Ikastetxe bateko komunikazioa plana (177)
Fasea | Ordu | Modalitatea | Hastapen | Final | Ordutegia | Asteko egunak |
---|---|---|---|---|---|---|
1 | 27 | H - On Line | 2023/11/02 | 2023/11/15 | 0:00-24:00 | Al-As-Az-Og-Or |
2 | 3 | G - Txostena eta/edo memoria egitea | 2023/12/11 | 2023/12/14 | 00:00-24:00 | Al-As-Az-Og |

Ikastaro honen xedea ikastetxe batentzat komunikazio-plan bat nola egin ikastea da. Horretarako, komunikazio arloko hainbat eduki barneratuko ditu ikasleak. Besteak beste, marka kontzeptua edota sare-sozialen garrantzia. Eduki horiek landu gabe ezingo baita komunikazio plan eraginkor bat egin. Horretaz gain, ikasleak komunikazio plan bat osatuko du ikastaroaren amaieran, eta horrekin batera memoria bat; ikastaroan landu den guztia bilduz. Ikastaroa parte hartzailea eta aktiboa izango da, ikaslearen hausnarketa gaitasuna baloratuz. Gainera, landuko diren adibideen bidez hainbat gai landuko dira: inklusioa, genero ikuspuntua edota komunitatearen garrantzia. Ikastetxeek edota irakasleek ikastaro hau eginez gero, komunikazioan beharrezko formakuntza jasoko dute sare-sozialetan eta sarean komunikazio plan digital bat osatzeko.
- Ikasten eta pentsatzeko ikastea
- Aditua arazoak eta gatazkak ebazteko
- Irakasleak orokorrean
-
Helburuak:
1. Komunikazio plan eraginkor bat diseinatzea.
1.1. Komunikazioaren eta komunikazio-plan baten garrantziaz ohartzea.
1.1.1. Komunikazio plan eraginkor batek izan dezaken eraginaz hausnartzea: bizikidetzan, genero ikuspegian, integrazioan eta komunitatean.
1.2. Komunikazio plan baten diseinurako gaitasunak eskuratzea.
1.2.1. Ikus-entzunezko eta idatzizko komunikazioaren balioa: genero ikuspuntua, ekitatea, agenda 2030, integrazioa eta bizikidetza kontzeptuak landuz.
1.3. Komunikazio plan bat diseinatzeko eta aurrera eramateko tresnak ezagutzea.
2. Sarea eta sare-sozialen erabilera hobetzea ikasketa prozesuan.
2.1. Sarean dauden baliabideak ezagutzea.
2.1.1. Hezkuntza garai eta konpetentzia ezberdinetara ekartzea sareko baliabideak.
Edukiak:
- Oinarriko kontzeptuak: komunikazioa, igorlea, hartzailea, mezua, kanalak, publizitatea, sare-sozialak, marka, storytelling, masa komunikazioa …
- Marka kontzeptuan sakondu: zer da, balioak, nola lantzen da eta adibideak ikusi zein bilatu.
- Storytelling-kontzeptuan sakondu: zer da, balioak, nola lantzen da eta adibideak ikusi zein bilatu.
- Zatzzakit (Beñat Iraola sortzailearekin elkarrizketa laburra proposatzen da, sorkuntza prozesua nola izan zen azaltzeko).
- Norberaren/instituzioaren markaren inguruan hausnartu: zer nahi dugun, nola, zergatik …
- Sarea, sare-sozialak, baliabideak eta kanalak: youtube, facebook, instagram, twitter, Flickr, newsletterrak, vimeo …
- Edukien sorkuntza: marka, diseinua eta balioak.
- Edukien sorkuntzarako tresnak: sare-sozialetan edukiak sortzeko baliabideak, ikus-entzunezkoak eta idatzikoak.
- Egutegiak: planifikazio sistemak.
- Social Baker
- Buffer
- Facebook creator studio
- Sare sozial ezberdinak: facebook, instagram, twitter, flicker, youtube, vimeo …
- Sareko bestelako edukiak hezkuntzara bideratuta.
- Arlo-konpetentzia ezberdinak lantzeko profilak/edukiak
Ikastaroa online irakaskuntzan oinarrituko da eta, horretarako, Moodle irakaskuntza-plataforma batean oinarrituta dagoen UEUren Ikasgela Birtuala erabiliko da. Ikastaroa parte-hartzailea eta praktikan oinarritutakoa izango da, parte-hartzailea eta konpetentzietan oinarritutakoa izango da.
1. Astea: Sarrera, Kontzeptuak praktikan. Guztira, 4 ordu
2. Astea: Edukien eta komunikazio planaren lanketa. Guztira, 6,5 ordu.
3. Astea: Planaren zirriborroa. Guztira, 6,5 ordu.
4. Astea: Sare sozialen beste kontu batzuk eta neurketak. Guztira, 2 ordu.
4. Astea: Sare sozialak ikasgelan. Irakasleentzako baliagarriak diren tresnak, 6 ordu
5. Astea: Proiektua landuko da. Guztira, 3 ordu.
Ikasleen ebaluazioa jarraia izango da, ikasle bakoitzaren benetako garapena baloratu ahal izateko.
Ikastaroa gainditu ahal izateko, bi baldintza bete beharko dira:
1) Nota orokorraren %60a lortu beharko du ikasleak.
2) Proiektua entregatu eta gainditu beharko du.
Moodle plataforma
