Emaitzak eta bizikidetza hobetzea, praktika inklusiboetatik abiatuta (129)

2023/09/15 - 2023/09/29
2024/01/11 - 2024/02/15
30
Euskara
-
Fasea Ordu Modalitatea Hastapen Final Ordutegia Asteko egunak
1 25 H - On Line 2024/01/11 2024/02/15 16:00-19:00 Og
2 5 G - Txostena eta/edo memoria egitea
UNIVERSIDAD DEL PAÍS VASCO/EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
Estibaliz Amenabarro Iraola
Tramitatzen
25
On-line

Gaur egungo gizarte errealitateari begirada azkar bat eskainita, gizarte tradizional batetik moderno batera pasa gara eta etengabeko aldaketa, ziurgabetasuna eta egonkortasun eza nabarmendu behar ditugu, Baumanen (2003) gizarte kapitalistaren analisiak likidoa den mundua deskribatu du –gizarte gero nahastuagoak eta aldakorragoak. Gizarte transformazio horien inguruan berriz, Castellsek, (2004) informazioaren aroa deskribatu du, teknologia berriek eraginda, informazioa eta beronen kudeaketak, gizarte errealitatea etengabe aldaketan jarri, fenomeno berriekin deskribatu eta errealitate horiek ulertzeko eta interpretatzeko elementu berriak eskainiz; argi dagoena zera da: aldaketa horiek ez dira, azalekoak, egiturazkoak eta sakonak baino; ekonomia ez ezik, kultura, hezkuntza, etika, pentsamendua eta beste hainbat alorretan ere eragin zuzen zuzena dutelarik (Perez Gomez, 2006). Eta nola ez, hezkuntzaren eremua, goitik behera irauli du horiek.

Eskola askotariko pertsonak, kulturak, sinesmenak biltzen dituen espazio sozio kulturala den neurrian bertan gertatzen diren interakzio eta harreman dinamikek, eskola errealitatea gainditu eta gizarte dinamikak astintzeko gaitasuna dute. Baita gizarteak eskolakoa ere. Eskola ikasteko eremu izateaz haratago bizikidetza unitate oso konplexua da. Eskola testuinguruan emaitzak (akademikoez haratago), uneotan, bestelako kezka eta errealitateei erantzunak eman beharra suertatzen da.

Gaitasunak
Ikasleen gaitasunak
  • Ikasten eta pentsatzeko ikastea
Irakaslearen gaitasunak
  • Aditua gelan ikasteko egoerak proposatzeko, aplikatzeko eta ebaluatzeko
Baldintzak
Baldintzak
  • Bigarren Hezkuntzako irakasleak
Titulazio baldintzak: Ez dago baldintzarik
Titulazio baztertzailearen baldintzak Ez dago baldintzarik
Ikastaroaren egitaraua
Helburuak
Irakatsi-ikasi prozesuen inguruan hausnarketa orokorra egitea; Informazioaren gizarteak ikastea eta irakasteak dituen inplikazio berrien inguruan hausnartzea; Bizikidetza eta eskolako giroan onura eta positiboak diren ekimenak abiatzea; Harremanak eta bere dimentsio pedagogikoaren inguruan hausnartzea.
Ikastaroaren edukia

1. Astea
Ikasgaiaren aurkezpen orokorra. Helburua. Edukiak. Metodologia. Ebaluazio zereginak.
Aurre ezagutzak gaiari gerturatzeko ariketa: Foto elizitazioa teknikaren bitartez familiak eskola testuinguruan agertuko ditugu eta horien inguruko narratiba bat idatziko dugu.
Elkarrekintzak eta elkarrizketa ikaskuntzaren oinarri gisa: oinarri zientifikoak. Oinarri teorikoa.

2. Astea
Bidelagunari buruzko hainbat estrategiak, pautak. Sustatzen dituzten arrakasta-jarduerak.

3. Astea
Ikaskuntza eta bizikidetza. Ikaskuntzak bizkortzea errazten duten elkarrekintzak; Ikasgelako estrategiak.

4. Astea
Talde interaktiboak, literatur tertulia dialogikoak, erroldatzeak (irakurlea, matematikaria, laborategian ...);Senideen eta irakasleen hizketaldiak eta prestakuntza; ikastetxeko estrategiak: senideen hezkuntza-partaidetza eta komunitatearena. Gatazkak prebenitzeko eta konpontzeko eredu dialogikoa; Irakasleak; Ikaskuntza Dialogikoaren ezaugarriak eta printzipioak.

5. Astea
Lan koadernoa osatu eta ikastaroari amaiera. Autoebaluazioa. Irakaslearen ebaluazioa.
Lan koadernoa bi elementuz osatuko da: Irakurketa sintesiak eta kasu egoeren analisiak eta erantzunak ematen auto-informeak. Esku hartzearen errealismo maila, egoera errealei erantzun egokiak eskaintzeko unean ebaluatuko da, hezkuntza komunitatean bizikidetza positiboa sustatzen egiten duen ekarpena.

Metodologia

Proposatuko dugun metodologia erabat dinamikoa izango da. Kasu eta egoera zehatz eta praktikoen gainean lan egingo da. Honela ikaslearen parte hartze aktiboa bilatzeko teknikak baliatuko ditugu, batetik irudien edo argazkien analisia (foto-elizitazioa erabiliko dugu), tertulia dialogikoak eta elkarrizketak eta esku hartze plan bat egiteko estrategiak. Hauek online modura emateko moldatuko dira, teknika eta ariketa bakoitzaren arabera taldeari hobekien egokitzen zaion online baliabidea eta forma aukeratzen. Ikastaroaren hartzailea bere praktikaren gainean pentsatzen jarri nahi dugu hura hobetzeko helburuz. Horregatik kasu errealak aztertuko ditugu eta kasu horien gainean ikasi eta behar diren proposamenak garatuz. Talde lana lehenetsiko da.

Eta ikuspegi dialogikoa izango du oinarri oinarrian. Gure ustetan, irakasleak eskola dinamikan txertatu nahi baditugu horrek eskolako giroan eta kulturan eragin positiboa duelako ezinbestean elkarrizketa horizontal eta garden batetik egin behar da. Ikasleak eta irakasleak interkonexioan jarri nahi baditugu eta haiekin eskuhartzea nahi badugu lehenik haiek ezagutu eta haien errealitatera hurbildu behar da. Honenbestez, ikastaro honetan landuko dugun edukia baliatuko dugun metodologiarekin erabat uztartuta aurkezten dugu.

Ebaluazioa eta eragina

Ebaluazioa honako hauek baloratzen egingo da:

  1. Asteko lana (%50): irakurketen eztabaida klasean (ideiak partekatzea, hausnarketa egitea eta tertulia dialogikoak sustatzea) eta kasu errealen ariketak eta analisia baloratuko dira.
  2. Lan koadernoa (%40): Irakurketa sintesiak (%20) + Kasu egoeren analisiak eta erantzunak ematen auto-informeak (%20): Esku hartzearen errealismo maila, egoera errealei erantzun egokiak eskaintzeko unean ebaluatuko da, hezkuntza komunitatean bizikidetza positiboa sustatzen egiten duen ekarpena, baloratuko dira.
  3. Genero ikuspegia txertatzea eta hizkuntza inklusiboa erabiltzea (%10): ikasleak egiten duen lan oron eta bereziki ebaluatuko diren gaietan, hau da, bai lan koadernoan eta bai asteko lanetan, eztabaidetan, galderetan, tertulia dialogikoetan eta oro har, parte-hartzetan.

Ikastaroaren inpaktua honako elementuetan aurkituko eta neurtuko da. Besteak beste:

  • ikasleak gai dira bizikidetza eta praktika inklusiboetatik garatutako irtenbideak eraikitzen.
  • bizikidetza eta inklusioaren inguruan dauden ideiak lantzeko gai dira eta tertulia dialogikoen bidez eztabaidatzeko eta ikasteko tresnak praktikan jarri dituzte.
  • genero perspektiba bizikidetza eta inklusioaren inguruko lanetan txertatzeko baliabideak eskuratu dituzte eta praktikan jarri dituzte.
  • hizkuntza inklusiboa erabiltzeko trebezia.
Baliabideak

,

Erlazionatutako prestakuntza ekintzak
Inskripzioa: 2023/09/26 - 2023/12/29
Inpartizioa: 2023/10/16 - 2024/05/20
Inskripzioa: 2023/09/26 - 2023/10/16
Inpartizioa: 2023/10/17 - 2024/05/28
Inskripzioa: 2023/09/15 - 2023/09/29
Inpartizioa: 2024/01/22 - 2024/02/23
Inskripzioa: 2023/09/15 - 2023/09/29
Inpartizioa: 2023/11/02 - 2023/12/01