko dira eskuragarri (Planifikazioa ataleko antolamenduaren arabera), eta parte-hartzaileek astebeteko epea izango dute gai bakoitzeko jarduerak osatzeko. Irakasleak egunero egingo du ikastaroaren jarraipena, eta laguntza eta aholkularitza eskainiko die parte-hartzaileei. Horrez gain, talde-tutoretza gisako saio sinkronoren bat edo beste ere egingo da, nahi duenak aukera izan dezan zalantzak ahoz argitzeko eta gainerako taldekideekin iritziak trukatzeko.

Ebaluazioa eta eragina

Ikasleen ebaluazioa jarraia izango da, ikasle bakoitzaren benetako garapena baloratu ahal izateko.

Ikastaroa gainditu ahal izateko, bi baldintza bete beharko dira:

1) Nota orokorraren %60a lortu beharko du ikasleak.

2) Proiektua entregatu eta gainditu beharko du

Baliabideak

- Moodle plataforma erabililko da.

Erlazionatutako prestakuntza ekintzak
Inskripzioa: 2023/10/20 - 2024/04/28
Inpartizioa: 2024/05/06 - 2024/06/21
Inskripzioa: 2023/10/20 - 2024/01/07
Inpartizioa: 2024/01/15 - 2024/02/29
Inskripzioa: 2023/10/20 - 2024/04/28
Inpartizioa: 2024/05/06 - 2024/06/21
Inskripzioa: 2023/10/20 - 2024/02/25
Inpartizioa: 2024/03/04 - 2024/04/25