Umezaro eta nerabezaroaren aurkako indarkeria (068)

2023/09/15 - 2023/09/29
2023/11/02 - 2023/12/22
30
Euskara
-
Fasea Ordu Modalitatea Hastapen Final Ordutegia Asteko egunak
1 25 H - On Line 2023/11/02 2023/12/14
2 5 G - Txostena eta/edo memoria egitea 2023/12/14 2023/12/22
GURE SAREA GENERO IKERKETA ELKARTEA
Tramitatzen
40
On-line

4 neskatoetatik batek eta 7 mutikoetatik batek sexu abusuak pairatu ditu, pairatzen ari da edota pairatuko ditu orokorrean 13 urte bete baino lehenago (Pereda, 2016). Esan beharra dago zailtasun edo ezgaitasun bat duten haurrek sexu abusuak jasateko 10 aldiz probabilitate gehiago dutela (Save the Children, 2017). Eraso hauen % 65-85a familiako edota inguru hurbileko pertsona batek burutzen ditu (Echeburúa eta Guerricaechevarría, 2000). Datu honi gehitu behar zaio, 18 urte baino gutxiagokoen arteko sexu erasoak ohikoak direla gure gizartean. Izan ere bortxaketa kasuen % 20, 18 urte baino gutxiagoko pertsonengatik dira (Muela, 2007), beraz ez litzateke arraroa izango gaur egungo irakasleriak erasotzaile eta biktima espazio berean (eskolan) izatea. Azkenik, esan beharra dago problematika kultura, arraza eta maila ekonomiko guztietan ematen dela, soilik maila ekonomiko altuko familiekin maiz babes zerbitzuek kontakturik ez dutela (Pereda, 2016). Hau dela eta, Peredak ohartarazten du estatistika ofizialek arazoaren dimentsio erreala gutxiesten dutela (Goldman eta Padayachi, 2000, Peredak aipatua, 2016).

Nahiz eta egoera larria izan haur eta gazteekin harremana duten profesionalen hasierako prestakuntzan, adibidez unibertsitateko graduetan, ez da gaia lantzen, ezta profesional hauen barne formakuntzetan ere. 2016. urtean Eusko Jaurlaritzak argitaratutako Hezkuntza-arloko prebentzio- eta jardun-protokoloa, gerta daitezkeen haurren eta nerabeen babesgabetasun, tratu txar, sexu-jazarpen eta sexu-abusu egoeretarako, eta hezkuntza-arloaren eta adingabeak babesteko esku hartzen duten agenteen arteko lankidetza eta koordinaziorako protokoloan, problematika landuko duen urteko formakuntza bat kontuan hartzen da, halere, gaur egun ez dago formakuntza behar hau betetzen duen ikastarorik irakasleriaren eskura.

Gaitasunak
Ikasleen gaitasunak
  • Elkarrekin bizitzen ikastea
  • Izaten ikastea
Irakaslearen gaitasunak
  • Aditua zeharkako eta diziplina gaitasunekin loturiko prozedurak eta jarrerak erakusteko
Baldintzak
Baldintzak
  • Irakasleak orokorrean
Titulazio baldintzak: Ez dago baldintzarik
Titulazio baztertzailearen baldintzak Ez dago baldintzarik
Ikastaroaren egitaraua
Helburuak
Haur eta nerabeen aurkako indarkeriarekiko sentikortzea. Detekzio goiztiarra ahalbidetzea. Haur eta nerabeen babes-sarearekin koordinazioa hobetzeko bitartekoak eskaintzea. Ikastetxean esku-hartze egokia sustatzeko bitartekoak eskaintzea.
Ikastaroaren edukia

1. modulua: HKSA problematikan kokatzen (6 ordu)
Kontzeptuaren esanahia eta kokatzea. Sexu abusua botere gehiegikeria bezala. Biktima eta erasotzaileen prebalentzia datuak sexuka banatuak. Dibertsitate funtzionala eta sexu abusua. Haurren arteko sexu abusuen prebalentzia. Jolas sexual eta abusuaren arteko desberdintasuna. Salaketa kopuruen datuak. Abusuaren agerraraztearen adin tarteak. Abusuen frekuentzia. Gaur egungo datuak: erasoen kokapena, biktimen adina, erasotzaileen harremana biktimarekiko, erasotzaileen adina, etab. Gizartean dauden faktore sustatzaileak pederastia fenomenoarekiko. Erasotzailearen perfila eta biktimarekiko duen erlazioak ondorioetan duen eragina. Erasotzaileak biktimak erakartzeko erabilitako estrategiak.


2. modulua: Justiziaz haratago/Babes figura (7 ordu)
Haurren kontrako sexu abusuen egoera XIX. mendean. Haurren kontrako tratu txarren lehenengo epaiketa. Haurren kontrako tratu txarren kontzeptualizazioaren ezartzea. Haurren eskubideen onarketa eta ezartzea. Salaketa portzentaiak. Haurren kontrako sexu erasoen salaketa datuak eta hauek baldintzatzen dituzten egoerak. Haurren kontrako sexu abusuen salaketan parte hartzen duten epaitegiak. Delituaren preskripzioarekiko irakurketa. Intzestu kasuetako gaur egungo eta XIX. mendeko erasotzailearen perfila. Testuinguru familiarrean ematen diren kasuen egoera judiziala. “Sindrome de Alienación Parental” (SAP) azalpena eta kontestualizatze historikoa.Testigantzaren ezeztatze edota ukatzea. Kontestu judizialean parte hartzen duten arrisku faktoreak. Kontestu judizialean parte hartzen duten babes faktoreak. Ama babesleen egoera soziala. Ama babesleekiko mito hedatuak.

3. modulua: HKSA prebenitu daiteke? (5 ordu)
Haurren testigantza faltsuaren mitoaren lanketa. Haurren testigantzan sinestearen garrantzia eta honek haurren kontrako sexu abusuen ondorioetan duen eragina. Haur eta gazteek esandako gezurren ezaugarrien irakurketa psikologikoa. Gazte erasotzaileekiko prebalentzia datuak. Prebentzio gida bat aplikatu edo ezartzean jarraitu beharreko irizpideak. Sexu jolas edota esplorazio sexual eta abusu sexualen arteko desberdintasunak. Biktimen prebentzioaren lanketa goiztiarra, arrisku eta babes aldagaiak. Haurrentzako zaintza eta prebentzio irizpideak. Guraso edota haurren inguru hurbileko pertsonentzako zaintza eta prebentzio pautak. Erasotzaileen prebentzio goiztiarraren lanketa. Haurren kontrako sexu abusuen adierazleak (0-21 urte). Disoziazio eta akomodazio mekanismoen azalpen eta adibideak. Testigantza jasotzerako orduan jarraitu beharreko irizpideak. Haurren biktimizazio sexualean ematen den prozesuaren azalpena. Prebentzio pautak haur hezkuntzako garaian, haurrak eskubidedun subjektu bezala ulertu: laguntza eskatzen ikastearen garrantzia, norberaren gorputzarekiko errespetuaren garrantzia eta musuak ematera ez derrigortzea. Haurrek arrisku adierazleak ikasteko irizpideak. Eroskeri eta oparien arteko desberdintzearen garrantzia. Biktimak abusua jolas bezala ulertzen duenean. Jardute jarraibideak biktimizatuak izan diren haurren gurasoentzako. Irakasleek ikasleentzako zaintza esparruak sustatzeko/sortzeko irizpideak. Hezkuntza sexuala eta norberaren gorputzaren ezagutza. Hezkuntzan prebentzioa lantzeko esperientzia desberdinak, maila bakoitzerako egokituak.

4. modulua: Jardute protokoloak ( 7 ordu)
- Euskal Autonomi Erkidegoan indarrean dagoen protokoloa ezagutzea. Eskola barneko protokoloak ezagutzea.

Azken proiektua (5 ordu): Hezkuntza protokoloa oinarri hartuz, kasu praktiko bat ebatzi beharko dute. Horretarako eskainiko zaizkien egoeren artean bat hautatuz.

Metodologia

Gaiaren esentzia kontuan izanda, ikastaroa era aktiboan garatuko da. Metodologia partehartzailea bultzatuko da, beti ere gaiak eskatzen duen diskrezioa eta anonimotasun maila zainduz. Heziberriren marko pedagogikoa oinarri hartuta, sarean lan egingo da. Partehartzaileek informazioa eta edukiak jasotzeaz gain, beraien iritziak, azterketak, dudak eta ezin egonak konpartitzea dugu xede nagusia.

Bestalde, ikastaroaren luzaera sei astekoa izango da. Blended Learning edo ikastaro erdi presentzialen egitura eta ezaugarriak jarraituz, lehenengo astean bideo-saio presentziala egingo da. Bertan gaiarekiko sarrera egin, lehen jarduera gidatua eta erabiliko diren baliabide digitalen azalpena egingo da. Hurrengo lau saioak plataforma digitalaren bitartez kudeatuko dira eta azken saio ere bideo-saioa izango da. Azken saioan, tertulia dialogikoaren metodologia oinarri hartuz mahainguru bat egingo da, barneratutako jakintzen inguruan hausnartzeko.

Ikastaroko formatzaileek gidari rola hartuko dute, sare sozial itxian hausnarketa eta eztabaida sustatuz. Ikastaroaren diseinuari esker, jardunean dauden irakasleriak ezagutzak barneratzeaz gain, komunitatean gogoeta egin eta esperientziak elkarbanatzeko bideak izango dituzte.

Ebaluazioa eta eragina

Hasierako ebaluazioan aurrezagutzak ebaluatuko ditugu, beren beregi sortutako 36 galderez osatutako galdetegi baten bidez, erantzunak dikotomikoki diseinatuak egongo direlarik.

Prozesuaren ebaluazioan, asistentzia, parte-hartzearen eta probetxu-mailaren ebaluazioa burutuko dugu.

Amaieran, ikasitakoaren orokortzea ebaluatuko dugu, parte-hartzaileek egin beharko duten kasu praktiko baten inguruko jardutearen informea ebaluatuz. 

Baliabideak

-

Erlazionatutako prestakuntza ekintzak
Inskripzioa: 2023/09/15 - 2023/09/29
Inpartizioa: 2023/11/02 - 2023/12/01
Inskripzioa: 2023/09/26 - 2023/12/29
Inpartizioa: 2023/10/16 - 2024/05/20
Inskripzioa: 2023/09/15 - 2023/09/29
Inpartizioa: 2024/01/22 - 2024/02/23
Inskripzioa: 2023/09/26 - 2023/10/16
Inpartizioa: 2023/10/17 - 2024/05/28