Dantzak, gorputz adierazpeneko baliabideak Heziketa Fisikoan (094)

2023/09/15 - 2023/09/29
2024/01/20 - 2024/03/06
30
Euskara
Torre de Isasi, Otaola Hiribidea, 1, 20600 Eibar, Gipuzkoa (Markeskoa Jauregia, UEUren egoitza)
Fasea Ordu Modalitatea Hastapen Final Ordutegia Asteko egunak
1 25 D - Presentziala eskola-ordutegitik kanpo 2024/01/20 2024/02/29 17:30-20:30 Og-Lr
2 5 G - Txostena eta/edo memoria egitea 2024/03/01 2024/03/06 00:00-24:00 Al-As-Og-Or
UDAKO EUSKAL UNIBERTSITATEA (UEU)
Tramitatzen
25
Aurrez aurrekoa

Gure proposamena mugimendu adierazkorrean oinarritzen da, bertan gorputz-adierazpena eta gorputz-adierazpeneko baliabideak modu zabalean jasotzen dira. Izan ere, gure proposamenean gorputz-adierazpenak, dantzaz gain, bestelako jarduera hauek ere biltzen ditu: mugimendu askea, mugimendu adierazkorra eta sortzailea, antzezlan laburrak, imitazioak, talde kohesiorako jolasak, inprobisazioak, margo-zapi-mozorro bidezko adierazpena eta erlaxazio eta meditazio ariketak.

Azken urteotako egoeraren ondorioz, gure ume eta nerabeen beharrizanak aldatu egin dira eta horrek beraien ongizatean eragin zuzena izan du, antsietatea, bakardadea eta depresio egoerak sortuz. Hori dela-eta, ongizatea eta osasuna erregulatzeko asmoz eta gorputza ardatz hartuta, hori lantzeko beharrizana ikusten dugu. Gure ikasleen ongizatea zenbat eta hobea izan, ikastetxe barruko elkarbizitza osasuntsuagoa izango dela uste dugu.

Gaitasunak
Ikasleen gaitasunak
  • Elkarrekin bizitzen ikastea
  • Izaten ikastea
  • Mugimenduaren gaitasuna
Irakaslearen gaitasunak
  • Aditua gelan ikasteko egoerak proposatzeko, aplikatzeko eta ebaluatzeko
  • Aditua gelan ikasteko prozesuak ikertzeko, berritzeko, garatzeko eta ebaluatzeko, praktikari buruzko hausnarketatik
  • Aditua ikasleak ikasteko prozesuan motibatzeko eta bizitzako proiektua eraikitzeko orientatzeko
Baldintzak
Baldintzak
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (1. eta 2.) Gorputz Hezkuntza irakasleak
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (1. eta 2.) Musika irakasleak
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (3. eta 4.) eta Batxilergoa Gorputz Hezkuntza irakasleak
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (3. eta 4.) eta Batxilergoa Musika irakasleak
  • Lehen Hezkuntza Gorputz Hezkuntza irakasleak
  • Lehen Hezkuntza Musika irakasleak
Lehentasunezko taldea
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (1. eta 2.) Gorputz Hezkuntza irakasleak
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (3. eta 4.) eta Batxilergoa Gorputz Hezkuntza irakasleak
  • Lehen Hezkuntza Gorputz Hezkuntza irakasleak
Titulazio baldintzak: Ez dago baldintzarik
Titulazio baztertzailearen baldintzak Ez dago baldintzarik
Ikastaroaren egitaraua
Helburuak
Heziketa Fisikoko irakasleak gorputz adierazpenerako trebatzea, dantza ezberdinen aukerak ezagutuz beren baliabide motorren bilduma osatzeko; Dantza jarduera berri, motibagarri eta gozagarriak ikastea eta trebatzea ikasleen konpetentzia motorra aberazteko; Gure kultura eta beste kulturen dantzen aukerak ezagutzea eta erabiltzea ikasleen gorputzaren bidezko komunikazioa errazteko.
Ikastaroaren edukia
  • Arnasa eta arreta.

  • Musika erritmo desberdinak eta egokitzen diren pausuak, mugimenduak eta koordinazioak.

  • Gorputz-adierazpena eta gorputz-plastika.

  • Koreografia errazak.

  • Koordinazioa eta sinkronizazioa.

  • Euskal-dantza egokiak eta munduko dantzak.

Metodologia

Ikastaroa aurrez aurrekoa, presentziala izango da, eta ikastaroak alde teorikoa eta praktikoa uztartuko ditu. Erabiliko dugun metodologia praktikoa izango da, bizipenetan oinarritua eta norberarentzat esanguratsua. Zentzu horretan, norberarentzat esanguratsua den heinean transmititzeko ere errazagoa izango da

Ebaluazioa eta eragina

Ebaluazioa jarraia izango da, ikasle bakoitzaren benetako garapena baloratu ahal izateko.

Ikastaroa gainditu ahal izateko, bi baldintza bete beharko dira:

1) Ikastaroaren %80ko bertaratzea izatea.
2) Proiektua entregatu eta gainditzea.

Baliabideak

-

Erlazionatutako prestakuntza ekintzak
Inskripzioa: 2023/09/15 - 2023/09/29
Inpartizioa: 2024/01/23 - 2024/02/27
Inskripzioa: 2023/09/15 - 2023/09/29
Inpartizioa: 2024/03/01 - 2024/04/18
Inskripzioa: 2023/09/27 - 2023/09/30
Inpartizioa: Zehaztu gabe
Inskripzioa: 2023/09/28 - 2023/09/29
Inpartizioa: Zehaztu gabe