Ulermenezko irakurketa Lehen Hezkuntzan (059)
Fasea | Ordu | Modalitatea | Hastapen | Final | Ordutegia | Asteko egunak |
---|---|---|---|---|---|---|
1 | 25 | H - On Line | 2023/11/02 | 2023/12/15 | ||
2 | 5 | G - Txostena eta/edo memoria egitea | 2023/12/11 | 2023/12/14 | 00:00-24:00 | Al-As-Az-Og |

Ezagutzak banatu eta isolatu beharrean, uztarturik, erlazioan eta testuinguru errealetan ikasteak dituen abantaila eta onurekin kontziente da Heziberri 2020. Hori kontuan hartuta dator ikastaro hau.
Askotan irakurmena zatika aztertzen dugu eta horrek zailtasunak sortzen dizkigu. Ulermenezko irakurketa gertatzeko ezinbestean kontuan hartu beharreko hari desberdinak (hizkuntza, arlo kognitiboa, arlo emozionala…) eta berau eskuratzeko zeharkako konpetentzien (ikasten ikastea, autonomia…) bereganatzea, kontuan hartu, erlazioan jarri eta hezkuntza-praktika hobetzen laguntzera dator ikastaro hau. Betiere ikasgelako eguneroko dinamikan baliagarriak diren proposamenekin eta erabat esanguratsuak diren ikaspen eta proposamenekin. Ondoren, beraiek ere esanguratsua izan den hori, esanguratsu bihurtzeko beraien eguneroko hezkuntza-praktikan.
- Hitzezko eta hitzik gabeko komunikazioa eta komunikazio digitala
- Hizkuntza eta literatur komunikazioa
- Ikasten eta pentsatzeko ikastea
- Aditua proposamen didaktikoak ikasleen premia eta aniztasunera doitzeko eta egokitzeko, ikuspegi inklusibotik
- Aditua zeharkako eta diziplina gaitasunekin loturiko prozedurak eta jarrerak erakusteko
- Ikasleen lorpenera bideratuta dago
- Lehen Hezkuntza irakasleak
- E.P.A. Lehen Hezkuntza
- Lehen Hezkuntza Euskara irakasleak
- Lehen Hezkuntza Frantsesa irakasleak
- Lehen Hezkuntza Ingelesa irakasleak
1. EDUKI-MULTZOA: IRAKURKETA PROZESUAREN EZAUGARRIAK
-
Irakurketa prozesuaren ezaugarriak
2. EDUKI-MULTZOA: OZTOPOAK ETA IRTENBIDEAK
-
Baliabideak eta praktika arrakastatsuak
-
Irakurketa garatzeko estrategiak
-
Balorazio irizpide estrategiak
3. EDUKI-MULTZOA: IKASTETXEKO IRAKURKETA PLANA
-
Irakurketa plana
4. EDUKI-MULTZOA: KALITATEZKO BIBLIOGRAFIA
-
Kalitatezko literatura
-
Genero ikuspegia liburuetan
-
Bibliografiak sortzeko irizpideak
Ikastaroa parte-hartzailea eta praktikan oinarritutakoa izango da, hots, ikastaroaren metodologia aktiboa, berritzailea, IKTez hornitua eta konpetentzietan oinarritutakoa izango da. Zehazkiago, pedagogia kritikoa (Freire) zutabe duen formazioa da hau. Hausnartutakoaren eta landutakoaren inguruko praktikak proposatuko dira, ikasleen parte hartzea eta erreflexio kritikoa bultzatuz. Ikastaroa erabat esanguratsua izango da eta irakasleen eguneroko hezkuntza-praktikan oihartzuna izango du, edukiak, materialak eta hausnarketak erabat bideratuta egongo baitira ikasgelako beharretara. Zentzu horretan, ikastaroa bere osotasunean partaideen aurre ezagutzetatik abiatuko da, eta teoria bizi esperientzietan eta eguneroko lan jardunean kokatzea izango du helburu. Era berean, ikastaroak alde teorikoa eta praktikoa uztartuko ditu, ikasle bakoitzaren ikaskuntza-prozesuaren ibilbideari eta konpetentzien garapenari garrantzi handia eskainiz.
Ikasleen ebaluazioa jarraia izango da, ikasle bakoitzaren benetako garapena baloratu ahal izateko.
Ikastaroa gainditu ahal izateko, bi baldintza bete beharko dira:
1) Nota orokorraren %60a lortu beharko du ikasleak.
2) Proiektua entregatu eta gainditu beharko du
- Moodle plataforma erabililko da.
