Haur Hezkuntza. Askotariko espazioen antolaketa Haur Hezkuntzan. (047)

2023/09/15 - 2023/09/29
2024/01/08 - 2024/01/29
30
Euskara
-
Fasea Ordu Modalitatea Hastapen Final Ordutegia Asteko egunak
1 25 H - On Line 2024/01/08 2024/01/29
2 5 G - Txostena eta/edo memoria egitea
UNIVERSIDAD DEL PAÍS VASCO/EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
Jon Martin Echeveste
Tramitatzen
30
On-line

Haur Hezkuntzako espazioaren antolaketa funtsezkoa da hezkuntza goiztiarrean, eragin nabarmena baitu haur txikien ikaskuntzan eta garapenean. Haur Hezkuntzako ikasgela baten espazioa diseinatzean kontuan hartu beharreko funtsezko elementuetako batzuk dira altzarien eta materialen kokapena, koloreen eta testuren aukeraketa eta ikaskuntza-eremuen sorrera. Espazioaren diseinuak gero eta garrantzi handiagoa du ikaskuntza goiztiarrean, eta funtsezkoa da hezitzaileak gai izatea haur txikientzako ingurune egokiak, neurtuki estimulagarriak eta aberasgarriak sortzeko.

Espazioaren dimentsio batzuk (tamaina, adibidez) ez daude irakasleen esku; baina bai haren antolaketa. Beste zenbait ikastetxetan paretak eraitsi eta espazio komunen aldeko ekimena sustatzen da. Irakasleek aukera posibleen ikuspegia izan behar dute bere ikasleentzat etorkizun hurbilean eta ez hain hurbilean har ditzakeen erabakiak gidatzeko.

Gaitasunak
Ikasleen gaitasunak
  • Elkarrekin bizitzen ikastea
Irakaslearen gaitasunak
  • Irakaskuntza-lanbidearen eta konpromiso sozialaren ikuspegi etikoa partekatzen du agente berritzaile gisa
Baldintzak
Baldintzak
  • Haur Hezkuntza irakasleak
Titulazio baldintzak: Ez dago baldintzarik
Titulazio baztertzailearen baldintzak Ez dago baldintzarik
Ikastaroaren egitaraua
Helburuak
Etapako hezitzaileen arteko elkar ezagutza eta laguntza bultzatzea, EAEko hezitzaile publiko taldea, begirada berdina duten talde profesional eta kooperatiboa izan dadin; Ikasle guztien garapen osoa eta orekatua lortzen laguntzeko, hezitzaileentzat espazioen inguruko formazio baliagarria jasotzea; Haur bakoitza dena izanik ere bere errealitate gertukoa (garapen, familiar, sozial) oinarri izanda, ikastaro honek hezitzaile taldeari, haurrak, horren beharrezkoak dituen zaintza, segurtasun afektiboa, esperientziak ahalbideratzeko formazioa behar du izan. Hartara, haurraren ongizaterako eta 237/2015 dekretuak dioena eskoletan gauzatzeko.
Ikastaroaren edukia

HEBURUAK / OBJETIVOS
Espazioaren antolakuntzak hezkuntza goiztiarrean duen garrantzia ulertzea
Espazioa diseinatu eta antolatzeko oinarrizko printzipioak ezagutzea
Ikasgelan jolasteko eta erlaxatzeko guneak bereizten ikastea
Haur Hezkuntzako ikasgela baterako material eta altzari egokiak aukeratzen ikastea
Haur Hezkuntzako ikasgeletako material eta altzarien egungo joerak ezagutzea
Kanpoko espazioa antolatzen ikastea, ikasteko giro eraginkorra eta segurua sortzeko
Naturarekiko harremanak duen garrantziaz eta baliabideez jabetzea
Haur Hezkuntzan kanpoko espazioa antolatzeko praktika onenak ezagutzea
Haur Hezkuntzako espazioa diseinatzeko segurtasun- eta irisgarritasun-arauak ezagutzea
Haur talde txikien behar espezifikoak ulertzea
Espazioaren diseinua ebaluatzen ikastea, haur txikien ikaskuntzan eta garapenean duen eraginaren arabera

EDUKIAK / CONTENIDOS


1. modulua: Espazioaren antolaketaren funtsezko printzipioak
Espazioaren definizioa
Haurren beharrak
2. modulua: Haurraren garapena
    Garapen psikomotorra
        Haurdunalditik 3 urtera arte
        3 urtetik 6 urtera
    Garapen kognitiboa
Haurdunalditik 3 urtera arte
        3 urtetik 6 urtera
    Garapen sozio-afektiboa
3. modulua:  Barruko ikaskuntza-eremuen diseinua
Hormak eta altzariak
Materialak, Koloreak eta testurak
Gordean dagoena eta bistan dagoena
4. modulua: Kanpoko ikaskuntza-eremuen diseinua
    Jolastokiaren diseinua
    Naturaren garrantzia
5. modulua: Irteeratako espazioak
    Prestaketa: baliabideak eta plangintza
    Gelako lanketa
    Ebaluazioa
6. modulua: Irisgarritasuna eta segurtasuna
7. modulua: Jolas sinbolikoa espazioaren moldeatzaile
    Espazioaren transformazio azkarrerako baliabideak
8. modulua: Espazioaren diseinuaren ebaluazioa
    Haur eta gurasoen partaidetza
Tonucci eta haurren mundua

Metodologia

Arazoetan (edo aukeratan) oinarritutako metodologia erabiliko da. Ikastaroa galdetegi batekin hasiko da. Bertan, aurrezagutza neurtuko zaie, ikastaroan parte hartzeko motiboa detektatuko da. Klasean ikastaroarekin lotutako beharrak dituzten galdetuko zaie eta hala den kasuetan eduki teorikoak horretara bideratzea aholkatuko. Beraien ikastetxean zentratutako lana egingo dute ebaluaziorako. Beraien klasean halako testuingururik ez duten kasuetarako    alegiazko zenbait eredu eskainiko zaizkie adibide zehatzen gainean lan egiteko aukera izan dezaten.

Informazioa moduluka banatuta dago. Ikastaro bakoitzak gai bati heltzen dio, eta aldi berean hurrengotarako oinarrizko jakintza eskainiko du. Ikastaroa, beraz, jakintza progresiboki hartzeko pentsatuta dago. Horretarako, materiala gradualki desblokeatuko da. Astero pare bat modulu irekiko dira.

Ikasleek emandako materialaren gaineko zalantzak argitu nahi badituzte, irakasleari idazteko aukera izango dute. Hala ere, komunikaziorako kanalik interesgarriena foroak eskainiko duena da. Foro honen bidez dudak elkarbanatu ahal izango dituzte ikasleek eta elkar elikatu ahal izango dute beraien kasuistika azalduz eta elkarren iradokizunak jasoz. Azkenik, ikastarokoak ez diren eduki osagarrietarako sarbidea ere eskainiko zaie ikasleei beraien kasurako egoki irizten badiote, kontsultatu dezaten.

Ebaluazioa eta eragina

Ikastaroan parte hartzen duten ikasleek eduki teorikoak jaso eta barneratu dituztela ziurtatzeko lanabesak izango dituzte. Horretarako, prestatu dira gaiei buruzko galderak. Bizpahiru modulotik behin ikasleek beraien burua ebaluatzeko balioko dieten galdetegiak erantzun beharko dituzte.

Bestalde, moduluek foroak izango dituzte eta bertan adierazi ahal izango dituzte irakasleek zeintzuk diren beraien zalantzak, haien gelatako kasuistikak, eta proposamenak. Ikastaro honen zuzendariak xaxatuko ditu bertako partaideak, baldin eta parte hartzea eskasa bada. Foroan parte hartzea oso garrantzitsua da eta azken notarako kontutan hartuko da. Ikastaroaren helburuetako bat da bertan izena ematen duten irakasleen arteko sare bat sortzea, kezka komunak dituzten pertsonen talde bat, eta ikastaroa bukatutakoan ere harremanetan jarraitzea. 

Ikastetxean aplikatu dezaketen lan bat eskainiko zaie ikastaroan parte hartzen duten irakasleei. Eduki teorikoei erantzun praktikoa emango diote, beraz. Ikastaroa arazo bati erantzuna emateko problematizatua egongo da, eta partaideek jasotako edukiak beraien kasuistikara aplikatzea ahalbidetuko du horrek. 


 

Ataza

Orduak

Notaren portzentaia

Test bakoitzaren nota

15

%40

Foroetan izandako parte-hartzea

10

%30

Azken lana (Memoria)

5

%30


 

Guztira, %60a baino gehiago eskuratu beharko dute ikasleek GAI izendapena lortzeko. Derrigorrezkoak izango dira testen eta azken lanaren entregak. 

Ikastaroaren amaieran ikasleek beraien burua, ikastaroaren antolaketa eta edukiak ebaluatuko dituzte. Hurrengo ediziotarako kalitatearen giltzarri izango da informazio hori.

Inpaktua

Ikasleek egindako azken lanak bi bertsio izango ditu: Lehen bertsioa, originala izango da eta ebaluaketarako kontutan hartuko dena izango da berau; bigarrena, lehenengoaren bertsio gainbegiratua izango da, argitaratzeko moduan erredaktatua. Baimena ematen duten irakasleek egindako lan guztien konpilazioa egin eta zabaltzeko moduan jarriko da ikasle guztientzat, Etorkizunean beraien eskolatan erabiltzeko aukera edo lankideekin partekatzeko aukera izango dute modu honetan. Modu honetan sorkuntza kolektibo bat osatuko dute ikastaroa egiten dutenek. Lanak https://www.amarauna.euskadi.eus helbidera helaraziko dira. 

Ikasturte hau osatzean, hezitzaileek hobeto hornituta egon beharko dute haur txikientzako ikaskuntza gune eraginkor eta aberasgarriak diseinatu eta antolatzeko. Haur Hezkuntzako espazioaren antolaketaren funtsezko printzipioen ulermen sendoarekin, hezitzaileek haur txikientzako ikaskuntza-ingurune eraginkorragoak eta motibagarriagoak sortu ahal izango dituzte, horrela beren hezkuntza-esperientzia hobetuz eta etorkizunean arrakasta akademikorako oinarriak ezarriz.

Baliabideak
  • Alcalá, M. C. (2018). La organización del espacio en Educación Infantil: ¿Qué dicen las investigaciones y cómo lo hacen las maestras? Aula Abierta, 47(3), 321-329.
  • Agostini F., Minelli M., Mandolesi R. (2018) Outdoor Education in Italian Kindergartens: How Teachers Perceive Child Developmental Trajectories. Frontiers in Psychology 9, 1911. DOI: 10.3389/fpsyg.2018.01911
  • Alsina N.G. (2010) Rampas para movernos y para pensar. Aula de Infantil 57, 19-23.
  • Anton, M. (2007). Planificar la etapa 0-6. compromiso de sus agentes y práctica cotidiana. Graó.
  • Bernal, E. (2019). Espacio y materiales en educación infantil: un estudio de caso en un centro educativo de la Comunidad Valenciana. Revista de Investigación en Educación, 17(2), 144-161.
  • Bertrand, M., & Simons, F. (2016). La organización del espacio en la educación infantil. Madrid: Narcea Ediciones.
  • Calvo, L. (2017). El papel del espacio y los materiales en la educación infantil. Educar(53), 51-66.
  • Cárdenas, M. A. (2017). Diseño y organización del espacio en el aula de educación infantil. Madrid: Pirámide.
  • Carr V., Luken E. (2014) Playscapes: a pedagogical paradigm for play and learning. International
  • Journal of Play 3(1), 69-83.
  • Casuso, R. A., & Raya, J. C. (2018). La organización del espacio en educación infantil: un estudio de caso en España. Revista de Educación, 381, 223-242.
  • Costa, C. (2016). La organización del espacio en la educación infantil: claves para la transformación educativa. Revista Española de Pedagogía, 74(264), 343-361.
  • Cristóbal R. (2011) El niño en la mirada del conocimiento. Una pedagogía de la confianza. Aula Práctica 24. Editorial de la Infancia: Madrid.
  • Cubillo, S. (2019). La organización del espacio en educación infantil desde una perspectiva de género: reflexiones y propuestas. Revista de Educación Inclusiva, 12(3), 121-137.
  • Díaz, A. (2018). Diseño y organización del espacio en educación infantil desde una perspectiva ecofeminista. Revista Internacional de Educación para la Justicia Social, 7(1), 159-176.
  • Fernández, A. (2019). Espacio, materiales y tiempo en la educación infantil. Madrid: Octaedro.
  • Fjørtoft I., Sageie J. (2000) The natural environment as a playground for children: Landscape description and analyses of a natural playscape. Landscape and Urban Planning 48(1-2), 83-97.
  • Fuentes, M. (2016). El espacio y los materiales en la educación infantil: estrategias para la mejora. Revista Electrónica de Investigación en Educación en Ciencias, 11(2), 59-67.
  • García, E. (2019). La organización del espacio y los materiales en la educación infantil: la experiencia de una maestra en formación. Educación XX1, 22(1), 125-146.
  • Gairín, J., & Marquès, P. (2016). Organización del espacio en la educación infantil y primaria. Revista de Investigación en Educación, 14(1), 5-24.
  • García-Sanz, M. P. (2017). La organización del espacio en educación infantil: una aproximación desde la perspectiva del docente. Revista de Investigación en Didáctica, 5(2), 27-43.
  • Garrido, E. (2017). La organización del espacio en educación infantil: una aproximación desde la investigación-acción participativa. Revista de Investigación en Educación, 15(2), 105-121.
  • Karila, K. (2012). A Nordic perspective on early childhood education and care policy. European Journal of Education, 47, 584–595. doi:10.1111/ejed.2012.47.issue-4
  • McClain C., Vandermaas-Peeler M. (2016) Outdoor explorations with preschoolers: An observational study of young children’s developing relationship with the natural world. The International Journal of Early Childhood Environmental Education 4(1), 38-56.
  • Moore, R. (2014). Nature play and learning places: Creating and managing places where children engage with nature. Raleigh, NC, and Reston, VA: Natural Learning Initiative and National Wildlife Federation.
  • Moser, T. & Martinsen, M.T. (2010). The outdoor environment in Norwegian kindergartens as pedagogical space for toddlers’ play, learning and development. European Early Childhood Education Research Journal, 18, 457-471.
  • Pérez, F. (2018). La organización del espacio en la educación infantil: un análisis de buenas prácticas. Revista Iberoamericana de Educación, 76(2), 125-141.
  • Pérez, M. (2018). El espacio en la educación infantil: análisis de las concepciones de las maestras y de la relación con las prácticas educativas. Revista de Estudios e Investigación en Psicología y Educación, 5, 40-49.
  • Rodríguez, M. D. (2016). La organización del espacio en la educación infantil: un análisis de experiencias innovadoras en España. Revista Electrónica Interuniversitaria de Formación del Profesorado, 19(3), 197-212.
  • Zamani Z. (2016) The woods is a more free space for children to be creative; their imagination kind of sparks out there’: exploring young children’s cognitive play opportunities in natural, manufactured and mixed outdoor preschool zones. Journal of Adventure Education and Outdoor Learning. DOI: 10.1080/14729679.2015.1122538


 

Erlazionatutako prestakuntza ekintzak
Inskripzioa: 2023/09/22 - 2023/10/01
Inpartizioa: 2023/10/05 - 2024/04/18
Inskripzioa: 2023/09/15 - 2023/09/29
Inpartizioa: 2024/01/08 - 2024/01/29
Inskripzioa: 2023/09/15 - 2023/09/29
Inpartizioa: 2024/03/07 - 2024/04/30
Inskripzioa: 2023/05/19 - 2023/06/02
Inpartizioa: 2023/10/02 - 2023/10/31