Lehen Hezkuntzan ahozko hizkuntza landu ipuin, abesti, bertso eta jolasen bidez. (062)

2023/09/15 - 2023/09/29
2024/01/09 - 2024/02/27
30
Euskara
CEIP LUIS BRIÑAS-SANTUTXU HLHI
Fasea Ordu Modalitatea Hastapen Final Ordutegia Asteko egunak
1 25 D - Presentziala eskola-ordutegitik kanpo 2024/01/09 2024/02/27 17:30-20:30 As
2 5 G - Txostena eta/edo memoria egitea 2024/02/21 2024/02/26 00:00-24:00 Al-Az-Og-Or
UDAKO EUSKAL UNIBERTSITATEA (UEU)
Mireia Delgado Exposito
Tramitatzen
25
Aurrez aurrekoa

Ikastaroaren datak:

Urtarrilak 9, 16, 23 eta 30 (17:15-20:30)
Otsailak 6, 13, 20 eta 27 (17:30-20:30)

Ezagutzak banatu eta isolatu beharrean, uztarturik, erlazioan eta testuinguru errealetan ikasteak dituen abantaila eta onurekin kontziente da Heziberri 2020. Hori kontuan hartuta dator ikastaro hau. Komunikatzen jakitea, adierazten jakitea ez da soilik. Askotan haur literatura lanketa konkretuak egiteko baliatzen dugu Haur Hezkuntzan. Horrek HLak duen indar guztia ez aprobetxatzea ekarri daiteke berau mugatuz. Haur Literaturak, ertz desberdinak kilikatzen ditu (hizkuntza, arlo kognitiboa, arlo emozionala, balio kulturalak…) eta berau baliatuta eta disfrutatuta zeharkako konpetentzien (ikasten ikastea, autonomia…) bereganatzea aukera paregabea da.

Hori gertatu dadin hezitzaileak sortu beharreko testuinguru esanguratsuak sortzeko gaitasunak bereganatzera eta hezkuntza-praktika hobetzera dator ikastaro hau. Betiere gelako eguneroko dinamikan baliagarriak diren proposamenekin eta erabat esanguratsuak diren ikaspen eta proposamenekin. Ondoren, beraiek ere esanguratsua izan den hori, esanguratsu bihurtzeko beraien eguneroko hezkuntza-praktikan.

Gaitasunak
Ikasleen gaitasunak
  • Elkarrekin bizitzen ikastea
  • Gaitasun artistikoa
  • Hitzezko eta hitzik gabeko komunikazioa eta komunikazio digitala
  • Hizkuntza eta literatur komunikazioa
  • Izaten ikastea
Irakaslearen gaitasunak
  • Aditua zeharkako eta diziplina gaitasunekin loturiko prozedurak eta jarrerak erakusteko
  • Ikasleen lorpenera bideratuta dago
Baldintzak
Baldintzak
  • Lehen Hezkuntza irakasleak
Titulazio baldintzak: Ez dago baldintzarik
Titulazio baztertzailearen baldintzak Ez dago baldintzarik
Ikastaroaren egitaraua
Helburuak
Ahozko komunikazioa eguneroko ohiko praktikarekin uztartzeko aukerak ezagutzea; Haur Literatura (idatzizkoa eta ahozko tradizioa) ezagutzea; Kalitatezko bibliografia ezagutzea; Aho-korapilo, asmakizun, olerki, ipuin, kantuen… errepertorioa aberastea; Ahozkoa ardatz duten askotariko praktikak ezagutzea; Praktika arrakastatsuak diseinatzeko eta sortzeko gaitasuna garatzea; Ahozko tradizioa eta idatzizko literaturaren arteko zubiak egitea; Ahozko adierazpena hobetzeko jolas literarioak ezagutzea; Ahozko adierazpena lantzeko askotariko praktikak ezagutzea; Askotariko haurren ezaugarriak kontuan hartuz, beraientzat egokiak diren praktikak ezagutzea; Lan honetarako erabat baliagarria den kalitatezko bibliografia ezagutzea; Ahozko adierazpenak ikastetxeko eguneroko praktika osoa zeharkatzeko begirada zorroztea.
Ikastaroaren edukia

- Ahozko komunikazioa.
- Hizkuntza (euskara) arrotza denean, zer egin?
- Hizkuntza ezaugarriak bereganatzeko praktika onak: azentua, tonua, ahoskatzea, hiztegia…
- Ipuinak kontatzeko teknikak.
- Balorazio irizpide estrategiak.
- Jolasak eta kantak gelan lantzeko teknikak eta baliabideak.
- Olerkiak, asmakizunak, kantak, aho-korapiloak…
- Ikasleek ipuinak sortzeko baliabideak.
- Gainontzeko ezagutzekin uztartzeko ariketak.
- Landutakoa, ikasitakoa, probatutakoa… kontuan hartuz, norbere eguneroko praktikarako proiektu bat diseinatzea, garatzea eta ebaluatzea.

Metodologia

Ikastaroa aurrez aurrekoa, presentziala izango da. Ikastaroak alde teorikoa eta praktikoa uztartuko ditu.

Ebaluazioa eta eragina

Ikasleen ebaluazioa jarraia izango da, ikasle bakoitzaren benetako garapena baloratu ahal izateko.

Ikastaroa gainditu ahal izateko, bi baldintza bete beharko dira:

1) %80ko asistentzia

2) Bukaerako proiektua entregatu eta gainditu.

Baliabideak

-

Erlazionatutako prestakuntza ekintzak
Inskripzioa: 2023/09/15 - 2023/09/29
Inpartizioa: 2023/11/06 - 2024/06/04
Inskripzioa: 2023/09/15 - 2023/09/29
Inpartizioa: 2024/01/15 - 2024/02/29
Inskripzioa: 2023/09/15 - 2023/09/29
Inpartizioa: 2023/11/14 - 2024/06/13
Inskripzioa: 2023/09/15 - 2023/09/29
Inpartizioa: 2024/03/05 - 2024/04/26