Osasun mentala sustatzea eskola-testuinguruan (105)

2023/09/15 - 2023/09/29
2024/01/11 - 2024/02/21
30
Euskara
Poligono Industrial Ibaiondo 27, beheko solairua
Fasea Ordu Modalitatea Hastapen Final Ordutegia Asteko egunak
1 25 D - Presentziala eskola-ordutegitik kanpo 2024/01/11 2024/02/21 17:30-20:00 Az-Og
2 5 G - Txostena eta/edo memoria egitea 2024/02/09 2024/02/20
AGINTZARI S.COOP. DE INICIATIVA SOCIAL
Joana Gonzalez Fernandez
Tramitatzen
30
Aurrez aurrekoa

Osasun mentaleko arazoak beti egon dira herritarren artean. Gaur egun, pandemiaren ondoren, badirudi arazo horiek areagotu egin direla edo, gutxienez, nabariago bihurtu direla. Zailtasun horiek bai helduen, bai haurren eta nerabeen artean daude. Haur eta nerabe horiek, eskolara joaten dira, eta testuinguru horretan ere jartzen dira jokoan zailtasun horiek. Batzuetan, zailtasunak oso nabariak izaten dira, eta erraz identifikatzen dira; beste batzuetan, ez hainbeste, eta horregatik arreta handiagoa jarri behar da sufrimendua identifikatu ahal izateko.

Ezbairik gabe, osasun mentaleko arazoak dituzten ikasleek eragina dute irakasleengan, ikaskideengan eta hezkuntza-sistema osoan, ondoeza psikologikoa identifikatzea eta kontuan izatea osasun mentala prebenitzeko, sustatzeko, beharrezko baliabideak jartzeko eta esku hartzeko lagunduko du. Garrantzitsua da irakasleek zailtasun horien agerpenak zein diren jakitea, egoera horien kudeaketa antolatzeko modu berriak planteatzeko, taldean lan eginez, esku hartzea elkarrekin planifikatuz eta jarduera eta programak garatuz hezkuntza-komunitatearen osasun mentala sustatzeko.

Gaitasunak
Ikasleen gaitasunak
  • Ikasten eta pentsatzeko ikastea
Irakaslearen gaitasunak
  • Aditua arazoak eta gatazkak ebazteko
Baldintzak
Baldintzak
  • Irakasleak orokorrean
Lehentasunezko taldea
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza P. Terapeutikoak
  • Haur eta Lehen Hezkuntza Pedagogia Terapeutikakoak
  • Hezkuntza Bereziko langileak
  • Okupazio Terapeutak
Titulazio baldintzak: Ez dago baldintzarik
Titulazio baztertzailearen baldintzak Ez dago baldintzarik
Ikastaroaren egitaraua
Helburuak
Osasun mentalaren dimentsioa ulertu eta indikatzaileak bereizteko gakoak barneratzea; Haur eta gazteen osasun mentalaren berezitasunetan sakondu, etapa ebolutiboak bereiztuz; Osasun mentaleko arazoek norbanako ikasleetan eta taldean duten eragina aztertzea; Eskola osasun mentalaren sustatzaile izateko gakoetan sakontzea; Behar bereziak dituzten ikasleei arreta integral eta inklusiboa emateko estrategiak lantzea; Hezkuntza komunitate inklusibo eta erresilientea sustatzeko planak ezagutu eta lantzea; Prebentzio unibertsaleko eta espezifikoko programak eta jarduerak garatzea, hezkuntza-komunitatearen osasun mentala sustatzeko.
Ikastaroaren edukia

I. Ardatza:  Nola ulertzen dugu osasun mentala. Urtarrilak 11 eta 17an (5 ordu).

Aurkezpena eta talde kooperazioa sustatzeko oinarriak. Osasun mentala: aurre ezagutzak, definizioa, kontzeptuak, mitoak eta uste okerrak. Haur eta gazteen osasun mentalen inguruko azterlanak eta gakoak.

II. Ardatza: Nola agertzen dira osasun mentaleko arazoak ikasgelan eta ikastetxean. Urtarrilak 18, 24 eta 25 (7,5 ordu).

Ondoez emozionala adierazteko modu desberdinak (Arazo internalizatzaileak eta kanporatzaileak). Osasun mental arazoak dituzten ikasleen profil komunak ezagutu, jokabide eta emozio agerpenen hausnartzearen bitartez. Haurren eta gazteen osasun mentalarekin lotutako arazoen funtsezko dimentsioak identifikatzea egungo testuinguru psikologikoan eta kulturalean. Osasun mentaleko arazoek eskolan duten eragina (errendimendu akademikoa, gelako portaera, berdinekiko harremana…). Ondoez emozionalaren eta haren ondorioen adierazpenak (zailtasun akademikoak, indarkeria, oldarkortasuna, depresioa, erregulatzeko zailtasunak, antsietatea, etab.). Ikasitakoa kasu errealekin praktikatuz.

III. Ardatza: Hezkuntza testuinguru erresilientea sortuz. Urtarrilak 31 eta otsailak 1 (5 ordu).

Prebentziozko gakoak garatzea ikaskuntza- eta bizikidetza- prozesuetan, ikasleen estres emozionala murrizteko. Osasun mentaleko zailtasunak dituzten ikasleei hezkuntza-erantzuna eman nahi dieten kontzeptu- eta antolaketa-esparruak ezagutzea. Zailtasunak dituzten ikasleekiko muga profesionalak eta pertsonalak. Irakasleentzat kezkagarriak diren egoerak: espektatibak doituz. Irakasleek emozioak eta egoera konplexuak maneiatzeko estrategiak: autozainketa adierazleak landu (banaka eta taldeka), erretze profesionala prebenitzeko.

IV. Ardatza: Osasun mentala sustatuz. Otsailak 7 eta 8 (5 ordu).

Osasunerako eta/edo osasun mentala sustatzeko eskolen ereduak garatzea. Bizitzarako trebetasunak eta hezkuntza emozionala garatzeko programak. Programa horien ekarpenak eta mugak. Guztiontzako bizikidetza positiboa, berdintasunezkoa eta ikaskuntzakoa sustatzen duten hezkuntza-komunitate harreragile eta konpontzaileen sorreraren deskribapena. Hezkuntza-sistemak nahasmendu mental larriari erantzuteko dituen baliabideak. Osasun mentala sustatzeko gakoak: estrategiak eta bizikidetza planean adierazitako alderdien berrikustea.

Hezkuntza, osasun, psikologia eta gizarte arloko programak eta baliabideak.

V. Ardatza: Bakarkako esku-hartze plana. Otsailak 9tik 20ra (5 ordu)

Ikasleak ekintza profesionala garatzen duen testuinguruaren zehaztapenak eta faktore eragile desberdinen azterketa egin. Proposamenaren diseinua: helburuak, baliabideak, tresnak edo estrategiak. Praktikan jartzea posible bada, honen ebaluazioa, lorpenak eta zailtasunak deskribatuz, ikasitakoa esperientziekin alderatuz eta ikasitakoaren analisia egingo da. Ikastetxean gogoeta egitea osasun mentaleko zailtasunak dituzten ikasleekiko muga pertsonal eta profesionalei buruz.

VI. Ardatza. Esperientzien partekatzea eta ebaluazioa. Otsailak 21 (2,5 ordu). Lan praktikoa bukatutakoan azken saioa egingo da, non profesionalek kasua aurkeztu ahal izango duten; halaber, ikastaroan izandako zailtasunak eta zalantzak adierazi ahal izango dira bertan, hausnarketarako eta partekatzerako saio baten bidez.

Metodologia

Aktibo eta parte hartzailea, ikasketa esanguratsua bilatuz eta egiten den lanean aplikatu eta transferentzia egitera bideratuta.

Esperientzian oinarritutako ikasketa eredua: Eraikitzen den ezagutza, bakoitzak bere hezkuntza praktikaz egiten duen hausnarketa eta deskribapenetik abiatuko da. Horrela, garatzen diren baliabideak egunerokotasuneko praktikara aplikatzeko erabilgarriak izango dira.

Baliabideen eskuratzea eta elkarrekintzarako IKTen erabilera: Saio presentzialetan lantzen denaz gain, dokumentu partekatuak eta online foroak erabiliko dira hausnarketak modu kolektiboan konpartitu eta adituen panela sustatuz, PADLET tresnaren bitartez. Bestalde, Eskola 2.0 proiektuaren printzipioetan oinarrituta, irakasleen konpetentzia digitala zeharka garatzeko sareko baliabideak erabiliko dira, hezkuntza departamentuak dituen baliabideen ezagutza eta erabilera sustatuz (Ikasgunea, Agrega, EIMA eta IRALEko baliabideak).

Kasu errealen bidezko lana: Gaiak kasu errealen euskarriarekin landuko dira, ikasitakoaren aplikazioa eta transferentzia erraztuz.

Ikerketa komunitatearen bidezko ezagutzaren eraikitze kooperatiboa. Hausnarketa kolektiboetan oinarritutako ikaskuntza.

Feedback indibidual eta kolektiboak: Online-eko foroetan zalantza, jakinmin eta beharrizanak partekatuko dira eta horiek modu kooperatiboan argituko dira. Elkarren arteko feedback-a ere sustatuko da. Bestalde, ikastaroaren zuzendariarekin komunikazio bide irekia egongo da posta elektroniko eta telefono bidez, edozein arazo edo intzidentziei erantzuna emateko eta ikasleek irakaslearekin komunikatzeko bide irekia izango dute posta elektroniko bidez, suertatzen zaizkien zalantzak argitu ahal izateko

Ebaluazioa eta eragina

Hasierako ebaluazioa: aurre ezagutzak galderen bitartez, jarraipena eta asistentzia eta hezkuntza sailari parte hartu ez dutenen zerrenda.

Ebaluazio jarraia: parte hartzearen erregistroa, egindako lanaren eta parte hartze mailaren jarraipena. Eduki eta tresnen erabilgarritasun eta eraginkortasunaren inguruko balorazioa ikasleen aldetik, hobekuntzak planteatzeko. Saioetan sinadura orria eta jarraipen-fitxa beteko dira.

Prestakuntzaren inpaktuaren ebaluazioa: Ikasleen asebetetzea eta jakintzen aplikazio eta transferentziaren neurketa. Barneratutako ezagutzen ebaluazioa, autoebaluazioa (hausnarketa metakognitiboa eta ebaluazio diana), koebaluazioa (Critical friends teknikaren bidez) eta heteroebaluazioa (zuzenketarako rubriken diseinua eta ikasleei feedback indibidualak).

Amaierako ebaluazioa eta Hezkuntza Sailarekin koordinazioa: Ikasleen amaierako ebaluazioa egingo da, Hezkuntza departamentuak ezarritako irizpideak jarraituz. Zuzendariaren eginkizunen artean, sailarekin etengabeko koordinazioa mantenduko da, suerta daitezkeen arazoen ebazpenerako, ikasleen amaierako ebaluazioaren igortzea egiteko eta esku hartze planaren inguruko balorazioa eta ikastaroan erabilitako materialak helarazteko.

Baliabideak

.

Erlazionatutako prestakuntza ekintzak
Inskripzioa: 2023/09/26 - 2023/10/16
Inpartizioa: 2023/10/17 - 2024/05/28
Inskripzioa: 2023/09/15 - 2023/09/29
Inpartizioa: 2024/01/22 - 2024/02/23
Inskripzioa: 2023/09/15 - 2023/09/29
Inpartizioa: 2023/11/02 - 2023/12/01
Inskripzioa: 2023/09/26 - 2023/12/29
Inpartizioa: 2023/10/16 - 2024/05/20