Historia ikasgelara eramateko Artea. Gizartea eta sentimenduak krisi garaietan, konparazio-azterlan baten bidez (165)
Fasea | Ordu | Modalitatea | Hastapen | Final | Ordutegia | Asteko egunak |
---|---|---|---|---|---|---|
1 | 25 | H - On Line | 2024/01/09 | 2024/02/16 | 00:00-24:00 | Al-As-Az-Og-Or |
2 | 5 | G - Txostena eta/edo memoria egitea | 2024/02/07 | 2024/02/13 | 00:00-24:00 | Al-As-Az-Og-Or |

Historian zehar aurki daitezkeen garaietan sentimenduak era desberdinean adierazten zituztela esan genezake. Ez da bera Grezia klasikoan pertsonarekiko aurkez zezaketen adierazpena (arimarekin eta katarsiarekin lotu daitekeena), edota XIX. mendean Erromantizismoarekin (sublime eta pintoresko) adierazpen teknika. Arteak, urteen poderioz, bizi izan duen garapenarengatik, sentimenduen adierazpena era desberdinetan adieraztea lortu du. Garapen horrek gure oraingo garaian era batean eragin du, eragina ezagutzeko atzetik datorren ibilbidea ezagutu behar dena.
Era horretan, proiektu honen helburua Arteak bizi izan duen garapenaren bidez aurkezten duen sentimenduen adierazpenaren azterketak ezagutzean datza. Dagokion garaian, artelana aztertuz, sentimenduaren aplikazioa ''nola'' eta ''zergatik'' adierazten den jaso, baloratu, aztertu eta zabaltzen jakitean. Artearen historiografiak banatzen dituen garai desberdinak kontuan hartzea beharrezkoa hartzen da, garaiak hobeki zehazteko eta ideia/sentimendu lotura artelanarekin gauzatzeko. Horren bidez, uneko filosofia kontuan izanik Artearen aplikazioa aztertuko da. Filosofiarekin eta artearekin erlazionatu beharrezko diren perspektiba garaikideekin (genero sexu aniztasuna, kultura aniztasuna, aniztasun funtzionala) lotzea zilegi eta zuzena uste da. Horren bidez, proiektu honen perspektibaren bidez ikastoletan bai historia, Artea eta filosofiaren arteko lotura gauzatzeko proiekzioa erakutsiko da. Honela, proiektua artearen historiografiatik eta filosofiatik garatua izango da.
Artearen historiografiari dagokionez artearen bilakaera aztertzen lagunduko digu. Dagozkion garaiko teknika desberdinak aztertuko dira ''arte''a deritzon kontzeptuaren sorreratik (Greziako ars-techne mimetike-tik) gaur egungo garaira arte. Filosofiari dagokionez garaian garaiko pentsamendua aztertzen lagunduko digu. Pentsamenduaren ezagutzak artelanen azterketarako beharrezko lagungarri izango dugu, artean eragin den esanahi filosofikoak bertan aurkeztu den sentimendua adieraziko digu eta.
- Gaitasun sozial eta zibikoa
- Ikasleen lorpenera bideratuta dago
- Bigarren Hezkuntzako irakasleak
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (1. eta 2.) Gizartea irakasleak
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (3. eta 4.) eta Batxilergoa Dibersifikazioa Sozio- Hizkuntzak irakasleak
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (3. eta 4.) eta Batxilergoa Geografia eta Historia irakasleak
- H.H.Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza Gizarte irakasleak
-
Artearen ikerketa eta ezagutza
-
Artearen garrantzi soziokulturala, jarrera eta kritikotasuna
-
Artearen testuinguru zientifikoa: perspektiba objektibo eta subjektiboak
-
Artearen erabilgarritasuna eta adierazgarritasuna
-
Egokitasun pedagogikoa: gaiarekin loturiko eduki, kontzeptu, metodologia, edota materialaren erabilerak.
-
Norberaren ekarpenen balorazioak eta hausnarketak
Ikastaroa parte-hartzailea eta praktikan oinarritutakoa izango da, hots, ikastaroaren metodologia aktiboa, berritzailea, IKTez hornitua eta konpetentzietan oinarritutakoa izango da. Izan ere, eguneroko lanean aurki ditzaketen arazoak edo erronkak planteatuko zaizkie, jarduera ezberdinen bitartez bidera ditzaten. Zentzu horretan, ikastaroa bere osotasunean partaideen aurre ezagutzetatik abiatuko da, eta teoria bizi esperientzietan eta eguneroko lan jardunean kokatzea izango du helburu. Era berean, ikastaroak alde teorikoa eta praktikoa uztartuko ditu, ikasle bakoitzaren ikaskuntza-prozesuaren ibilbideari eta konpetentzien garapenari garrantzi handia eskainiz. Izan ere, partaidea bera izango da, interakzioa eta komunikazioa ardatz izanda, norbere ezagutzak eraikitzearen arduradun. Sortze prozesu horren akonpainamendurako, eduki kontzeptualak idatzizko zein ikus-entzunezko materialen bidez landuko dira. Horrez gain, gaian sakontzeko parada egon dadin, beharrezkoa denean material osagarria gehituko da, baliabide didaktiko desberdinez osatua.
ikastaroa gainditu ahal izateko, bi irizpide hauek betetzea hobetsiko da:
1) Nota orokorraren %60a lortu beharko du ikasleak.
2) Memoria entregatu eta gainditu beharko du.
- Moodle plataforma erabililko da