Eskola-testuinguruan portaera erregulatzeko zailtasunak (185)

2023/09/15 - 2023/09/29
2024/03/06 - 2024/04/29
30
Euskara
-
Fasea Ordu Modalitatea Hastapen Final Ordutegia Asteko egunak
1 2 H - On Line 2024/03/06 2024/03/06 18:00-19:30 Az
2 22 H - On Line 2024/03/07 2024/04/16
3 5 G - Txostena eta/edo memoria egitea 2024/04/17 2024/04/26
4 1 H - On Line 2024/04/29 2024/04/29 18:00-19:30 Al
AGINTZARI S.COOP. DE INICIATIVA SOCIAL
Yoana Gumbao Gallardo
Tramitatzen
30
On-line

Azken urteotan areagotu egin dira ikasleen portaera arazoak eta erregulazio falta hau oinarri duten arazoen kopurua (bullying-a, irakasleei eta ikastetxeari zuzendutako indarkeria, autolesioak...). Egoera horiek eragina dute bai ikasleen ikaskuntzan bai eskola erritmoan zein ikastetxeen funtzionamenduan, irakasleen eta laguntza baliabideen artean estres eta ondoez handia eraginez. Handia da halako ikasleek ikastetxeetan duten inpaktua, irakasleak berak erretzeko arriskua ere handia den bezala; beraz, garrantzitsua da zer gertatzen den jakitea, kontrolik gabeko uneak prebenitzeko eta halakoetan esku hartu ahal izateko. Garrantzitsua da irakasleek erregulazio falta horren agerpenak zein diren jakitea, bai eta falta hori eragiten duten eta barnean hartzen duten faktoreak ezagutzea ere, egoera horien kudeaketa antolatzeko modu berriak planteatuz, taldean lan eginez eta esku hartzea elkarrekin planifikatuz. 

Gaitasunak
Ikasleen gaitasunak
  • Elkarrekin bizitzen ikastea
Irakaslearen gaitasunak
  • Aditua arazoak eta gatazkak ebazteko
Baldintzak
Baldintzak
  • Irakasleak orokorrean
Lehentasunezko taldea
  • Bigarren Hezkuntzako irakasleak
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza P. Terapeutikoak
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergo Orientatzaileak
  • Haur eta Lehen Hezkuntza Kontsultoreak
  • Haur eta Lehen Hezkuntza Pedagogia Terapeutikakoak
  • Haur eta Lehen Hezkuntza irakasleak
  • Hezkuntza Bereziko langileak
  • Okupazio Terapeutak
Titulazio baldintzak: Ez dago baldintzarik
Titulazio baztertzailearen baldintzak Ez dago baldintzarik
Ikastaroaren egitaraua
Helburuak
Portaera erregulatzeko zailtasunak sortzen, mantentzen eta azkartzen dituzten faktoreak eta laguntzarako baliabideak ezagutzen laguntzea; Jokabide agerpen horien prebentzioan lagunduko duten ikaskuntza eta bizikidetza estrategiak lantzea; Lankideak eta familiak inplikatuz, ikastetxean esku hartzeko planak egin ahal izateko jokabide, estrategia eta ereduak eskaintzea; Jokabide krisi larrietan edo erregulaziorik gabeko egoeretan eusteko estrategiak zein diren jakitea; Irakasleak erretzea prebenitzeko hausnarketa egituratzea, desregulazio egoeretan kutsatzea saihestuko duten taldekako eta banakako estrategien bidez eta sor daitezkeen zalantza tekniko, etiko eta praktikoak argitzearen bitartez.
Ikastaroaren edukia

I. Ardatza: Ikastaroaren oinarriak eta indarkeriarekin lotutako kontzeptuak. (1,5 orduko saio telematikoa) Martxoak 6, 18.00etatik 19:30etara. Ikastaroaren aurkezpena eta talde kooperazioa sustatzeko oinarriak. Online plataforma eta materialen aurkezpena. Portaera erregulazioaren zailtasunak eskolan: aurre ezagutzak, definizioa eta kontzeptuetan murgilketa.

II. Ardatza: Desregulazio agerraldiak eta aldaketaren gakoak ulertuz. (8 ordu) Martxoak 7tik 13ra.

Desregulazio arazoak dituzten ikasleen profil komunak ezagutu, jokabide eta emozio agerpenen hausnartzearen bitartez. Jokabide gatazkatsuak eta faktore eragileak, mantentzaileak eta azkartzaileak. Hezkuntza, osasun, psikologia eta gizarte arloko programak eta baliabideak. Kontrolik gabeko jokabideari eusteko eta erregulatzeko gakoak: estrategiak eta bizikidetza planean adierazitako alderdien berrikustea. Kasu zehatzen lanketarako adierazleen eskema diseinatzen: jokabidea erregulatzen lagunduz.

III. Ardatza: Esku hartzea planifikatuz. (8 ordu) Martxoak 14tik 21era.

Eskola testuinguru eusle eta eraginkorrak sortzea ahalbidetzen duten faktoreak: prebentzio eta aldaketarako gakoak. Esku hartze planen ezagutzea: eraginkortasun adierazleak, baliabide profesional gakoak eta mugarriak. Arrisku, krisi eta/edo gatazka larriko egoerak. Eustea, esku hartzeko estrategia gisa, eta beste estrategiak: komunikazio teknika, fisikoki eusteko estrategiak, kognitiboak eta jokabidezkoak. Kasu errealekin praktikatuz.

IV. Ardatza: Autozainketa, irakasleen desregulazioa prebenitu eta inpaktua eta eraginkortasuna ebaluatzeko estrategiak esparruan. (8 ordu) Apirilak 8tik 16ra. Dilema etikoak: euste fisikoaren eta emozionalaren mugak, agresibitate eta indarkeria egoeren maneiua, jokabide kontrolaren eta jokabidearen manipulazioaren arteko aldeak. Muga profesionalak eta pertsonalak zailtasunak dituzten ikasleekiko. Irakasleentzat kezkagarriak diren egoerak: espektatibak doituz. Irakasleek emozioak eta egoera konplexuak maneiatzeko estrategiak: autozainketa adierazleak landu, erretze profesionala prebenitzeko. Ikastetxean jokabide desregulazioko zailtasunak lantzeko eredua sortu.

V. Ardatza: Bakarkako esku hartze plana. (3 ordu) Apirilak 17tik 26ra. Ekintza profesionala garatzen den testuinguruaren zehaztapenak eta faktore eragile desberdinen azterketa. Proposamenaren diseinua: helburuak, baliabideak, tresnak edo estrategiak. Praktikan jartzea posible bada, ebaluazioa, lorpenak eta zailtasunak deskribatuz, ikasitakoa esperientziekin alderatuz eta ikasitakoaren analisia eta, praktikan jartzea ezinezkoa izatekotan, proposamenean aurre ikusten diren zailtasunak, oztopoak, onura posibleak eta analisia. Gogoeta egitea zailtasun emozionalak dituzten ikasleekiko muga pertsonal eta profesionalei buruz.

VI. Ardatza: Esperientzien partekatzea eta ebaluazioa. (1,5 orduko saio telematikoa) Apirilak 29. Esperientzien partekatzea eta taldeko hausnarketa, ezagutzen eraikitze eta partekatze kooperatiboa eta kolaboratiboa bilatuz eta parte hartzaileen proposamenen hobekuntza eta ikuspegi kritikoa bultzatuz. Adibide praktikoak landu. Ikastaroaren ebaluazioa.

Metodologia

Aktibo eta parte hartzailea, ikasketa esanguratsua bilatuz eta egiten den lanean aplikatu eta transferentzia egitera bideratuta.

Esperientzian oinarritutako ikasketa: Eraikitako ezagutza, hezkuntza praktikaz egiten den hausnarketa eta deskribapenetik abiatuko da. Baliabide guztiak egunerokotasuneko praktikara aplikatzeko esanguratsuak eta erabilgarriak izango dira.

Komunikazio eta elkarrekintza aktiborako TICen erabilera: MOODLE online plataformaren bidez egingo da ikastaroa eta bertan erreferentziazko dokumentuak eta azalpenezko ikus-entzunezko baliabideak eskuratuko dira (teoriaz osatutako dokumentuak, bideoak, artikuluak, gidak, erreferentzia bibliografiko osagarria). Bestalde, dokumentu partekatuak eta online foroak erabiliko dira ariketak zein hausnarketak modu kolektiboan gauzatzeko, adituen panela sustatuz PADLET tresnaren bitartez. Zuzeneko klaseak ere egingo dira ZOOM-en bitartez. IKTen erabilera ebaluaziorako ere erabiliko da, Moodle plataformak eskaintzen dituen tresnekin, galdetegiak eta espazio irekiak eskainiz. Azkenik, Eskola 2.0 proiektuaren printzipioetan oinarrituta, irakasleen konpetentzia digitala zeharka garatzeko, sareko baliabideak erabiliko dira, hezkuntza departamentuak eskaintzen dituen baliabideen erabilera sustatuz (EIMA katalogoa, IRALE, Ikasgunea eta Amarauna).

Erronka bidezko ikasketa: ardatz teoriko bakoitza ezagutza beharrizan batek eraginda aurkeztu eta aztertuko da.

Analisi bibliografikoan oinarritutako ikasketa autonomoa: hausnarketarako galderak proposatu eta ikasleek horiei erantzuteko informazioa bilatuko dute azterketa bibliografikoen bidez. Ikastaroko irakasleak gidari, sustatzaile eta zirikatzaile rola beteko du.

Feedback indibidual eta kolektiboak: Online-eko foroetan zalantza, jakinmin eta beharrizanak partekatuko dira eta horiek modu kooperatiboan argituko dira. Elkarren arteko feedback-a ere sustatuko da. Bestalde, ikastaroaren zuzendariarekin komunikazio bide irekia egongo da posta elektroniko eta telefono bidez, edozein arazo edo intzidentziei erantzuna emateko.

Ebaluazioa eta eragina

Hasierako ebaluazioa: aurre ezagutzak foroan planteatutako hausnarketarako galderen bitartez, eta jarraipena eta asistentzia, hezkuntza sailari parte hartu ez dutenen zerrenda erraztuz.

Ebaluazio jarraia: ikasleen parte hartzearen erregistroa, egindako lanaren eta parte hartze mailaren jarraipena eginez. Eduki eta tresnen erabilgarritasun eta eraginkortasunaren inguruko balorazioa ikasleen aldetik, hobekuntzak planteatzeko.

Prestakuntzaren inpaktuaren ebaluazioa: Ikasleen asebetetzea eta jakintzen aplikazio eta transferentziaren neurketa. Barneratutako ezagutzen ebaluazioa, autoebaluazioa (hausnarketa metakognitiboa eta ebaluazio diana), koebaluazioa (Critical friends teknikaren bidez) eta heteroebaluazioa (zuzenketarako rubriken diseinua eta ikasleei feedback indibidualak).

Amaierako ebaluazioa eta Hezkuntza Sailarekin koordinazioa: Ikasleen amaierako ebaluazioa egingo da, Hezkuntza departamentuak ezarritako irizpideak jarraituz. Zuzendariaren eginkizunen artean, sailarekin etengabeko koordinazioa mantenduko da, suerta daitezkeen arazoen ebazpenerako, ikasleen amaierako ebaluazioaren igortzea egiteko eta esku hartze planaren inguruko balorazioa eta ikastaroan erabilitako materialak helarazteko.

Baliabideak

.

Erlazionatutako prestakuntza ekintzak
Inskripzioa: 2023/09/26 - 2023/10/16
Inpartizioa: 2023/10/17 - 2024/05/28
Inskripzioa: 2023/09/15 - 2023/09/29
Inpartizioa: 2024/01/22 - 2024/02/23
Inskripzioa: 2023/09/26 - 2023/12/29
Inpartizioa: 2023/10/16 - 2024/05/20
Inskripzioa: 2023/09/15 - 2023/09/29
Inpartizioa: 2023/11/02 - 2023/12/01