Haur Hezkuntza. Zirrikituak, jolasaren abiapuntua. (048)

2023/05/19 - 2023/06/02
2023/10/02 - 2023/10/27
30
Euskara
-
Fasea Ordu Modalitatea Hastapen Final Ordutegia Asteko egunak
1 25 H - On Line 2023/10/02 2023/10/27
2 5 G - Txostena eta/edo memoria egitea
UNIVERSIDAD DEL PAÍS VASCO/EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
Jon Martin Echeveste
Tramitatzen
30
On-line

Haurraren garapenaren faseak errepasatzea: garapen psikomotorra, kognitiboa eta sozio-afektiboa barne hartuta.
Haurren autoezagutzarako formulez jabetzea.
Jolasak haurren heziketak duen garrantziaz jabetzea eta hura bideratzeko moduak ezagutzea.
Haurren gatazkak bideratzen laguntzeko teknikak ezagutzea.
Ikastetxe ezberdinetako irakasleen arteko elkarrezagutza sustatuko duen foro bat sortzea.
Espazioaren antolakuntzak hezkuntza goiztiarrean duen garrantzia ulertzea.
Espazioa diseinatu eta antolatzeko oinarrizko printzipioak ezagutzea.
Estalpeen eta sakonuneen garrantziaz jabetzea eta gelan halakoak sortzeko baliabideak ezagutzea.

 

Gaitasunak
Ikasleen gaitasunak
  • Elkarrekin bizitzen ikastea
Irakaslearen gaitasunak
  • Irakaskuntza-lanbidearen eta konpromiso sozialaren ikuspegi etikoa partekatzen du agente berritzaile gisa
Baldintzak
Baldintzak
  • Haur Hezkuntza irakasleak
Titulazio baldintzak: Ez dago baldintzarik
Titulazio baztertzailearen baldintzak Ez dago baldintzarik
Ikastaroaren egitaraua
Helburuak
Etapako hezitzaileen arteko elkar ezagutza eta laguntza bultzatzea, hartara, begirada berdina duten talde profesional eta kooperatiboa izan dadin EAEko hezitzaile publiko taldea; Haurtzaroan jolasak duen garrantziaz jabetzea, gure egunerokoan haurrarekin ditugun hartu-emanak eta eskuhartzea hobetzeko eta haur guztien garapen osoa eta orekatua lortzen laguntzeko; 237/2015 Dekretuak jolasa eta oinarrizko konpetentzien inguruan azaltzen duenaz jabetzea, gure eskuhartzea planifikatzeko eta ebaluazioan inguruko baliabideak eskuratzeko.
Ikastaroaren edukia

1. modulua: Haurraren garapena
Garapen psikomotorra
Haurdunalditik 3 urtera arte
3 urtetik 6 urtera
Garapen kognitiboa
Haurdunalditik 3 urtera arte
3 urtetik 6 urtera
Garapen sozio-afektiboa

2. modulua: Jokoa eta jolasa
    Definizioa, kontzeptua eta ezaugarriak
Jolas librea eta arautua
Jolas sinbolikoa
Jolas tradizionalak
Ipuin motorrak
Zirkuituak

3. modulua:  Espazioa, jolasaren baldintzatzaile
Barruko ikaskuntza-eremuen diseinua
Materialak eta baliabideak
Txokoak
Kanpoko ikaskuntza-eremuen diseinua
Gune naturalak
Material berrerabiliak
Espazioaren transformazio azkarrerako baliabideak

4. modulua: Etxea, haurren jolas sinboliko
Koxkak eta estalpeak
Jolas sinbolikoa espazioaren moldeatzaile
Hiru txerritxoen ipuina eta aldaerak
Zazpi antxumeen ipuina

5. modulua: Zuloak
Espazio negatiboak
Oteiza
Ezkutaketa jolasa
Segurtasuna

6. modulua:  Espazioaren okupazio motak, generoaren arabera
Gelako giroa
Aniztasuna
Genero ikuspegia



 

Metodologia

Arazoetan oinarritutako metodologia erabiliko da. Ikastaroa galdetegi batekin hasiko da. Bertan, aurrezagutza neurtuko zaie, ikastaroan parte hartzeko motiboa detektatuko da. Klasean ikastaroarekin lotutako beharrak dituzten galdetuko zaie eta hala den kasuetan eduki teorikoak horretara bideratzea aholkatuko. Beraien ikastetxean zentratutako lana egingo dute ebaluaziorako. Beraien klasean halako testuingururik ez duten kasuetarako    alegiazko zenbait eredu eskainiko zaizkie adibide zehatzen gainean lan egiteko aukera izan dezaten.

Informazioa moduluka banatuta dago. Ikastaro bakoitzak gai bati heltzen dio, eta aldi berean hurrengotarako oinarrizko jakintza eskainiko du. Ikastaroa, beraz, jakintza progresiboki hartzeko pentsatuta dago.

Ikasleek emandako materialaren gaineko zalantzak argitu nahi badituzte, irakasleari idazteko aukera izango dute. Hala ere, komunikaziorako kanalik interesgarriena foroak eskainiko duena da. Foro honen bidez dudak elkarbanatu ahal izango dituzte ikasleek eta elkar elikatu ahal izango dute beraien kasuistika azalduz eta elkarren iradokizunak jasoz. Azkenik, ikastarokoak ez diren eduki osagarrietarako sarbidea ere eskainiko zaie ikasleei beraien kasurako egoki irizten badiote, kontsultatu dezaten.

 

Ebaluazioa eta eragina

Ikastaroan parte hartzen duten ikasleek eduki teorikoak jaso eta barneratu dituztela ziurtatzeko lanabesak izango dituzte. Horretarako, prestatu dira gaiei buruzko galderak. Bizpahiru modulotik behin ikasleek beraien burua ebaluatzeko balioko dieten galdetegiak erantzun beharko dituzte.

Bestalde, moduluek foroak izango dituzte eta bertan adierazi ahal izango dituzte irakasleek zeintzuk diren beraien zalantzak, haien gelatako kasuistikak, eta proposamenak. Ikastaro honen zuzendariak xaxatuko ditu bertako partaideak, baldin eta parte hartzea eskasa bada. Foroan parte hartzea oso garrantzitsua da eta azken notarako kontutan hartuko da. Ikastaroaren helburuetako bat da bertan izena ematen duten irakasleen arteko sare bat sortzea, kezka komunak dituzten pertsonen talde bat, eta ikastaroa bukatutakoan ere harremanetan jarraitzea. Ikastetxean aplikatu dezaketen lan bat eskainiko zaie ikastaroan parte hartzen duten irakasleei. Eduki teorikoei erantzun praktikoa emango diote, beraz.
 

irakasleei. Eduki teorikoei erantzun praktikoa emango diote, beraz.

Ataza

Orduak

Notaren portzentaia

Test bakoitzaren nota

15

%30

     

Foroetan izandako parte-hartzea

10

%40

Azken lana (Memoria)

5

%30



Guztira, %60a baino gehiago eskuratu beharko dute ikasleek GAI izendapena lortzeko. Derrigorrezkoak izango dira testen eta azken lanaren entregak.

Inpaktua
Ikasleek egindako azken lanak argitaratzeko moduan erredaktatuta entregatuko dute. Egindako lan guztien konpilazioa egin eta zabaltzeko moduan jarriko da ikasle guztientzat, Etorkizunean beraien eskolatan erabiltzeko aukera edo lankideekin partekatzeko aukera izango dute modu honetan. Modu honetan sorkuntza kolektibo bat osatuko dute ikastaroa egiten dutenek.

Baliabideak

.

Erlazionatutako prestakuntza ekintzak
Inskripzioa: 2023/09/15 - 2023/09/29
Inpartizioa: 2024/03/07 - 2024/04/30
Inskripzioa: 2023/09/15 - 2023/09/29
Inpartizioa: 2024/01/08 - 2024/01/29
Inskripzioa: 2023/09/22 - 2023/10/01
Inpartizioa: 2023/10/05 - 2024/04/18
Inskripzioa: 2023/05/19 - 2023/06/02
Inpartizioa: 2023/10/02 - 2023/10/31