Dolua prozesuetan laguntzeko tresnak (058)
Fasea | Ordu | Modalitatea | Hastapen | Final | Ordutegia | Asteko egunak |
---|---|---|---|---|---|---|
1 | 2 | H - On Line | 2023/11/07 | 2023/11/07 | 18:00-19:30 | As |
2 | 19 | H - On Line | 2023/11/08 | 2023/12/03 | ||
3 | 8 | G - Txostena eta/edo memoria egitea | 2023/12/04 | 2023/12/11 | ||
4 | 1 | H - On Line | 2023/12/12 | 2023/12/12 | 18:00-19:30 | As |

Heriotzaren ondoren, dolu-prozesua gizakiaren erantzun natural gisa agertzen da, era askotan azaleratuz eta garatzen garen testuinguru guztietan eraginez, baita ikastetxean ere. Era honetan, familiaren, lagunen, irakasleen eta ikastetxearen zeregina erabakigarria izango da haur eta nerabeen dolu prozesuan.
Galera bizi duten pertsona guztiontzat esperientzia zaila da, baina zenbait norbanako edo familientzat, dolu prozesua konplexu bihur daiteke; bizitza berrantolatzeko ezintasunarekin, mina gainditu ezinik eta osasun-arazoak eta arazo psikologikoak bizitzen (depresioa, antsietatea, somatizazioak, gaixotasunak, etab.). Hau dela eta, dolu prozesu bat bizitzen ari diren ikasle zein beraien familien erreferentzizko irudi gisa, ikastetxeetan hausnarketarako jarraibideak eta tresnak zehaztea garrantzitsua da, heriotza eta dolua modu argi eta irekian tratatu ahal izateko, taburik eta beldurrik gabe. Era honetan, doluaren esperientzia naturalizatu daiteke, gertaera natural bati erantzun naturala emanez.
- Izaten ikastea
- Aditua zeharkako eta diziplina gaitasunekin loturiko prozedurak eta jarrerak erakusteko
- Irakasleak orokorrean
I.Ardatza: Ikastaroaren oinarriak eta oinarrizko kontzeptuetan murgilketa (1,5 orduko saio telematikoa) Azaroak 7, 18:00etatik 19:30etara. Ikastaroaren aurkezpena eta talde kooperazioa sustatzeko oinarriak. Online plataforma eta materialen aurkezpena. Sarrera: heriotza eta dolu prozesuaren kontzeptuak ezagutzen (doluaren definizioa, dolu motak, doluaren aldiak).
II. Ardatza: Doluan dagoen pertsonari hurbiltzen (8 ordu) Azaroak 8tik 20ra.
Heriotza eta dolu prozesuaren kontzeptuak sakontzen. Atxikimenduaren kontzeptua eta oinarri teorikoak: motak eta ondorioak. Doluaren lanketa oztopatzen eta errazten duten aldagaiak eta jarrerak ezagutu. I.Ariketa (a): Nork bere burua ezagutzeko jarduera, heriotzaren eta sufrimenduaren inguruko sinesmenak eta pentsamenduak argitzeko teknika. I.Ariketa (b): Heriotza bizi ondoren nolako interakzio sozialak jaso ditut. Zeintzuk lagundu didate eta zeintzuk ez.
III. Ardatza: Dolu-adierazpenak haurtzaroan eta nerabezaroan (11 ordu) Azaroak 21etik abenduak 3ra.
Dolua haurtzaroan. Aita edo ama galtzea. Nola esan haur bati senide bat hil dela. Ume eta gazteen ohizko erantzunak doluaren aurrean. Ume eta gazteen eskubideak gizaki maitatu baten heriotzaren ostean. Dolu-prozesuan laguntzeko gauzatu daitezkeen jarraibideak eta orientabideak. II.Ariketa: Egoera erreal-etan oinarrituriko adibide praktikoen lanketa.
IV. Ardatza: Hezkuntza-jarduera dolu-prozesuetan (8 ordu) Abenduak 4tik 11ra.
Esku-hartzea doluan: familia, ikasleak, ikasgela eta ikastetxean. Heriotzaren inguruko heziketa: helburuak, edukiak baliabide didaktikoak eta ebaluazioa. IV.Ariketa: Gelan zein ikastetxean hainbat adin-tartetako haurrekin lantzeko jardueren eta baliabideen proposamena. Izenburua, aholkatutako adina, helburuak, jardueraren garapena.
V. Ardatza: Esperientzien partekatzea eta ebaluazioa (1,5 orduko saio telematikoa) Abenduak 12, 18:00etatik 19:30etara. Esperientzien partekatzea, taldeko hausnarketa eta inpaktuaren ebaluazioa. Ikastaroaren ebaluazioa.
Esperientzian oinarritutako ikasketa eredua:
Komunikazio eta elkarrekintza aktiborako TICen erabilera: MOODLE online plataformaren bidez egingo da ikastaroa eta bertan erreferentziazko dokumentuak eta azalpenezko ikus-entzunezko baliabideak eskuratuko dira (teoriaz osatutako dokumentuak, bideoak, artikuluak, gidak, erreferentzia bibliografiko osagarria). Bestalde, dokumentu partekatuak eta online foroak erabiliko dira ariketak zein hausnarketak modu kolektiboan gauzatzeko, adituen panela sustatuz. Zuzeneko klaseak ere egingo dira.
Kasu errealen bidezko lana: Gaiak kasu errealen euskarriarekin landuko dira, ikasitakoaren aplikazioa eta transferentzia erraztuz.
Feedback indibidual eta kolektiboak: Online-eko foroetan zalantza, jakinmin eta beharrizanak partekatuko dira eta horiek modu kooperatiboan argituko dira. Elkarren arteko feedback-a ere sustatuko da. Bestalde, ikastaroaren zuzendariarekin komunikazio bide irekia egongo da posta elektroniko eta telefono bidez, edozein arazo edo intzidentziei erantzuna emateko. Ikasleek irakaslearekin komunikatzeko bide irekia izango dute posta elektroniko bidez, zalantzak argitu ahal izateko.
Hasierako ebaluazioa: aurre ezagutzak foroan planteatutako hausnarketarako galderen bitartez, eta jarraipena eta asistentzia, hezkuntza sailari parte hartu ez dutenen zerrenda erraztuz.
Ebaluazio jarraia: ikasleen parte hartzearen erregistroa, egindako lanaren eta parte hartze mailaren jarraipena eginez.
Prestakuntzaren inpaktuaren ebaluazioa: Ikasleen asebetetzea eta jakintzen aplikazio eta transferentziaren neurketa. Barneratutako ezagutzen ebaluazioa.
MOODLE eta Teams

