Zelula eukariotoaren irudien albuma (098)
Fasea | Ordu | Modalitatea | Hastapen | Final | Ordutegia | Asteko egunak |
---|---|---|---|---|---|---|
1 | 3 | H - On Line | 2024/01/08 | 2024/01/08 | 16:00-19:00 | Al |
2 | 20 | H - On Line | 2024/01/09 | 2024/01/29 | 16:00-19:00 | Al-As-Az |
3 | 3 | H - On Line | 2024/02/01 | 2024/02/01 | 16:00-19:00 | Og |
4 | 4 | G - Txostena eta/edo memoria egitea |
Ikastaro honetan, zelula eukariotoaren oinarrizko egitura eta ultraestruktura landuko dira, azalpen teorikoak eta interneteko baliabideen bidezko ariketa praktiko bat konbinatuko dituen
dinamikaren bidez. Transmisio mikroskopio elektronikoarekin zein eremu argiko mikroskopioarekin ateratako irudiak, edo/ta patologiekin lotutako irudi histologikoak bilatuko
dira, zelularen egitura eta funtzioa lotzen dituen albuma osatzeko. Album hori oinarri gisa hartuta, irakasle bakoitzak dagokion ikasle taldearen maila/adinaren araberako unitate
didaktikoa proposatuko du.
- Gaitasun zientifikoa
- Ikasten eta pentsatzeko ikastea
- Aditua gelan ikasteko egoerak proposatzeko, aplikatzeko eta ebaluatzeko
- Aditua gelan ikasteko prozesuak ikertzeko, berritzeko, garatzeko eta ebaluatzeko, praktikari buruzko hausnarketatik
- Bigarren Hezkuntzako irakasleak
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (1. eta 2.) Natura Zientziak irakasleak
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (3. eta 4.) eta Batxilergoa Biologia eta Geologia irakasleak
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (3. eta 4.) eta Batxilergoa Dibersifikazioa Zientifiko-Teknologika irakasleak
- H.H.Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza Zientifiko-Teknologiko irakasleak
1. Zelularen osagai ezberdinak mikroskopioan nola ikusten diren landuko da. Bereizmenaren
kontzeptua azalduko da.
2. Landuko diren mikroskopioetan lagin biologikoak behatu ahal izateko jarraitu beharreko
prozesamendu histologikoa azalduko da: fixapena, mikrotomia, tindaketa (topografikoak,
histokimikoak), behaketa.
3. Zelularen egitura ezberdinen inguruko azalpenak emango dira, ikuspegi morfologikoa eta
funtzionala landuz.
4. Zelularen osagaiak bi mikroskopio mota ezberdinetan (eremu argiko mikroskopioan eta
transmisio mikroskopio elektronikoan) nola ikus daitezkeen zehaztuko da eta osagaion
funtzioak landuko dira.
Azken bi helburu hauek saio ezberdinetan landuko dira:
A) MINTZ PLASMATIKOA ETA BERE BEREZITASUNAK
- Mintz plasmatikoa handipen gutxirekin eta askorekin, transmisio mikroskopio elektronikoan.
- Mintz plasmatikoaren berezitasunak:
Erpinaldean: mikrobiloxkak, glukokaliza, zilioak, estereozilioak
Alboetan: Interdigitazioak
Oinaldean: Oinaldeko tolesdurak
B) KANPO MATRIZEA ETA ZELULEN LOTURAK
- Kanpo Matrizea:
Oinaldeko xafla
Kolageno zuntzak eta elastina zuntzak
Zelularen pareta
- Zelulen loturak:
Alboetan:
o Ornodunen lotura konplexua (lotura hertsiak, aingurapen gerrikoa, desmosoma),
o Ornogabeen lotura konplexua (aingurapen gerrikoa, desmosoma trenkadatua)
o Nexuak
Oinaldekoak:
o Hemidesmosomak
C) ZITOSOLA ETA ZITOESKELETOA
- Zitosola
Erribosomak eta polisomak
Lipido tantak eta glukogenoa
- Zitoeskeletoa
Aktinazko mikropiruak: mikrobiloxkak, filopodio eta lamelipodioak, miopiruak
Piru ertainak: desmosomak eta hemidesmosomak
Mikrotubuluak: zilioak, zentrioloak, mikrotubulu axonikoak
C) NUKLEO INTERFASIKOA ETA ZELULEN ZATIKETA
- Interfaseko nukleoa eta bere osagaiak:
Nukleoaren gaineztadura
Nukleoaren poroa
Nukleoaren xaflaska
Heterokromatina
Eukromatina
Nukleoloa
- Zelularen zatiketaren faseak (mitosia eta meiosia)
- Zelularen zatiketaren faseetako egiturak:
Kromosomak
Ardatz mitotikoa eta berau eratzen duten mikrotubulu motak
Xafla metafasikoa
Zatiketa ildoa (zitokinesia)
D) ORGANULU ZITOPLASMATIKOAK ETA ZITOSIAK
- Zelularen organulu ezberdinak eta organuluok egoera funtzionalaren arabera izan dezaketen
morfologia:
Erretikulu endoplasmatiko pikortsua eta leuna
Golgi aparatua
Lisosomak
Peroxisomak
Mitokondriak
Kloroplastoak
- Zitosiak eta parte hartzen duten egiturak:
Hartzaile bidezko endozitosia
Endozitosi eta jariapen besikulak
Fagozitosia, fagosomak
Endosomak
5. Online dauden atlas histologikoak eta bestelako baliabideak erabiliz, ehunen/zelulen
behaketa egingo da, kontrolei zein patologia ezberdinei loturiko irudien bilduma egingo da.
Bi saio presentzial: Urtarrilak 8an eta Otsailak 1ean, 16.00etatik 19.00etara
Gainontzekoak On-line sinkronoak: Urtarrilak 9an 16.00etatik 18.00etara, eta urtarrilak 10, 15, 16, 22, 23 eta 29an 16.00etatik 19.00etara.
Proposatzen den ikastaro honen gehiena online burutuko da. Hasieran, ikastaroaren nondik norakoak azaltzeaz gain, ebaluazioarako osatu beharko den albuma eta unitate didaktikoa nola
garatu behar diren azalduko da. Ondoren saio bakoitzean, edukien atalean zehaztutako kontzeptu orokorrak azalduko dira eta albuma osatzeko erabili daitezkeen baliabideak
proposatuko dira. Ebaluaziorako ezinbestekoa izango da, albuma osatzea eta azkenengo saio presentzialean aukeztuko duten unitate didaktikoa prestatzea, ikastaroan ikasitako guztia
beraien ikasle taldean aplikatzeko egokitzapena izan beharko duena. Saioak eGelaPI plataforma propiotik eskuragarri egongo diren webex esteketatik jarraitu ahalko dira. eGelaPIn
gainera, power point aurkezpenak zein eskuragarri dauden bideoak eskuratu ahalko dira.
Osatu beharreko albumari dagokionez:
Albuma, mikroskopio elektronikoarekin eskuratutako mikrografiekin osatuko da, transmisiomikroskopio elektronikoarekin eskuratutako irudiak lehenetsita. Albumean, zelula eukariotoaren
ultraestruktura mailako ezaugarriak erakutsiko dira, eremu argiko mikroskopioari dagokionirudiarekin lagunduta.
Jarduera hau garatzeko, honakoak bete beharko dira:
- Eremu argiko mikroskopioarekin eta bereziki transmisio mikroskopio elektronikoarekin
ateratako helburuen bilaketa eta aurre-aukeraketa. Kasu guztietan, eskala-barra duten irudiak hautatzea gomendatzen da edo, hori ezinezkoa bada, mikrografia zein handipenekin burutu den
adieraztea.
- Aukeratutako mikrografiak artxibo berean bilduko dira eta helburuak etiketatu egingo dira.
Gainera, erreferentzia edo iturria zehaztu beharko da. Mikroskopio optikoko irudien kasuan, erabilitako tindaketa zehaztu beharko da.
Azkenik, irakasleen formazio propiorako proposatzen dugun albumaren edukietan oinarrituz, ikasleeekin burutuko luketen saioari dagokion unitatea diseinatu eta aurkeztuko dute.
Ezinbestekoa izango da saioetan parte hartzea. Partaideek helburu guztiak biltzen dituen mikrografien album bat egin behar dute. Albumean, erabilitako terminologia, azaldutako
kontzeptuen ulermena eta irudien aukeratze egokia gauzatu izana baloratuko dira. Honetaz gain, egindako mikrografien albumean oinarrituz, unitate didaktiko bat prestatu eta aurkeztu
beharko dute, ikastaroan zehar ikasitakoa beraien ikaslekin nola aplikatuko luketen azalduko duena.
Azken urteotan bizitzea tokatu zaigun osasun egoera dela eta onlineko klaseak, eta klase interaktiboak geroz eta ohikoagoak dira, eta beraz, kurtso honekin batera onlineko tresnen
ezagutza areagotuko dute irakasleek, irakaskuntza mota dibertsifikatzen lagunduko duena eta aldi berean, irakaskuntzaren kalitatea areagotuko duena.
Azkenik, esan, oro har, 35 irakaslerentzat eskaintza egiten denez, proposamen hau gutxienez, 35 zentru ezberdinetan aplika litekeela estimatzen dela. Hortaz, gutxienez 700 ikasletik gora
aritu ahalko dira ikastaro honen garapen praktikoan.
X

